euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Laketua emaitzekin, La Platako Euzko Etxeak ikusgai jarri du sarean Kolektibitate-Liburutegien 9. Topaketako bideo osoa

2020/09/28

Kolektibitate-Liburutegien 9. Topaketaren momentu bat
Kolektibitate-Liburutegien 9. Topaketaren momentu bat

PUBLIZITATEA

La Plata, Argentina. Topaketa irailaren 12an egin zen, birtualean, eta izaera horrexek hain zuzen, leku askotako publikoaren partaidetza erraztu zuen. "Izan ere, Argentinako hainbat lekutako partaideak bildu genituen, baina, esaterako, Estatu Batuetatik ere konektatu zen jendea", adierazi digu antolatzaile taldeko kide eta bilkuraren sustatzaile nagusi de Maria Fernanda Astigarragak. "Ordezkatuta egon ziren, euskaldunaz aparte, gizatalde ukraniarra, judua, japoniarra, galegoa, katalana, lituaniarra eta errusiarra". "Eta, azpimarratzekoa, liburuzain eta artxibozainez gain, erabiltzaileak ere bereganatu ditu aurtengo edizioak, eta hori beti da pozgarria", laburbildu digu Astigarragak.

“Publikoak utzitako komentarioen arabera, oso gustura geratu ziren guztiak jorratutako gaiekin eta aurkeztutako erakundeekin”, “are gehiago, datorren urteko topaketarako ideia eta proposamen berriak ere geurenagatu ditugu", adierazi dio EuskalKultura.eus-i liburuzain laplatatarrak. “Laketuta gaude oso emaitzekin. Koronabirusak ekarri dizkigun 2020 urteko baldintza zailetara egokitu eta edizioa antolatu eta goiari eutsiz egin ahal izan dugu, eta horrek, esan beharrik ez dago, geure burua indartu eta bultzada handia eman digu hurrengoa antolatzen hasteko, izan ere datorren urtean 10 urte beteko baititugu eta Topaketa berezia izatea nahi baikenuke”,  aurreratu digu Astigarragak.

Euskal Etxeko Matxin Burdin Liburutegiak esker beroak luzatu nahi dizkie hizlariei, partaideei, sustapenean lagun izan direnei eta bereziki Maitena Etcheverryri,  emandako laguntza teknikoagatik.


[La Platako Kolektibitate-Liburutegien 9. Topaketa saioen bideo osoa]

-Topaketari buruzko informazio gehiago, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia