euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Trenque Launquengo Euskal Sustraiak-ek 22 urte bete ditu eta bere ibilbideko bideoak sareratuz ospatuko du (ikus)

2020/05/19

Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak Euskal Etxearen 22. urteurrena
Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak Euskal Etxearen 22. urteurrena

PUBLIZITATEA

Trenque Launquen, Argentina. Joan den ostiralean, Maiatzaren 15ean bete ditu urteak --Zorionak!-- Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak Euskal Etxeak eta koronabirusagatik urtero egiten duen jaia aurten ezin egin izango duenez, ospakizunak sare sozialetara pasatuz ospatuko du. Hilabetean zehar, Euskal Etxearen historia biltzen duten hainbat bideo eta irudi argitaratuko dituzte Trenque Lauquengo lagunek Facebooken. Argazki eta bideoen bitartez, 22 urte hauetako une adierazgarrienak konpartituko dituzte publikoarekin.

Etxeko lehendakari Susana Echaidek EuskalKultura.eus-i azaldu dionez, “Proiektu batzuk genituen aurten garatzeko, hala nola urteurren festa antolatzeaz gain, hiriaren urteurrena ere ospatu behar genuen Udalarekin batera, San Juan Sua piztuko genuen urtero bezala panpina erretzeko… baina koronabirusaren egoerak baldintzatuta ezin izango ditugu egin oraingoz”.


[Euskal Sustraiak-ek bere 22. urteurrena ospatzeko plazaratutako lehenengo bideoa]

“Baina ospatu", jarraitzen du, "jakina ospatu egingo dugula eta aukeratu dugun bidea Facebook izan da, bertan urte hauetako guztietako bideoak ipintzea. Ematen didazuen aukera hau bailatu nahi dut Euskal Sustraiak osatzen duten lagunei eskerrik beroak luzatzeko. Askok euskal jatorririk ez badute ere, beti-beti daude laguntzeko prest. Batzordearen izenean, besarkada bero bat, distantziatik”, adierazi digu lehendakariak.

Euskal Sustraiak Facebooken, Centro Vasco de Trenque Lauquen "EUSKAL SUSTRAIAK"



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia