euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Salgai edo errentagai Kalifornian, Bakersfield-eko Noriega euskal ostatua: Zenbat eskatzen duten jakin nahi?

2020/05/19

Bakersfield-eko Noriega euskal ostatuko irudiak, bere pilota kantxa eta guzti (arg EuskalKultura.eus)
Bakersfield-eko Noriega euskal ostatuko irudiak, bere pilota kantxa eta guzti (arg EuskalKultura.eus)

PUBLIZITATEA

Bakersfield, AEB. Koronabirusaren tenore honek albiste txarra ekarri zigun Bakersfield-en lehenago Kern City gisa ezagutua zen eremutik, trenbide ondoko Noriega euskal ostatuak krisi hau pasatuta ateak berriro zabalduko ez zituela jakin zenean. Bakersfield hiriko biztanleen eta Kaliforniako euskaldunen biltoki kuttuna eta zenbait belaunaldiren bizitza eta oroitzapenen lekuko eta gordailu zen eraikina salgai ezarri dute orain, eta ezagutzera eman da zenbat sos eskatzen dioten Noriega zaharra bereganatu nahi duen pertsona, elkarte edo enpresari.

Gogoan hartu jabegoa aski handia dela eta baitaratzen dituela taberna, jatetxea, 19 gela dituen ostatu zaharra (batzuk biltegi gisa erabiltzen dira egun, eta gelek oro har zaharberritzea eskatuko lukete legeak ezartzen dituen egungo baldintzetara egokitzeko) eta frontoia, guztiak hego Kaliforniako euskal ondareko zati garrantzitsu direnak. Zer esanik ez, geroa erosle berrien asmoen menpe dagoela eta guztia aldatu, bota edo desagertzeko txartelak handiak daudela zozketa honetan.

Hauek dira jabegoa saldu/errentatzeko atera diren zenbakiak (iragarkia):

Bakersfieldeko Noriega euskal ostatua
Oinarri prezioa: $ 157,199 Eskudiru sarrera: $ 52,601
Sarrera gordinak:  $ 610,971  Inbentarioa: $ 15,149
Errentatzekotan: $ 3,000 / hilabetero Antzariak & lanabesak: $ 92,000

 

 

 



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia