euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Ahotsak' Abesbatza, Pergaminoko Euskal Etxearen beste kultur proposamen bat komunitatearekiko

2009/12/08

'Ahotsak' Abesbatzako kideak: Ruben Pastore, Emanuel Scalesse, Cecilia Dyen, Leila Rossetti, Maria Teresa Colavita, José Labatte eta Martin Aguilar zuzendaria 2007. urtean jaio zen Pergaminon 'Ahotsak' Abesbatza Martin Aguilar musikari gaztearen gidaritzapean. Nahiz eta bere aldetik sortu, gaur egun Pegaminoko Lagun Onak Euskal Etxea ordezkatzen du bai euskal komunitateak antolatutako ekitaldietan baita toki edo nazio mailan egiten diren koruen topaketetan ere. 'Taldea gaztea da oraindik baina lan handia egiten ari gara' azaltzen dio bere zuzendariak EuskalKultura.com-i, eta gehitzen du: 'Urte hauetan beste abesbatza batzuekin egoteko aukera guztiak aprobetxatu ditugu eta oso aberasgarria izan da. Pergaminoko kultur arloan ere gure ekarpena egiten ari garela uste dugu'. Euren errepertorioa zabala da oso, eta euskal abestiez gain, Argentinako eta Hego Amerikako kanta klasikoak ere interpretatzen dituzte. 2009an, bestalde, Mendelssohn-en sei lied-en ziklo bat prestatu du.

Gehiago irakurri...


Gabonak euskal postalekin zoriontzeko eta Olentzerori gutunak 'online' bidali ahal izateko baliabide sorta

2009/12/07

Argia.com-eko Mantxut atalean aurki daitekeen zorion postal xelebreetako bat Gabonetako postalak bidaltzeko ohitura garai berriekin aldatu egin da eta gero eta gehiago dira egun hauek gerturatu ahala internet bidez bidaltzen diren postalak erabiltzen dituztenak lagun eta senideak zoriontzeko. Olentzero ere denboraren poderioz modernizatu egin da eta berak ere posta elektronikoz irakurtzen ditu opariak jasotzeko irrikitan dauden haurren gutunak. Olentzero eta euskal Eguberria islatzen duten postal birtualak eskaintzen dituzten webguneen esteka multzoa bildu ditugu hurrengo lerroetan.

Gehiago irakurri...


Euskarazko Produktuen Katalogoa, euskaraz erregalatzeko 11 iradokizun, kontsultagai paperean zein sarean

2009/12/07

Euskal Produktuen Katalogoaren edizio digitalaren azala Euskarazko Produktuen Katalogo berria hemen da jada bere paperezko eta interneteko edizioetan: Euskal Herri osoan zehar 240.000 ale banatuko dira eta, bestalde, era birtualean Katalogoa.org webgunean kontsulta daiteke. Aurten webguneak produktuen bilatzaile bat ere eskaintzen du eta katalogoaren pdf bertsioa jaisteko modua. Euskarazko musika, zinema, literatura, informatika edota jolasgintzan ekoiztutako azkeneko produktuak erraz atxemateko aukera. Produktuaz ematen dituen jakingarriak: izena, egilea, ekoizlea, prezioa, adina, urtea eta (askotan) non erosi internetez.

Gehiago irakurri...


Mar del Platako Artaburu Euskara Elkarteak eratutako Euskararen Astea datorren larunbatean bukatuko da

2009/12/07

Gernikako Arbolaren kimua Mar del Plata erdigunean dagoen San Martin plazan. Lore-eskaintza egin zen bertan, Euskararen Nazioarteko Egunean (argazkia EuskalKultura.com) Urtero sasoin honetan bezala, Mar del Platako 'Artaburu Euskaltzale Elkartea' euskararen inguruko egitarau batez ari da bukatzen urtea, joan den ostegunean --Euskararen Egunean-- hasirik, datorren larunbatean --abenduak 12--bukatzeko, beti ere Mar del Platako 'Denak Bat' Euskal Etxearen baitan. Ekitaldien artean, lore-eskaintza Gernikako Arbolaren aurrean, Kaperotxipi margolariari buruzko hitzaldia, liburu erakusketa bat, 'Kutsidazu bidea, Ixabel'en emanaldia eta Urte Azkeneko Afaria eta haur eta gaztetxoentzako mitologia tailerrak eta antzezpen bat, Herensugeaz, eta txokolatealdia.

Gehiago irakurri...


A. Martinena, V. Lascurain eta Carmen Maldonado Villegasko Kontaketa Txundigarrien Lehiaketan irabazle

2009/12/04

General Villegasko Euskal Etxeko afixa (argazkia EuskalKultura.com) Alberto Martinena (Venado Tuerto-koa), eta Maria del Carmen Maldonado y Valeria Lascurrain (General Villegasekoak) izan dira General Villegasko 'Villegasko Euskaldunak' Euskal Etxeak deitutako 'Kontaketa Txundigarrien Literatur Lehiaketa'n irabazle atera direnak. Sariak emateko ekitaldia gaur ostirala, abenduaren 4ean, iluntzeko zortzietatik aurrera egingo da Euskal Etxean. Ekitaldi berean Kimuak saileko lau laburmetraia eskainiko dira, Telmo Esnaol, Anartz Zuazua, Oriana Alcaine eta Alejandra Márquez, eta Nacho Vigalondorenak.

Gehiago irakurri...


Atzoko Euskararen Egunarekin hasita hilaren 19ra arte luzatuko da Erroman 'Dicembre in Salsa Basca 09' ekimena

2009/12/04

Xabier Erkizia eta Asier Gogortzaren '2 paisaia urazpian' arte erakusketaren irudi bat Atzoko Euskararen Egunarekin hasita abenduaren 19ra arte eratu du Erroman 'Associazione Culturale Euskara' elkarteak 'Dicembre in Salsa Basca 2009' egitaraua. Atzokoan, Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Donostiatik etorritako Asier Oyarzabal sukaldariaren pintxoek abiatu zuten bi aste baino gehiago luzatuko den programa. Hilaren 19an Maite Arroitajauregi eibartarraren kontzertuarekin amaituko den euskal kultur erakuslehio honek "gastronomia, hitzaldiak, soinu mapa, dokumentariak, jaia, zinema, kontzertuak eta instalazioak" bezalako proposamenak egingo ditu Erroman kulturaren zenbait arlotan zer eskainia daukaten artista eta sortzaile euskaldunen eskutik.

Gehiago irakurri...


Catalan nafar kontseilaria Argentinara ari da, Rosarioko nafar Olinpiaden itxiera-ekitaldian partaide izateko

2009/12/04

Iazko ekitaldia, Nafar Etxeetako dantzari argentinar eta txiletarrak urteroko elkarretaratzean Alberto Catalán Higueras, Hezkuntza eta Erakunde Harremanen Sailburua eta Nafarroako Gobernuko bozeramailea, Argentinara bidaiatuko da asteburu honetan Buenos Aireseko Nafar Etxearen 114. urteurrenaren ospakizuneko ekitaldietan parte hartzera. Ondoren Mar del Platara ere hurbilduko da, Nafar Gobernuaren diruak partitzen dituen 'Fundacion Navarra Solidaria' elkartearen laguntza partitze ekitaldi batean egoteko. Era berean Rosarioko Nafar Etxeak antolatu dituen Olinpiaden bukaerara ere bertaratuko da, Argentina eta Txileko Nafar Etxeen Federazioarekin bilduz.

Gehiago irakurri...


'Ibai Txori' Euskal Etxeko dantzariek musika eta dantzak atera dituzte Concepción del Uruguayko kaleetara

2009/12/04

'Ibai Txori' Euskal Etxeko dantzariak herriko oinezkoen eremuan emandako dantzaldian Concepción del Uruguay-n, Entre Ríos probintzia argentinarrean, 'Ibai Txori' Euskal Etxeko euskaldunak ere urteko azken ekintzak burutzen dabiltza. Joan den azaroaren 28an, eta eguraldi txarragatik astebete atzeratu ondoren, hiru eta hamabi urte arteko neska-mutilek osatutako bertako dantza taldea herriko oinezkoen kalera atera da urtean zehar ikasitakoa euren komunitateari erakustera. Erantzun ezin hobea jaso dute dantzari gazteek zein beren zuzendari Oscar Ardaiz Albak ere. 'Euskal Herriarekiko daukagun sentimenduari eutsi eta plazaratzeko sortu dugu dantza tailerra, eta gure euskal kultura ezagutarazteko, jakina', azaldu dio Lucia Arcelus euskal etxeko lehendakariak EuskalKultura.com-i.

Gehiago irakurri...


Eusko Ikaskuntzak deitzen duen ENE (Euskararen Nazioarteko Eguna) Saria, NABOrentzat 2009ko edizioan

2009/12/03

ENE, Euskararen Nazioarteko Egunaren logoa, Nestor Basterretxearena Eusko Ikaskuntzak 2006tik hona urtero deitu duen ENE (Euskararen Nazioarteko Eguna) izeneko saria, NABO (North American Basque Organizations - Ipar Ameriketako Euskal Erakundeak) Estatu Batuak eta Kanadako euskal etxeak biltzen dituen elkarteari egokitu zaio aurten, 2009ko edizioan. Saria urtero ematen du ezagutzera Eusko Ikaskuntzak Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, eta berau errezibitzeko ospearekin batera, ENE izeneko Nestor Basterretxearen estatuatxoa ere badakar. Zorionak, beraz, NABOko lagunei.

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak sei beka deitu ditu, Mexiko, Argentina, Txile, Kolonbia, AEBetan eta Gasteizen aritzeko

2009/12/03

Bekak deitzen dituen Ebazpena Euskal Etxeetako kideek ere parte hartu dezakete, bai. Eusko Jaurlaritzak Kanpo Harremanetan eta Kanpoko Euskal Gizatalde eta Etxeen eremurako sei "espezializazio beka" deitu ditu", Eusko Jaurlaritzak Mexiko, Txile, Argentina, Kolonbia eta Estatu Batuetan dituen Ordezkaritzetan, eta Gasteizen, Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusian, jarduteko. Diru aldetik, hornidura, Ordezkaritzen kasuan 25.492 euro eta 27.810 euro bitartekoa da, Gasteizen salbu, hor 15.450ekoa baita. Euskal Autonomi Erkidegoan bizi diren herritarrek eta Euskal Etxeetako kideek ere har dezakete parte. Eskabideak aurkezteko epea abenduaren 28an bukatuko da.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia