euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Viedmako Aberri Etxeak irakurketa sustatzeko programa bat jarri du abian; eredua edozein herritan errepika daiteke

2020/05/18

Itxialdian irakurketa sustatzeko proiektu berria
Itxialdian irakurketa sustatzeko proiektu berria

PUBLIZITATEA

Viedma, Argentina. Viedma eta Carmen de Patagoneseko Euskal Etxeak egokitu behar izan ditu bere aktibitateak Koronabirusa dela eta ezarri diren neurrietara. Ekintza batzuk online egiten dira, euskara klaseak eta abesbatzaren entseguak kasu. Bestelako proposamenak ere agertu dira, ordea, eta hauen artean irakurketa sustatzeko proiektu berri bat. Programa honi esker, Euskal Etxeko kideek euskal gaiei buruzko liburuak eskatu eta eskura ditzakete Euskal Etxeko liburutegiarengandik eta etxean jaso, honela etxealdia errespetatuz.

Ekimenaren arduraduna den Guillermo Jocanok EuskalKultura.eus-i adierazi dionez, “300 bat izenburu zerrendatu genituen Excel artxibo batean eta bazkideei bidali genizkien euren gustukoak aukera zitzaten. Euskal Etxeko liburutegian euren hautua jasotakoan (gjocano@rnonline.com.ar helbidean), taxiz bidaltzen ditugu aleak. Mailegua hamabost egunekoa da baina luzatu daiteke”.

Proposamenak bidalketaren kostua baino ez du. Eta oso erraza da edozein herri(txiki)ko euskal etxean errepikatzeko, irakurtzen jarraitzeko... etxetik atera gabe, noski!



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia