euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Cordobako Gure Etxea Euskal Etxeko dantzariek Natxo Montero koreografo bilbotarraren bisita jaso dute

2011/06/02

Natxo Montero 'Cordobatarrak' taldeko dantzari batzuekin (argazkia EE)
Natxo Montero 'Cordobatarrak' taldeko dantzari batzuekin (argazkia EE)

PUBLIZITATEA

Ibilbide oparoa du Natxo Montero dantzari eta koreografo bilbotarrak. Euskal dantzetan hasia, gaur egungo estiloetan ere murgildu da Montero eta bere esperientziak Europako hainbat herritara eraman izan du ikuskizunak aurkeztera. Maiatzean, ordea, Argentinara etortzeko aukera izan zuen dantzari eta koreografo euskaldunak. Bira honetan, Cordoba hirian Pulso Urbano dantzaldian dantzatzera etorria zen, eta bere egonaldia baliatuz, bertako euskal etxea bisitatu zuen. Gure Txokoa-n, Monterok 'Cordobatarrak' taldeko dantzariak zuzendu zituen euren entseguan.

Cordoba, Argentina. Pulso Urbano dantzaldian, Ciudades Que Danzan (CQD) zirkuituaren barruan egindako ekitaldian aurkeztu zen maiatzaren 7an Cordoba hirian Natxo Montero. Cordoba probintziako Kultur Ministerioak antolatutako ikuskizunean parte hartu ondoren, dantzari bilbotarrak Gure Etxea Euskal Etxeko dantzariak zuzendu zituen entsegu batean.

“Dakitenen apaltasun eta umiltasunez, bere eskarmentu eta ezaguera konpartitu zituen Monterok gure dantzariekin”, azaldu dute Gure Txokoako iturriek. “'Cordobatarrak' taldeko gazteek pauso eta koreografia berriak ikasteko oso aukera polita izan zuten dantzari euskaldunaren eskutik”, adierazi dute euskal etxeko arduradunek.

Natxo Montero dantzaria Cordoban 2011 01

[Natxo Montero, eskuinean, Alejo Martin euskal etxeko lehendakariarekin (argazkia EE)]

maiatzaren 16 eta 17an Buenos Aireseko San Martin Kultur Gunean ere klase bat eman zuen dantzariak oso harrera ona jaso zuen Gure Txokoa-n eta laster bueltatuko zeneko promesarekin esan zien agur Cordobako lagunei.

-Koreografoaren bloga: http://natxomonterodanza.blogia.com



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia