euskal diaspora eta kultura

2010/09/10
PUBLIZITATEA
Bartzelona, Katalunia. Lip Dub-a (ezpain bikoizketa, ingelesez) zera da: playback eginez bideo bat grabatzea, ahal dela plano-sekuentzia bakarrean. Horretarako edonolako talde bitxiak biltzen dira: lankideak, unibertsitako gelakideak, lagunak edo besterik gabe interneteko deialdi bati erantzunez leku jakin batean biltzen den jendea (kasu honetan bideoa flashMob bat litzateke).
Bartzelonako Euskal Etxeko euskara ikasleek Arantzan egin zuten azken barnetegian horietako bat grabatu zuten eta orain irudi horiek erabiliz euskara kurtso berrian izen emateko gonbitea luzatzen digute, 'Maite zaitut' kantuarekin.
Zorionak Bartzelonakoei, eta zuri, irakurri, klik egin eta ikusi emaitza!