euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal, arabiar, zelta eta aymara dantzek bete zuten Santiagoko Euskal Etxea I.go Dantza Jaialdian

2008/07/22

 Cultura Aymara taldeko dantzarien erakustaldia (argazkiak SantiagoEE)
Cultura Aymara taldeko dantzarien erakustaldia (argazkiak SantiagoEE)

PUBLIZITATEA

Oroitzapen ederrak eta egindako lanarengatik atsegina, horixe utzi du Txileko Santiagoko Euskal Etxeak antolatutako I.go Nazioarteko Dantza jaialdiak. Hitzordua 'arrakastatsua' izan zen, 'bai maila artistiko eta ikusle kopuruari dagokionez', antolatzaileek adierazi dutenez. Euskal Etxera bildu zirenek munduko hamaika dantza ikusi eta gozatu ahal izan zituzten: euskaldunak, arabiarrak, Pascua irlakoak, aymarak, zeltak...

Santiago, Txile. Euzko Etxea elkarteak ekitaldi ugari egin ditu azken hilabeteotan eta azken asteetan Berriketari aldizkari digitalaren bidez horien guztien berri ematen ari da. Argitalpen honen bidez elkarteko kideek eta lagunek bertan egiten diren ekitaldien informazioa eta argazkiak jasotzen dituzte hilero, eta bertaratu ezin dutenek ere elkartearen egunerokotasunaren jakitun dira.

Azken hilabeteotan Euzko Etxeak egin dituen jardueren artean aipagarria da joan den maiatzaren 25ean egin zen Igo Nazioarteko Dantza Jaialdia. Elkarteko Itxaropen Gaztea dantza taldeak antolatu zuen ekitaldia eta jende aldetik harrera oso ona izan zuen proposamenak. Orain, jaialdiaren osteko emozioak eta poza baretuta, antolatzaileek jardueraren balioespen oso baikorra egin dute, maila artistiko oso handia izan zuela azpimarratuz.

Santiagojaialdia2

[Itxaropen Gaztea dantza taldearen erakustaldia]


 Euskal-txiletar taldeaz gain, jaialdian kultura desberdinetako gonbidatuek munduko dantzak ekarri zituzten Euzko Etxera: Txileko Iparraldeko folklorea (Aymara kultura) eta Irlandako dantza zeltak. Gainera, Itxaropen Gaztea taldekoek dantza arabiarrak, Pascua irletakoak eta flamenkoa ere eskaini zituzten. Jarduerekin oso gustora gelditu ziren bai antolatzaileak eta baita ikusleak ere eta litekeena da datorren urtean edizio berri bat egitea.

Santiagojaialdia3
[Amaia Lago eta Maitane Uribe gazteek arabiar dantza erakustaldia eskaini zuten]



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia