Ontario, Oregon, AEB. Gastronomia, dantza, musika eta hezkuntzaren bidez Ontario hirian dagoen kultur aniztazuna irudikatzeko helburua duen "America's Global Village" jaialdia joan den larunbatean, ekainaren 7an egin da aurten, hiriko Lions Parkean. Urtero bezala bertako Ontario Basque Club-ek ere izan zuen bere standa, beste hainbat gizatalderekin batera, tartean mexikarra, eskoziarra, irlandarra, japoniarra, eskandinaviarra, afrikarra, somaliarra eta Amerikako bertako herriak.
Euskal standetan, jateko zerbait, eta begiak zabaldu eta ezagutu, ikasi eta partekatzeko gauza asko
Euskal saltokiak, jateko partean, txorizo erre sandwitxak, txorizo pintxoak eta gazta pintxoak zerbitzatu zituen, baita paella eta profiterolak ere. Eta euskal zatian bertan argazki erakusketa bat ere antolatu zuten. “Bertan ikus zitekeen gure elkartearen konpromisoa komunitatearekiko, bereziki urtero eta 1948tik antolatzen dugun enkante, afari eta dantzaldia ongilea medio , elkartasuna hasieratik dugun ezaugarria baita”, adierazi diote Ontarioko Euskal Etxetik EuskalKultura.eus-i. Arkumearen enkantea eta afari honek 80 urte beteko ditu berehala. eta denbora hainbat dira lagundu dituen bertako pertsona eta elkarteak.
2025eko Mus Txapelketa
Laukian, Etienne & Mayi Amestoy (bigarren) eta, txapeldun, Antonio Larrocea & Juan Egana
Handia da oso, eta 'betidanikoa', Ontarioko euskaldunen muszaletasuna. Euskal Etxeko Mus Txapelketa maiatzaren 24an egin zuten, zazpi bikote partaide. Eta irabazleak Antonio Larrocea eta Juan Egana izan ziren. Bigarren izan ziren, Etienne and Mayi Amestoy. Hala ere, Ontarioko Euskal Etxearen ordezkariak NABOren Txapelketa nazionalean eurak izango dira, Larrocea eta Eganak ezin izango dutela joan adierazi baitzuten.
One more edition of good work. Aupa Ontario!
- Facebook, Ontario Basque Center