euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Aita Anttonek Oregoneko Ontarioko Mikel Deunaren festa gogoan emango du datorren igandean bere online meza

2020/09/25

Aita Antton Egiguren joan den igandean, meza aurreko aurkezpenean. Mikel Deuna, San Migel Euskal Herriko zaindaria da
Aita Antton Egiguren joan den igandean, meza aurreko aurkezpenean. Mikel Deuna, San Migel Euskal Herriko zaindaria da

PUBLIZITATEA

Ontario, AEB. Datorren asteburuan, Estatu Batuetako euskal egutegiari segituz, Oregoneko Ontarioko Euskal Etxekoek urtero euren festa handia den "Mikel Deuna - Saint Michaelospakizuna behar zuten egin. Gainerakoak bezala aurtengoan Covid-19ak galerazi badu ere, aita Antton Egiguren apaiz frantziskotarrak, bertako euskal komunitatea eta azkeneko urtean haren baitan Ontario aldean hil diren lagunak hartuko ditu gogoan igandean, irailaren 27an Kaliforniatik euskaraz eta ingelesez online emango duen mezan.

Euskal Herriko zaindaria da Mikel Deuna, San Migel

Gogoratu igandero bezala mezaren emanaldia, Estatu Batuetako Artzai Ona elkarte katolikoaren Facebookez emitituko dela zuzenean goizeko 8:15etatik aurrera (Kalifornia eta Ontario-Oregoneko ordua), Euskal Herrian egun bereko 17:15ak direnean. Berez, 8:15etan, saioa, mezaurreko iruzkinak eta meza eskaintzen den pertsonen aldeko aipu eta berriekin hasiko da; eta meza, berez, 8:30etan abiatuko, aita Anttonek Kaliforniako Merced-eko St Patrick eta Our Lady of Mercy eliz parrokiatik emana.

Mezan irakurri eta kantatuko diren kantu eta irakurgaiak hemen (pdf) irakur daitezke.. Pdf berean topatuko duzu Ontarioko Mikel Deuna festaren aurreko urteotako berri, baita Ontarioko euskal komunitateari loturik azkeneko urte honetan hil direnen izen eta argazkiak ere.

Igandean oroituko dira, besteak beste:

-Barbara Jae Breshears Asumendi (1934.2019)
-Lisa Plaza (1965-2020)
-Francisco Benito 'Frank' Echanis (1927-2019)
-Martina (Yraguen) Echanis (1925-2020)
-Joe Yraguen (1948-2019)
-Tom Eiguren
-Juana Malaxa (Ulacia) (1928-2020)
-Wilhelmina Maria 'Babe' (Smit) Yraguen (1928-2020)
-Bixente Azkarate Zabaleta (1935-2020)

Gaurkoan, opari moduan, Gipuzkoako Bidania herriko (bertakoa da aita Antton) bideo labur bat ekarri dugu hona, aldatzeko pixkat. Hauxe:

-Estatu Batuetako Diasporaren Artzain Ona euskal elkarte katolikoaren babesarekin. Hona euren Facebooka



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia