euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Caracasko Eusko Etxeak ‘Akelarre’ inauguratu zuen ostiralean: euskal eta venezuelar sukaldaritza, Euzko Gaztedi aretoan

2025/06/16

Mugitzen ari den Caracasko Eusko Etxeak 'Akelarre' espazio berria zabaldu zuen ostiralean inauguratu zuen joan den ostiralean bere egoitzan
Mugitzen ari den Caracasko Eusko Etxeak 'Akelarre' espazio berria zabaldu zuen ostiralean inauguratu zuen joan den ostiralean bere egoitzan

PUBLIZITATEA

Caracas, Venezuela. Ekainaren 13an jarri du martxan hiriburu venezuelarreko Eusko Etxeak ‘Akelarre’ jatetxe berria. Kontzesiodun berri baten bidez, Euskal Herriko eta Venezuelako plater tipikoenak eskaintzeko xedez sortu da, garai batean bazkide gazteen biltokia zen Euzko Gaztedi aretoan. Proposamena azken urteetan sortutako behar jakin bat saiatuko da erantzuten eta urrats garrantzitsu bat da elkartearentzat.

"Irudimena astindu eta gogor lan egin behar izan dugu iraganari geroa ekartzeko, eta erronka izan da geure burua berrasmatzea" dio Ibane Azpiritxagak

Eusko Etxeko lehendakari Ibane Azpiritxagak EuskalKultura.eus-i esan dionez, “azken hiru urteetan Euskal Etxearen errealitatea erabat aldatu da. Ia hutsik egotetik egunero 150 edo 200 lagun jasotzera pasatu gara, eta behar genuen beste gune hau jende hori eroso egon dadin. Gaur egun hiru eskola ditugu kontzesiopean: ur-poloa eta igeriketa, boleibol eskoka eta gimnasia olinpikoa. Frontoian ere hamar bat pilotari izaten ditugu egunero”.

“Zalantzarik gabe, Eusko Etxearen, gure Zuzendaritza Batzordearen eta kudeatzaile administratiboen lanari zor diegu eta lortu ahal izan ditugu kontzesio formal hauek. Irudimena astindu eta gogor lan egin behar izan dugu iraganari geroa ekartzeko, eta erronka izan da geure burua berrasmatzea aurrera egin ahal izateko. Lorpen handia dira gure euskal etxea atzeratuta gera ez zedin eta lau urteko planean proposatutakoak bete ahal izateko”, aitortu digu Azpiritxagak.

11.00etatik 24:00etara

Igerilekuaren inguruan dagoen 'Txokoa' ez bezala, ‘Akelarre’, kafetegia ere izango da eta goizeko 11etatik gauerdiko 12ak arte egongo da irekita. Bertan billar mahaia, wifi-a eta pantaila handia topa daitezke, ”besteak beste, futbol partidak ikusteko” argitzen du athleticzale porrokatua den lehendakariak. “Eta garrantzitsuena, gazteen biltokia izango denez, historikoki Euzko Gaztedi izen zen bezala, beraz, zentzu horretan bere muina mantenduz”, azpimarratzen du Caracasko Euskal Etxetik.

- Caracasko Eusko Etxea Instagramen, centrovasco



hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia