euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hauteskundeak egingo dira bihar Bartzelonako Euskal Etxean; elkarteak Literaldia 08 jaialdiaren balioespen baikorra egin du

2008/06/12

Aurtengo Literaldia 08 jaialdiak 'arrakasta nabaria' eduki zuen, antolatzaileen esanetan (argazkia Bartzelonako Euskal Etxea)
Aurtengo Literaldia 08 jaialdiak 'arrakasta nabaria' eduki zuen, antolatzaileen esanetan (argazkia Bartzelonako Euskal Etxea)

PUBLIZITATEA

Aurtengo Bartzelonako Literaldia 08 jaialdia 'inoiz baino arrakastatsuagoa' izan dela adierazi dute ekitaldiaren antolatzaileek. Harkaitz Cano, Koldo Izagirre, Joseba Tapia, Iñigo Aranbarri eta Beñat Sarasola bezalako idazle eta artistak Bartzelonan izan ziren, Euskal Etxeak gonbidaturik, euren lanen bidez egungo Euskal Herriaren egoeraren ikuspuntua azaltzeko. Salvador Puig Antich anarkistari eginiko omenaldia izan zen jende gehien bildu zuen ekimena. Bestalde, Euskal Etxeak zuzendaritza batzorde berria aukeratzeko hauteskundeak deitu ditu biharko.

Bartzelona, Katalunia. Bartzelonako Euskal Etxeko kideek zuzendaritza batzorde berria aukeratzeko hauteskundeak egingo dituzte bihar eta bileraren ostean afari soziala egiteko bilduko dira, trikitilarien musikak lagunduta. Etzi, aldiz, Lumagorri taldeak homofobiaren aurkako jaia egingo du, Les Fellinis taldearen kontzertuarekin. Astea ondo amaitzeko, etzidamu Bartzelonako Euskal Etxeak eskuz banakako pilota txapelketako finala eskainiko du ETB Sat-en bidez.

Aipatzekoak dira ere Zarauzko bi artistek, Ainize Txopiteak eta Iñigo Manterolak, kataluniar hiriburuan eta inguruko herrietan zabaldutako erakusketak. Txopitea Silencio de Palabras erakusketa eskaintzen ari da dagoeneko Badalonako CPCAV-n (Centre de Pensament Contemporari de les Arts Visuals), galeria Badiu92-n, eta bere lanak uztailaren 5a arte egongo dira erakusgai. CPCAV-en webgunean informazio gehiago eskuratu daiteke. Iñigo Manterolak, ordea, Esther Arias galerian (Cotoners 14, Bartzelona) aurkeztuko ditu bere obrak ekainaren 23a arte; bere webgunean artistari buruzko datu gehiago irakur daitezke.

Literaldi 'arrakastatsua'

Iragan apirilaren 23tik maiatzaren 23ra bitartean Bartzelona euskal literaturaren gunea bihurtu zen,  Euskal Etxeak, Hizkuntza Eskola Ofizialak, Bartzelonako Unibertsitateak (UB) eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak (UAB) antolatu zuten Literaldia 08 jaialdiari esker. Hilabete osoan zehar mintzaldi, errezitaldi eta kontzertu ugari eskaini zituzten kataluniar hiriburuan Euskal Herriko zenbait idazlek, musikarik eta ipuin kontalarik. Denera hamaika ekitaldi burutu ziren kultur edizio honetan eta zazpi euskal idazle pasa ziren Bartzelonatik.


Literaldia 2008-2
[Bartzelonako Euskal Etxeak urtero legez stand-a jarri zuen Ramblen pasealekuan eta bertan Ur Apalategi, Xabier Silveira eta Taperware Kolektiboko idazleak aritu ziren liburuak sinatzen
]


Literaldia 2008-3
[Hitzaldi eta poesia errezitaldietarako tartea egon zen Bartzelonako Literaldia 08 jaialdian]


Literaldia 2008-5

[Goiko irudian, ikus-entzuleak kultur jarduera batean parte hartzen (argazki multzoa Bartzelonako Euskal Etxea)]

Lotura interesgarriak

Literaldia08 jaialdiko webgunea
www.literaldia.com

Bartzelonako Euskal Etxea
www.euskaletxeak.org

CPCAV-en webgunea
www.cyberpoetry.net

Iñigo Manterolaren webgunea
www.imanterola.com



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

  • Alboradak
    Juanmi
    Antzuola, Gipuzkoa
    2020/03/29
  • Aritz zarauztarra
    Miren Edurne
    Mexiko Hiria, Mexiko
    2020/03/27
  • Lehenbailehen
    Marta Fernandez
    Mexiko Hiria, Mexiko
    2020/03/19
  • Pena
    Pedro Irigoien
    San Frantzisko
    2020/03/13
  • Gogoan Bego
    Juan Mari Aranburu
    Donostia-San Sebastian
    2020/02/20

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia