euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bozkatu eta lagundu Battle Mountaingo Oberenak Euskal Etxeari bertako 2021 "Roots Leadership" saria eskuratzen

2021/04/08

Battle Mountaingo Merkataritza Ganbera, Nevadako basamortuaren erdian
Battle Mountaingo Merkataritza Ganbera, Nevadako basamortuaren erdian

PUBLIZITATEA

Battle Mountain, AEB. Kanpainak aurrera darrai eta Battle Mountaingo (Nevada) Oberenak Euskal Etxeak zeure botoa behar du bertako "Roots Leadership" (sustraien buruzagitza) saria eskuratzeko 2021ean. Oberenak herrian hautatutako sei finalistetako bat da eta sariduna jendeak ematen diguen botoez erabakiko da eta, beraz, izugarri onartu eta eskertuko lukete euren aldeko botoa emango bazenu. Euskal Etxearen alde bozkatzeko, egizu klik hemen (zure izena ipini, nori eman nahi diozun botoa ipini eta ados-i eman)

Battle Mountaingo Merkataritza Ganberak 2021eko "Roots Leadership" (erroen buruzagitza) sarirako izangai izendatu du bertako Oberenak Euskal Etxea. Saria, herrian errotuta 15 urtetik gora daramaten elkarte eta enpresei ematen zaie. Jendeak botoa eman diezaieke sei hautagai finalistei, apirilaren 14 delarik botoa emateko azkeneko eguna.

Sariaren irabazleak apirilaren 16an adierazi eta banatuko dira Merkataritza Ganberak antolatu duen afari eta ekitaldi batean. Battle Mountaingo Euskal Etxea NABOko kide da eta familia giroko lan ederra darama bertako euskal kultura sustatzen eta gaztetxoei ekitaldi sanoak eta euskal tradizio eta baloreei lotuak proposatzen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia