euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusketxek elkartearen finantziazioa laguntzeko bonoen bidez bi lagunentzat Euskal Herrira bidaia zozketatzen du

2008/04/30

Ana Maria Iturrioz (eskuinean) pozik agertzen da Maria Elena Etcheverryrekin batera iragan urtean Euskal Herrira bidaiatzeko zozketa irabazi ondoren
Ana Maria Iturrioz (eskuinean) pozik agertzen da Maria Elena Etcheverryrekin batera iragan urtean Euskal Herrira bidaiatzeko zozketa irabazi ondoren

PUBLIZITATEA

Eusketxe Eusko Kultur Etxeak, iragan urtean egin zuen era berean, aurten ere 200 bono kaleratuko ditu erakundearen egoitzaren mantenimendua eta 2008. urterako prestatu dituen jardueren gastuei aurre egiteko asmoarekin. Bonoak erosten dituzten partaideek Euskal Herrira bidaiatzeko bi pertsonentzako sari baten zozketan parte hartzeko aukera edukiko dute --hegazkinez, klase ekonomikoa, denboraldi baxua--. Zozketa datorren abenduaren 3an egingo da.
Buenos Aireseko Eusketxek eskaintzen duen aukera hau Euskal Herrira bidaiatzeko aitzakia polita izan daiteke. Eusko Kultur Etxearen gastu ekonomikoetan laguntzeko zozketan parte hartzen duten pertsona guztiek abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatzeko antolatuko den ekitaldian euskal lurraldea bisitatzeko zozketa batean sartuko dira. Ekimena iragan urtean sortu zen eta edukitako arrakasta ikusirik, aurten ere antolatzea pentsatu dute.

Bonoak $120ko ordainketa bakarraren bidez eros daitezke edo hilabetean behin, eta bost hilabetez, $30 ordainduz. Parte hartzeko interesa duten pertsona guztiek Eusketxeren egoitzan egin ahal izango dute (México 1880, e/ Av. Entre Ríos y Combate de los Pozos, Buenos Aires). Informazio gehiago eskuratu nahi duenak 011-4381-4611 telefonora deitu edota honako bi helbideetara idatz dezake: eusketxe@ciudad.com.ar o eusketxe@gmail.com.

Iragan urtean Euskal Herrira bi pertsonentzako bidaia 1998. urtetik Eusketxeko kide den Ana Maria Iturriozek irabazi zuen. Saria irabazi bezain laster, EuskalKultura.com-i adierazi zioenez, Gipuzkoako Arama herria bisitatzeko pentsatuta zuen, aitonaren bizitokia, alegia.


Lotura interesgarriak

'Donostiako olatuak' ikusgai Eusketxe Arte Galerian
2007ko urriaren 20ean EuskalKultura.com-en argitara emana

Eusko Kultur Etxeak bere 19. urtemuga ospatu zuen
2007ko urriaren 16an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia