euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ikuskizuna ari da prestatzen Mariana Dominé Argentinara iritsi ziren euskal etorkinez eta zure istorioa gidoiko parte izan daiteke

2021/04/08

Kontzertuan, Mariana Domine, Donostiako Unanue Hotelean, eta Adrian Charras, Buenos Airesen
Kontzertuan, Mariana Domine, Donostiako Unanue Hotelean, eta Adrian Charras, Buenos Airesen

PUBLIZITATEA

Arrecifes, Argentina. Mariana Domine Irigoyen eta Adrian Charras musikari arrecifestarrek proiektu berria dute esku artean. Argentinara etorri ziren Euskal Herriko zazpi lurraldeetako immigranteen gorabeherak kontatu eta kantatuko dituzte, begirada berri bat proposatuz euskal immigrazioaz. Domineren hitzetan, “Immigranteen gutunak abesti bihurtu, eta kontatu nahi dugu zergatik etorri ziren euskal immigranteak, nondik eta nora iritsi ziren, zertan egin zuten lan, familien ezaugarriak aipatu... Hori guztia benekotasunez adierazteko onena gutunak eskuratzea dela uste dugu, batez ere Euskal Herrian geratu zirenek hemendik jasotakoak”, azaldu dio abeslariak EuskalKultura.eus-i.

Euskaldunak Argentinan nola moldatu ziren, nola bizi ziren, zer pentsatzen eta sentitzen zuten islatzen dituzten gutunak Marianarekin partekatzeko prest daudenek berarekin kontaktatu beharko lukete, euren Istorio eta mdomine2002@hotmail.com helbidera bidaliz. Oroitzapen horiek ikuskizunaren parte bilaka daitezke, protagonisten izenak gordez.

Proiektuak euskal argentinar diasporako bi musikari hauek batuko ditu. Gogora dezagun Mariana Dominé eta Adrian Charras Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat euskal etxeko bazkide izateaz gain, Argentinan eta Euskal Herrian euskal musika zabaldu duen Maral taldea osatzen dutela.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia