euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Fandango eta Arin-Arina dantzatzen ikasi nahi duzu internetez ikus/jaitsi daitezkeen bideoen bidez?

2009/08/05

Josema Mendiola AEBtan emandako dantza ikastaroetako batean (argazkia nabasque.org)
Josema Mendiola AEBtan emandako dantza ikastaroetako batean (argazkia nabasque.org)

PUBLIZITATEA

Beste aukerarik ez daukatenentzat, NABOren webguneak Fandangoa eta Arin-Arina pausoz pauso ikasteko bideoak eskaintzen ditu. Aurten dantza ikastaroak ematera Euskal Herritik Estatu Batuetara joan zen Josema Mendiola dantzari añorgatarrari ikastarook ematen hartutako irudiak dira oinarri. Webguneak ingelesez ematen ditu azalpenak, baina erraz jarrai daitezke, gehien axola duen zatia irudiak baitira. Dagoeneko dantzatzen ikasteko aitzakiarik ez dago, etxean bertan ahal denean trebatu gaitezkeelako bideo hauei esker. Ikus eta saia.

Donostia-San Sebastián. Euskal dantzen artean Fandango/jota eta Arin-Arina dira zalantzarik gabe, Aurreskuarekin batera, ezagunenak. Euskal festa guztietan Fandango eta Arin-Arinak protagonismo berezia izaten dute eta hau dela eta, NABOk bere webgunean dantza hauen inguruko historia laburra jaso du, dantzok dantzatzen ikasteko bideoekin batera.

2009ko dantza ikastaroaetako batzuk San Frantzisko, Chino eta Boisen eskaini ditu NABOk eta hor izan da, tailer hauek gidatzen Josema Mendiola donostiarra. Añorgako dantzariak besteak beste, Fandango eta Arin-Arinean trebatu ditu Ipar Ameriketako dantzazaleak. Tailer horietan bi dantza hauek, pausoz pauso grabatuak eta xehetuak izan dira eta ondoren antolatzaileek interneten ipini dituzte, www.nabasque.org/Dance/fandangoa, interesatua egon daitekeen edonork eskura ditzan. Ekimen honi esker, ikastaroetara joateko aukera ez dutenek aukera dute orain etxean bertan ikasten saiatzeko. Zerbait dakitenek ere trebatu daitezke.

-Fandangoa eta Arin-arina ikasteko bideoak, ingelesez, hemen

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia