euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ikasten.net, euskara sarean ikasteko metodo berria, doan eta gazteleraz zein ingelesez

2008/10/09

Ikasten.net webgunearen logoa
Ikasten.net webgunearen logoa

PUBLIZITATEA

Eusko Jaurlaritzak sustatzen duen www.hiru.com etengabeko ikaskuntza atariak euskara sarean ikasteko metodo berri bat aurkeztu du. Ikasten.net du izena eta bere ezaugarri nagusiak erabat doakoa dela eta gazteleraz zein inglesez jarraitu daitekeela dira. Munduko edozein herrialdetik egin daiteke ikastaroa, nahikoa baita internetera konektatutako ordenagailu bat izatea. Ikaskuntza bide berri hau probatu nahi dutenek webgunean izena eman baino ez dute egin behar eta sistemak berak gidatuko ditu lehen ikasgaitik azkeneraino.

Donostia-San Sebastián. Gipuzkoako ITT enpresak garatu du Ikasten.net euskara internet bidez ikasteko metodo berria eta www.hiru.com webgunean eskuragarri dago jada. Sistema berri honen helburua euskara ezagutu nahi duen edonori hizkuntza hau ikasteko aukera helaraztea da.  Munduko edozein lekutik jarrai daiteke metodo online hau, internet bidez eskuratu eta bete daitezkeen moduluek osatzen baitute programa.

Ikasten.net-ek eskaintzen duen beste berritasun bat hizkuntzena da: gazteleraz zein ingelesez egin daiteke ikastaroa. Ikasten.net gainera, doakoa da. Erabiltzaileek, baina, hiru hilabetero ebaluazio bat egin beharko dute, erabilpen ona egiten ari ote diren jakiteko.

Ikasteko edota berrikusteko

Ikasten.net, euskara ikasteko oinarri bezala edo beste ikastaroren baten osagarri gisa erabili daiteke. Lan ingurunea dibertigarria eta informala da eta 60 unitate didaktikoetan banatua dago, bakoitzean ariketak, audioa, bideoak... agertzen direlarik. Honez gain, sistemak beste 12 unitate eskaintzen ditu ikasitakoa  berrikusi ahal izateko. 

Programa sarrera unitate batekin hasten da eta bertan ikasleari Ikasten.net nola erabili behar duen azaltzen zaio. Lehen urrats honetan ikaslearen maila zein den erabakiko du sistemak eta maila horri dagokion lehen ikasgaira zuzenduko du. Programaz gain, erabiltzaileek ikasitakoa berrikusi eta praktikan jartzeko audio eta bideo errekurtso ugari aurkituko ditu bertan.

Nola hasi

Ikasten.net ikastaroan sartzea oso erraza da. Horretarako www.hiru.com atariko erabiltzaileek euren klabea eta pasa-hitza jartzearekin nahiko izango dute. Erabiltzaile berriek euren datuekin formulario bat bete beharko dute eta orduan hasi ahal izango dute lanean. Ikastaroa hasiberri mailan hasi eta maila aurreraturaino doa. Ikasten.net-en euskara ikasten hasteko, aski duzu izena ematea, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia