euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Abian da Urrutiko Lanbide Heziketa Institutua; bere online ikastaroak Diasporari ere irekiak izango dira

2011/07/08

Urrutiko Lanbide Heziketako Institutuaren webgunea
Urrutiko Lanbide Heziketako Institutuaren webgunea

PUBLIZITATEA

Lanbide Heziketa ikasketak egin nahi dituzu, baina ezin duzu egunero zentro batera joan? Edo agian ezin duzu Euskal Herrira etorri? Orain internet bidez egin ditzakezu ikasketok, EAEko Urrutiko Lanbide Heziketa Institutuari esker. Ikastaroak doakoak dira eta, EuskalKultura.com-ek baieztatu duenez, Euskal Herritik kanpora dauden euskaldunek ere egin ditzakete. Hori bai, azterketak presentzialak izango dira. Aurtengo matrikula itxita dago, baina interesa duenak institutuarekin kontakta dezake heldu den urtergi begira.

Vitoria-Gasteiz. Hasi da jada lanean EAEko Urrutiko Lanbide Heziketako Institutua. Erakunde honen helburua zera da: "klase presentzialetara joan ezin duten pertsonei lanbide heziketa ikasketak egiteko aukera ematea", Hezkuntza Sailak azaldu duenez. Institutuak teknologia berriak eta internet baliatzen ditu ikastaroak gauzatzeko. Horregatik, eta EuskalKultura.com-ek baieztatu ahal izan duenez, Euskal Herritik kanpo bizi diren euskaldunek ere izena eman dezakete.

"Une honetan gure ikasleen artean bada, adibidez, Saudi Arabian bizi den mutil bat. Ama euskalduna du eta hemen beste ikasketa batzuk ere egin ditu aurretik", azaltzen du Institutuaren zuzendari den Javier Santestebanek. Hala ere, azterketak presentzialak izango direla azpimarratzen du, eta sukaldaritza bezalako ikastaroek zentro jakin batzuetan egin beharreko klase praktikoak izango dituztela.

Aurtengo ikasturtean eskaintzen diren ikastaroen artean haur hezkuntza, informatika, elektrizitatea, osasuna eta sukaldaritza arlokoak daude. Tamalez, aurtengo matrikulazio epea itxita dago jada, baina EuskalKultura.com-etik interesa duzuenoi Institutuarekin harremanetan jartzeko gonbitea egiten dizuegu, datorren urteari begira izan daitezkeen ikastaroen berri izateko eta Diasporako euskaldunentzako interesgarriak izan daitezkeen eskaintzak aurrikusteko.

-Informazio osoa Institutuaren webgunean, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia