euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Buenos Airesko Eusko Kultur Etxeak InfoEustxe bere bloga bisitatu eta segitzeko gonbitea luzatu du

2011/04/15

Eusketxeren blogaren azala
Eusketxeren blogaren azala

PUBLIZITATEA

Buenos Airesen euskara eta euskal kulturaren alde diharduen elkarte honek InfoEusketxe bere bloga sarean dagoela gogora ekarri du, eta bertatik segi daitezkeela, esan du, gaur egun egiten dituen eta ikasturtean zehar prestatu eta egingo dituen ekitaldiak. Argentinako hiriburuko Mexiko 1880 helbidean egoitza duen Eusketxek bere euskara eskolak iragartzen ditu aipatu webgunean, baita Aitor Alava zuzendari daukaten euskal dantza eskola eta taldearen berriak ere.

Buenos Aires, Argentina. 'Casa de la Cultura Vasca-Eusko Kultur Etxe'ko iturrietatik jakin arazi denez erabiltzeko gai dago dagoeneko elkartearen InfoEusketxe webgune edo bloga, izan ere honako helbidean: http://eusketxe.blogspot.com.

Bloga medio, eta elkarteak maiz bidaltzen segituko duen InfoEusketxe buletinaren bitartez, bere inguruan gertatzen diren berri eta jakingarriak emango ditu aditzera Eusketxek. Epeka eguneratzen joango direnez, bertara maiz sartzea eskatu die Eusko Kultur Etxeak bere lagun eta bazkideei.

Euskara klaseak

Eusketxek hasi berria en ikasurteko euskara eskolen berri ere eman du, hiru mailatan banatuko dituelarik eskolak.

-Hasiera maila/Nivel inicial: astelehenetan 17.30etatik 19.30etara y ostegunetan 17etatik 19etara
-Hasiera maila bigarren zatia/2ª parte del nivel inicial: aurrekoaren biogarren zatia, asteazkenetan, 10etatik 12etra; eta ostiraletan 17etarik 19etara.
-3.urratsa/3er.nivel: larunbatetan 14etatik 17ak arte.

Bestelako klaseak, eta klase partikularrak adostu egingo dira. Euskara eskolak jasotzeko matrikula bat beharko da pagatu, 30 pesokoa, eta hilabetero beste hainbesteko kopurua, apiriletik azarora arte.

Eskaintzen diren aukera hauek baliatu ahal izateko Eusketxeko bazkide behar da izan. Hilabetero kuota 10 eurokoa da, urtarriletik abendura bitartean ordainduak. Xehetasun gehiago eusketxe@gmail.com helbidera idatziz edo telefonoz (54) (0)11 4381- 4611, asteazken eta ostiraletan, 16:30tik 20etara,

Dantza klaseak eta Ekin Dantzari Taldea

Eusketxeren blogak informazioa dakar baita ere Mexiko 1880 kaleko egoitzan garaten dituen errepika eta entsaioez, tailerrez eta ikastaroez, horietarik azkena joan den larunbatean egina, Aitor Alava dantzaria zuzendari.

Casa de la Cultura Vasca-Eusko Kultur Etxea (Eusketxe)
México 1880
1222 Ciudad de Buenos Aires
Tel: (54) (0)11 43814611
http://eusketxe.blogspot.com
eusketxe@gmail.com



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia