euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kantuz zikloa arrakastaz bukatuta, Madrilgo EEko Orfeoiak "Zeru eta Lur" kontzertuarekin amaituko du 2025 sasoia

2025/06/16

Madrilgo Euskal Etxeko Orfeoia "Madrid Kantuz'25"n hiriko San Ignazio elizan maiatzaren 24ko kontzertuan
Madrilgo Euskal Etxeko Orfeoia "Madrid Kantuz'25"n hiriko San Ignazio elizan maiatzaren 24ko kontzertuan

PUBLIZITATEA

Madril, Espainia. Madrilgo Euskal Etxeko Orfeoia —Madrilgo Euskal Orfeoi edo Abesbatza ere deitzen diote— astearte honetan jendaurretuko da, ekainaren 17an, sasoi amaierako kontzertua ematearren, aurten "Zuerueta Lur" izenpean, hiriko San Ignazio elizan. Esteban Urzelai zuzendari eta Jesús Campo piano-jotzaile, "kontzertuak emoziozko ibilide bat eskainiko du zeruaren eta lurraren artean, errepertorio zaindu bat lagun, tartean Euskal Herriko kantu tradizionalak eta baita konposizio berriak ere", adierazi digute, gureratu duten oharrean.

Ikasturteko azken hitzordu honen aurreko saioa berezia izan zen oso, arrakasta handiz eman baitzion amaiera leku berean maiatzaren 24an, 'Madrid Kantuz'25' zikloari, aukera pibilegiatua bihurtuz hiri honetan euskal koru musikaren zale direnentzat, zikloak izan zituen lau kontzertuak jendez mukuru. Kontzartuak otsailetik maiatzera gauzatu ziren, harrera ezinhobez. Gogoan izatekoa da irabazi-asmorik gabeko ekimena zela, aldi berean oso kalitate handiko taldeak bildurik. Partaide izan ziren Suhartz KoruaSanta Lucia AbesbatzaLoinatz Abesbatza eta talde anfitrioia.


"Madrid Kantuz 2025": Donostiako Suhar Korua, Esteban Urzelai zuzendari


"Madrid Kantuz 2025": Laudioko Santa Lucia Abesbatza, Juanlu Díaz-Emparanza zuzendari


"Madrid Kantuz 2025": Beasaingo Loinatz Abesbatza, Aitor Garitano zuzendari

Bigarren edizioa izan du aurtengoa "Madrid Kantuz'25"ek eta lankide izan ditu San Ignazio Errege-Kongregazioa eta Madrilgo Euskal Etxea, Eusko Jaurlaritza ere lagun. Esker bereziak Euskal Herritik etorritako hiru abesbatzei. Eta, nola ez, Madrilgo Euskal Orfeoia osatzen duten kide guztiei eta euren lan eskerga eta jarrituari. Euren ardurapean egon zen zikloa goitik behera antolatzea, komunikazioa, logistika, ekoizpen teknikoa, bisitarien harrera eta laguntzea eta jarduera gastronomikoak antolatzea; eta eurei esker kontzertuetako bakoitzak giro bero eta abegikorra izan zuen, gogotsu eta bihotzez egiten diren lanek transmititu egiten baitute, gure herriaren, kulturaren eta izaeraren ordezkaritzarik onena izanik. Merezia dute horretan ere txalo zaparrada, Zorionak eta Eskerrik asko handi bat.



hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia