euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Errenteriako (Gipuzkoa) bi abesbatza Txinako Munduko Abesbatza Txapelketan lehiatuko dira uztailean

2010/06/16

Errenteriako Landarbaso abesbatza.
Errenteriako Landarbaso abesbatza.

PUBLIZITATEA

Errenteriako gipuzkoar herriko Orereta eta Landarbaso abesbatzak, uztailaren 15etik 25era Txinako Shaoxing herrian izango den Munduko Abesbatza Txapelketan lehiatuko dira. Landarbaso abesbatza eta Orereta abesbatza, Alemania, Australia, Belgika, Kolonbia, Kroazia, Danimarka, Eslovenia, Estonia, AEB, Gales, Grezia, hungaria, Indonesia, Italia, Malasia, Mexiko, Filipinas, Polonia, Txekiar Errepublika, errusia, Hegoafrika, Suezia eta Turkiako beste abesbatza batzuekin arituko dira kantuan.

Hitzordu honetarako Landarbaso abesbatzak Holten, miskinis, Lauridsen, Matsushita edo Whitacre-ren obrak prestatu ditu. Munduko Abesbatza Txapelketara, herriko Orereta abesbatzarekin joango da, gainera. bi urtean behin kontinente batean egiten den nazioarteko jaialdia da Txinan egingo dena. Bertan, egunero abesbatzetan aritzen diren milioika pertsona biltzea du helburu, denak abestiak transmititzen dituen ideal humanitarioen inguruan.  
ekitaldiko antolatzaileen arabera, World Choir Games bezalako txapelketa bat antolatzearen ideia "modu baketsuan eta lehia justuan jendea eta nazioak biltzeko ideal olinpikotik dator, kasu honetan, denak abesteko zaletasunak batzen ditu. Ideia honek jendeari elkarrekin abesteak trnsmititzen duen indarra esperimentatzeko deia egiten dio eta pertsonalitate eta kolektibitatea gainditzen ditu, bakoitzak duen maila artistikoa edukita ere, bai zailetasun gisa bai gogo artistiko handiagoak edukita ere". 
Andra Mari Kultur Taldeko presidente Mari Carmen Garmendiak pozik hatu du taldeko Orereta abesbatza Txinara joango denaren albistea “Andra Mari elkarteko harrobian haur eta gazteekin diharduten arduradun artistikoen lana bereziki txalotzen duelako. Bide batez, guk ere Oreretako haurrak eta haien zuzendaria, Imanol Elizasu zoriondu nahi ditugu”. 
 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia