euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bartzelonan Gatiburekin jo nahi? Parte har ezazu "EH Sona!" musika jaialdiaren lehiaketan

2013/07/08

Lehiaketaren kartelean agertzen den irudia (argazkia Igotz Ziarreta)
Lehiaketaren kartelean agertzen den irudia (argazkia Igotz Ziarreta)

PUBLIZITATEA

Urtero legez, Bartzelonako euskal etxeak EH Sona! euskal musika jaialdia antolatu du eta, honen barruan, lehiaketa bat jarri du abian da euskaraz kantatzen duten kantari eta taldeentzat. Aurtengoan, irabazleek Gatibu taldearekin kontzertu bat ematea izango dute sari, Razzmatazz aretoan. Lanak bidaltzeko epea urriaren 8an bukatuko da; 18an irabazlea aditzera emango dute eta 23an egingo da kontzertua. Hogeitahamar minutuko iraupena izan behar du gutxienez emanaldi honek. Animatzen?

Donostia-San Sebastián. Joan den urtean, honako taldeak egon ziren "EH Sona!" jaialdian: Doctor Deseo, SA, We are Standard, Lisabö, Ruper Ordorika, Jabier Muguruza... Aurten, 16. edizioan, lehiaketaren saria Gatibu taldearekin kontzertu bat eskaintzea da.

Hemen lehiaketaren oinarriak:

1) Euskaraz abestu eta EH Sonan inoiz parte hartu ez duten talde edo bakarlariek parte har dezakete. Ez da inolako mugarik jarriko musika estiloari dagokionez.

2) Saria Bartzelonako euskal etxeak antolatzen duen EH Sona 2013 jaialdiaren barnean kontzertu bat eskaintzea da, Razzmatazz aretoan Gatibu taldearekin batera. Euskal Etxeak bere gain hartuko ditu taldearen bidaia, ostatua eta afari gastuak.

3) Lehiaketan parte hartzeko gutxienez hiru abesti bidali beharko dira.

4) Lehiaketaren egutegia hau izango da:

-Uztailaren 1etik irailaren 8ra: lehiaketara aurkezteko epea
-Irailaren 18an: irabazlea jakinaraziko da.
-Azaroaren 23an: kontzertua.

5) Kontzertua gutxienez 30 eta gehienez 50 minutukoa izan beharko da.

6) Abestiak formatu digitalean bidali behar dira eta Bartzelonako euskal etxeak bere webgune eta blogean erabiliko ditu.

7) Epaimahaia Euskal Herrian musika munduan lan egiten dutenek osatuko dute.

Lehiaketaren inguruan informazio gehiago eskuratu nahi baduzu jo Euskal Etxearen webgunera: http://blog.euskaletxeak.org/tag/eh-sona



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia