euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Buenos Airesko Laurak Bat-ek 150 bat jende bilduko ditu asteburuan Argentinako 45. Mus Txapelketa Nazionalean

2025/06/17

Ezk., Cañuelasen antolatutako "Aberri Eguna 2025" mus txapelketa. Esk., "Manuel Arriola" 45. Mus Txapelketa Nazionalaren egitaraua
Ezk., Cañuelasen antolatutako "Aberri Eguna 2025" mus txapelketa. Esk., "Manuel Arriola" 45. Mus Txapelketa Nazionalaren egitaraua

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxean, Jorge Rabufetti buru duen kolaboratzaile talde handi bat azken ikutuak ari da ematen abegia ematearren datorren asteburuan “Manuel Arriola” 45. Mus Txapelketa Nazionalean partaide izango diren Argentinako 15 euskal etxetako bikote txapeldunei. Jokalari, delegatu eta gonbidatuak barne, 150 bat pertsona espero dituzte, Txapelketa Nagusiarekin batera, "Javier Ortega" Txapelketa Paraleloa ere jokatuko baita, eta kanasta norgehiagoka bat. Gogoan hartu bikote irabazleak Argentina ordezkatuko duela aurten Argentinan bertan, La Pampako Macachinen, irailaren 27tik urriaren 5era jokatuko den 46. Munduko Mus Txapelketan, 

17 muslari-bikote arituko dira lehiakide: euskal etxeetako 15 txapeldunekin batera, eta bana azken euskal etxekoa (Junín) eta Txapelketa antolatu duen EEkoa (Laurak Bat). Honakoak dira euskal etxe partaideak: Ayacucho, Cañuelas, Chacabuco, Chascomús, Junín, La Plata, Laprida, Macachín, Maipú, Mar del Plata, Pergamino, Saladillo, Tandil, Santa Rosa —lehiaketan daurrenekoz—- eta Buenos Airesko Laurak Bat. Ekainaren 20tik, 22ra, ostegunetik igandera, luzatuko da. Lehenengo eguneko 09etan ordezkaritzak akreditatuko dira, 10etan delegatuen bilera egingo da, eta goizeko 11etan hasiko dira partidak. Bitartean, Txapelketa Paraleloan, herrialde osoko lagunek osatutako 45 bikote lehiatuko dira. Eta, Kanasta Txapelketan, La Plata, Rosario, Mar del Plata eta Buenos Airesko euskal etxeetako 10 bikote arituko dira..

Kartetan aritzetik haratago

Baina ez da guztia solik musa izango. Aspaldiko lagunekin elkartzearen alaitasunaz eta karta partidez gain, partaideek sukaldaritza onaz eta ikuskizun-gauez gozatuko dute. Ostiraleko afarian, tango-show batez, eta euskal dantzen erakustaldi labur bat ere eskainiko diete Laurak Bateko dantzariek. Dantzariak larunbat gauean ere arituko dira, gauak abeslaria, tronpeta eta pianoa izango dituen emanaldi musikal bat ere lagun. Igandean, topaketari amaiera emateko, bazkarian sari banaketa egingo da eta ohorezko aurreskua dantzatuko zaie finalistei eta irabazleei.

Txapelketa hasteko egun gutxi falta direla, Laurak Bateko batzordekide eta ekitaldiko koordinatzaile nagusi Jorge Rabufettik bere gogoetak partekatu ditu izan diutu gurekin. "Musa gure kultura eta folklorearen parte da, partekatzeko beste modu bat, lehia osasuntsu bat baita; egiari zor, lehia baino gehiago, urtero euskal etxe askotako lagun askorekin elkartzeko aukera. Jai zoragarri bat da, eta baliteke izatea, Euskal Astearen ondoren, Argentinan euskal etxe eta jende gehien biltzen dituen ekitaldia", luzatu dio EuskalKultura.eus-i.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia