euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Coronel Pringles-eko 'Eusko Biltzar' prestatzen ari Immigrantearen Festaren 30. edizioan parte hartzeko

2009/08/04

Eusko Biltzar-eko kide Soledad Pagalday izan zen Coronel Pringles-eko Gizataldeetako Erregina festa honen 2005eko edizioan (argazkia Croma Producciones)
Eusko Biltzar-eko kide Soledad Pagalday izan zen Coronel Pringles-eko Gizataldeetako Erregina festa honen 2005eko edizioan (argazkia Croma Producciones)

PUBLIZITATEA

Coronel Pringles-eko 'Eusko Biltzar' Euskal Etxea, Argentinako Buenos Aires probintzia barnealdean, aurrera ari da hilabete barru bertan egingo den Immigrantearen Urteroko Festarako prestakizunekin, partaide eta antolatzaile gisa, hala baita Coronel Pringles-eko Rotary Club, Udaleko Kultura Institutua eta herrian presentzia daukaten gainerako gizataldeetako elkarte ordezkariekin batera.

Coronel Pringles, Argentina. Hilabete eskas geratzen da abuztu hondarrean eta irail hasieran Coronel Pringlesen ospatuko den Immigrantearen Urteroko Festa eta harekin batera datozen Gizataldeen elkarretaratzeak has daitezen. Azken hilabeteotan, herrian presentzia daukaten gizataldeek elkarrekin bilerak egiten eta gizatalde bakoitzaren barnean gauzak prestatzen dihardute, kanpoko gizataldeek utzitako marka eta bertako errealitateari egindako ekarpena azpimarratzea helburu duen festa ahalik eta aberatsen atera dadin.

Eusko Biltzar-eko euskaldunekin batera parte hartzen dute ekimenean  'Alemanes del Volga', Belgikar, Espainiar, Frantses, Israeldar, Italiar, Siriar-Libaniar, Suitzar eta Txiletar gizataldeak, Coronel Pringles-eko Rotary Club-ak eta Udaleko Kultura Institutuak.

Coronel Pringles-eko 30. Immigrantearen Urteroko Festa abuztuaren hondarrean eta irailaren hasieran egingo da eta Immigrantearen Kantina eta egun nagusia irailaren 5ean.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia