euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Espainiar estatuan, Bartzelona, Miranda, Madril, Castellò, Valentzia eta Alacanteko Hizkuntza Eskolek euskara irakasten dute

2020/09/25

Alacant-eko Hizkuntza Eskolako euskara ikasleak bere irakasle Izaskun Kortazarrekin aurten Korrika 21an partaide
Alacant-eko Hizkuntza Eskolako euskara ikasleak bere irakasle Izaskun Kortazarrekin aurten Korrika 21an partaide

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Hego Euskal Herrikoez gain, Bartzelona, Miranda de Ebro, Madril, Castellò, Valentzia eta Alacanteko Hizkuntza Eskolek irakasten dute presentzialki euskara. Halaxe baieztatu dio EuskalKultura.eus-i Alacanteko Hizkuntza Eskolan irakasle den Izaskun Kortazar Errekatxok. Gogora dezagun nerabe zela euskara ikasi zuen bilbotar hau hainbat urtez bizi izan zela Estatu Batuetan, eta tarte hartan abiatu zuela NABOren Euskara Saila, berak sortuz NABOko euskara koordinatzaile postua --egun Salt Lake Cityko Sonia Castañonen esku-- herrialde osoko Euskal Etxeetako euskara klaseak hobeto eratu eta koordinatzearren, HABErekin elkarlanean.

Euskara, gaztelania eta ingelesarekin batera gutxienez portugesa ere menperatzen duen irakaslea, Estatu Batuetako etapa atzean utzi eta Hego Amerikatik bidaiatu eta Brasil bizi ondoren, berriro europartu eta Alacanten bizi da egun, bertako EOIn (Hizkuntza Eskola Ofiziala.Escuela Oficial de Idiomas) euskara irakatsiz, lehenago Idahoko Boisen Ikastolan, Euskal Etxean eta Euskal Musoean egin bezala.

Alacanti dagokionez, esaterako, aurten lehenengo hiru urteak eskainiko dira (lehenengoari 1 de A2 deitzen diote; bigarrenari, 2 de A3; eta hirugarrenari, 1 de B2). Eskolak arratsaldez izango dira, bi ordukoak, astean bitan, 16:30etatik hasiz (gorabehera txikiren bat egon daiteke). 90 euroko prezioa izango dute urteko eta oraingoz eta egoerak baimentzen duen bitartean presentzialak izango dira. Oraindik onartzen dira izen-emateak.

-Informazio gehiago eta izen-emateak: euskera.eoialicante@gmail.com



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia