euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Doan: Itzuli, euskara-gaztelania eta alderantzizko itzultzaile automatiko erabilterraza, ipini app-a zeure mugikorrean!

2020/05/19

Itzuli, kalitate handiko itzulpenak denon eskura
Itzuli, kalitate handiko itzulpenak denon eskura

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. “Itzuli” erabiltzen erraza den kalitate duineko itzultzaile neuronala da. Euskaratik gaztelaniara eta gaztelaniatik euskarara itzultzeko tresna hau Eusko Jaurlaritzak plazaratuta atera zen iazko urrian, hasieran webgunean bakarrik erabilgai, eta abendutik aurrera baita App formatuan ere. Azken datuen arabera, gero eta gehiago erabiltzen ari dira Itzuli lan munduan, arlo akademikoan, eta eguneroko bizitzan, aipatu bi hizkuntzon arteko zubilana eginez.

Itzuli aplikazioa doakoa da eta Google Play-en eta Apple Store-n eskura daiteke. Erabilera errazekoa: erabiltzaileak lehenik itzulpenaren norabidea hautatu behar du (euskaratik gaztelaniara, edo alderantziz) eta ondoren itzulgaia laukian behar du sartu. "Itzuli" botoia sakatuz, emaitza segundo bat edo bitan izango du eskura. Itzulik 4.000 karaktereko testuak itzul ditzake erabilera bakoitzeko, baina erabiltzaileek nahi adina erabil dezakete. Horrez gain, aplikazioak ahotsa ezagutzea ere onartzen du, telefonoaren mikrofonoa aktibatuz gero.

Urtetako lanen emaitza den tresna berri honek adimen artifizialari esker funtzionatzen du, sare neuronalen bidez. Benetako jauzi kualitatiboa izan da eta aurretik automatikoki egiten ziren itzulpenei alde handia atera die. Jaurlaritzak lanean jarraitzen du euskara-frantsesa eta frantsesa-euskara bertsioak laster eskaini ahal izateko, Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoa ere partaide.



Komentarioak

  • Gomendio ona!

    Benetan baliabide ona, esaten duzuen bezala lanerako, etxerako beharrean zauden edozein momentuan erabiltzeko, erraz eta kalitatez! Eskerrik asko posible egin dutenei!

    Xabier Alkorta (Donostia), 2020/05/20 09:12

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia