euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Cordobako Gure Txokoak euskal musika tresnen erakustaldia egin zuen Collegium Musika Eskolan

2008/11/13

Agustín Alonso txalapartaria eta Noe Fernandez Brizuela txistularia mintzaldiaren une batean (argazkia Gure Txokoa)
Agustín Alonso txalapartaria eta Noe Fernandez Brizuela txistularia mintzaldiaren une batean (argazkia Gure Txokoa)

PUBLIZITATEA

Cordoba probintzia hiriburuko euskal etxeak euskal musika tresnek ezagutzera emateko ekimena abiarazi du eta, xede horrekin, etxeko musikariek hiriko eskoletan euskal musika eta tresnen erakustaldiak antolatu dituzte. Lehen emanaldia joan den urriaren 23an izan zen: Fernando Zabalza, José Fernandez, Gaspar Jaurena eta Agustín Alonso etxeko musikariek musika tailer bat eman zuten Cordobako “Collegium” Musika Eskolan. Bai ikasle bai irakasleek ez ohiko ikuskizun honekin asko gozatu zuten eta euren harrera bikainak ekimenarekin aurrera egiteko gogo bizia eman die euskal elkarteko arduradunei. Datorren urteari begira tresnak erakutsi eta jotzeaz gain euskal musikariek tresna hauek, txalaparta adibidez, nola eraiki erakutsiko diete Cordobatarrei.

Cordoba, Argentina. Joan den urriaren 23an, Gure Txokoa euskal etxeak euskal musika tresnen erakustaldi bat egin zuen hiri argentinarreko "Collegium" Musika Eskolan. Euskal elkarteak  antolatutako ekintza honetan eskolako ikasleek txistua eta txirula lehenengo aldiz entzuteko aukera izan zuten, baita alboka eta txalaparta ere. 

Fernando Zabalza, José Fernandez, Gaspar Jaurena eta Agustín Alonso Gure Txokoa-ko musikariak izan ziren mintzaldia eman eta tresnak nola jo erakusteko ardura izan zutenak. Ondoren, beste tresna batzuk erakutsi zizkieten ikasleei, besteak beste, adarrak, ttarranuelak, kainabera eta burrunak.

Euskal musika tresnei buruzko mintzaldia
[Cordobatarrak taldeko dantzariek euskal musika tresnen doinuan nola dantzatu erakutsi zieten musika eskolako ikasle gazteei (argazkia Cordoba EE)]

 

Saioari bukaera emateko “Cordobatarrak” dantza taldeak euskal dantza erakustaldi batekin, “Euskal kultura hedatzeko gure lana – aipatu zuten erakustaldiaren antolatzaileek --  bide berri bat hartzen ari da. Hiriko eskoletara hurbiltzen ari gara, gazteek gure musika ezagutu dezaten”. Datorren urterako Gure Txokoa-ko musikariek erronka berri bat hartu dute:  kontzertuak emateaz gain Cordobako komunitate osoari erakustea posible dela Argentinan bertan euskal musika eta musika tresnak egitea eta jotzea.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

  • Aritz zarauztarra
    Miren Edurne
    Mexiko Hiria, Mexiko
    2020/03/27
  • Lehenbailehen
    Marta Fernandez
    Mexiko Hiria, Mexiko
    2020/03/19
  • Pena
    Pedro Irigoien
    San Frantzisko
    2020/03/13
  • Gogoan Bego
    Juan Mari Aranburu
    Donostia-San Sebastian
    2020/02/20
  • Interesgarria
    Mario Arregi
    Donostia-San Sebastián
    2020/02/10

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia