euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Lissarrague hazpandarraren lekukotasuna ikertu du Beñat Çuburu-Ithorotzek "Emigrer au Mexique à 15 ans" liburuan

2020/09/28

Beñat Çuburu Ithorotz "Emigrer au Mexique à 15 ans" aurkezten 2020ko Sarako Idazleen Biltzarrean (arg Kanaldude)
Beñat Çuburu Ithorotz "Emigrer au Mexique à 15 ans" aurkezten 2020ko Sarako Idazleen Biltzarrean (arg Kanaldude)

PUBLIZITATEA

Hazparne, Lapurdi. Hazparnetik Mexikora 1902an 15 urte zituela emigratu zuen Jean-Baptiste Lissarrague gaztearen korrespondentzia aztertzen du Beñat Çuburu-Ithorotz ikertzaile hazpandarrak bere "Emigrer au Mexique a 15 ans - correspondance de Jean-Baptiste Lissarrague (1902-1906)" liburuan (Elkar, 2020). Lanak gutunak transkribatu, ikertu eta testuinguratzen ditu, lekukotasun ederra emanez hamaika euskal herritarrek bizi izandako honelako immigrazio prozesuen ezaugarriez XIX. eta XX. mendeetan, ontziratzea, itsasaldia, iristera eta bertara egoitze prozesua tarteko.

Aita, aitatxi eta familiakoak Mexikoko diasporan ibiliak dituen Mayou Haristoy hazpandarrak eta haren familiak gordetako gutun, argazki eta dokumentu altxorrari eta lankidetzari esker burutu ahal izan du liburu hau euskal diaspora eta bereziki Hazparneko Ameriketarako emigrazioa sakon aztertu eta ezagutzen duen Çuburu-Ithorotzek. 

Jean-Baptiste Lissarraguek egunaria idatzi zuen Frantziako Saint-Nazaire-ko portutik La Navarre ontzian Mexikoraino eraman zuen itsasaldiaz, eta ondotik gutunak bidali zizkien etxekoei, islatuz Mexikon egin zioten harrera, bertako komunitate euskal-mexikarra eta bizimodua, eguneroko bizitza eta festak Mexiko hirian eta Guanajuaton. Lehenengo Mundu Gerlak eragin handia izango zuen  immigranteengan ere, eta 1914an Lissarague Europara itzuliko zen gerlan galtzeko 1914ko urrian.

Hona liburuaren aurkezpena Beñat Çuburu-Ithorotzen ahotik joan den irailaren 6an Sarako Idazleen Biltzarrean (bideoa, Kanaldude Telebista):



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia