2009/11/17

Udaberri bete-betean, Saladilloko euskaldunak kaleetara atera ziren eta herriko komunitate osoa jolasteko ekintza batean parte hartzera gonbidatu zuten. Udaletxeko lankide antolatutako ekitaldi honetan, herri kirolak ez ezik, mota askotako ikuskizunak ere ikusi ahal izan ziren Nuestra Señora del Carmen Parkean, tartean estatua bizidunak, magoak eta murgak. Hitzordua joan den azaroaren 8an izan zen, arratsaldeko 4etatik aurrera, eta antolatzaileak poz-pozik daude deialdiak arrakasta handia izan zuelako. 'Duela urte batzuk udaberriaren eguna ospatzeko piknika antolatu genuen', azaldu zuen Hector Altamira euskal etxeko lehendakariak; 'aurten, berriz, euskal kulturaren beste alde batzuk ere erakutsi nahi genituen'.
Gehiago irakurri...
2009/11/16

Santa Feko Gizataldeen Jaialdia --16. edizioa izan du aurtengoa-- ospatu baino lehen egin ziren ekintzen barruan, hiriko Gure Etxea Euskal Etxeak erakusketa bat burutu zuen Euskal Herriko geografia, historia eta kulturaren inguruan Simón de Iriondo Eskola Nazionalean. 'Gizarteak eskoletara doaz' egitasmoa, tailer moduan egiteko ekintza sorta, herriko Kultura Idazkaritzak aurkeztu zuen.
Gehiago irakurri...
2009/11/16

Eusko Jaurlaritzak "Kanpo Harremanetan eta Kanpoko Euskal Gizatalde eta Etxeen eremuan espezializatzeko" bi beka deitu ditu. Legez parte hartzeko aukera daukaten herritarrekin batera, euskal etxeetako kideak ere aurkez daitezke deialdira, eskatutakoa betez geroz. Bekak Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako bulegoetan aritzeko dira eta 15.900 euroko diru hornidura daukate, bakoitzak. Eskabideak gauzatzeko epea abenduaren 10ean bukatuko da.
Gehiago irakurri...
2009/11/16
Egin berria da urriaren 26tik, astelehena, azaroaren lehena, igandea, bitartean --gailurra asteburuan--, Bahia Blancan, Buenos Aires probintzian, 2009ko Euskal Argentinar Aste Nazionala. Herrialde osoko hainbat euskal etxe eta euskal gizataldetako kideak bildu dira, Chaco eta Misionestik Patagoniako Santa Cruzeraino, urteko euskal ekintzen artean guztien bilgarri izatearren antolatua den deialdi garrantzitsu honetan. Hona 2009ko Euskal Argentinar Aste Nazionaleko argazki eta bideo kronikaren lehenengo partea. Datozen egunotan segituko dugu materialaren gainerakoa argitaratzen.
Gehiago irakurri...
2009/11/13

Entre Rios-eko Triglav Esloveniar Erakundeak zazpi urte bete ditu eta, ospatzearren, Argentinan presentzia esloveniarra zabaltzen eta bermatzen jarduten duten kargu nagusiak otordu batean bildu dira 'Paraná Itsas-klubean'. Bertara, Avgustin Vivod Esloveniako Embaxadorea eta Federico Borrás Alcain Urrundik Elkarte Euskaldunaren presidentea gerturatu ziren, besteak beste.
Gehiago irakurri...
2009/11/13

Buenos Airesko Euskal Echea Institutuko ikasleek euskara eta euskal kulturari buruzko tailer batean hartzen dute parte urtean zehar. Proiektuak jadanik bost urte ditu eta ume eta gazteen aurrerapenak, ezagutza eta engaiamenduari dagokionez, gero eta nabariagoak dira. 'Etxetik etxera' leloarekin baserriaren garrantzia azpimarratu nahi izan zuten ikasturte amaierako jaiaren antolatzaileek, eta baita ere, aldi berean, inoiz Euskal Herritik, etxetik, joan behar izan bazuten ere, Argentina etxe bihurtu zela euskaldun askorentzat. Bostehun inguru ikaslek ikurriñaren kolore eta dantzekin alaitasunez bete zuten eskolako Jai Alai jolastokia, Arrecifesetik propio etorritako Ugarritzak Taldeak eta Buenos Airesko Ekin Dantzari Taldeak lagunduta.
Gehiago irakurri...
2009/11/12

Interneteko bilatzaileetan geroz eta erreminta berritzaileagoak eskaintzen dira gure bilaketen emaitzak ahalik eta zehatzenak izan daitezen, eta duela urte batzuetatik hona mapak 'online' kontsultatzeko aukera daukagun arren, orain birtualki eta irudi errealekin kale eta errepideetatik bidaiatzeko sistema ere gure eskura dago 'Google Street View' tresnarekin. Euskal Herriko ibilbide ugari etxetik mugitu gabe bisita ditzakegu, nahiz eta oraindik euskal geografiako hainbat eremu gehitzeko dauden. 'Google Street View'-rekin, klik egin eta gustoko dugun herriko kaleetatik paseotxo bat eman dezakegu, etxeko zapatilak kendu gabe.
Gehiago irakurri...
2009/11/12

2009ko Migrazioaren Nazioko Bigarren Astean, Amaia Renobales gizarte zientzilari euskaldunak 'Reconocimiento Quetzalcóatl' izeneko saria jaso du, "migranteekin egin duen lan bikaina" sarituz. 'End Child Prostitution, Child Pornography and Trafficking of Children for Sexual Purposes' (ECPAT) erakundearen zuzendari denak, bere ibilbide profesionala 1998. urtean hasi zuen Mexikon, Eusko Jaurlaritzako bekadun bezala UNICEF-en lanean hasi zenean.
Gehiago irakurri...
2009/11/11

Bi hamarkada daramatzate Lapridako euskaldunek Euskal Herriko kultura zabaltzen Buenos Aires hiriburutik ia 500 kilometrora dagoen hiri honetan. Urtean zehar, hitzaldiak, topaketak, dantzaldiak, kultur lehiaketak… mota askotako ekimenak antolatzen dituzte 'Lagunen Etxea'-koek euskaldunen historia eta ohiturak hedatzen. Aurreko urteetan bezala, aurten ere kultur lehiaketa batean parte hartzeko gonbitea luzatzen dute euskal etxeko kideek, Eusko Txokoa liburutegien arduradunekin batera. Horretaz gain, urtemuga berezi hau ospatzeko, esker emate elizkizuna eta afari berezi bat egingo dute azaroaren 28an.
Gehiago irakurri...
2009/11/11

Ainhoa Olabarriaren Rough Winds (Egun haizetsuak) filmaren estreinuak emango die bukaera aste honetako emanaldiei hiriburu venezuelarrean hilaren 25eraino eskaintzen ari den 'Zine Vasco' zine jaialdiaren barruan. Aurreko astean hasi zen zinema jaialdiak, zuzendari euskaldun onenen ikus-entzunezkoak eskaintzen jarraitzen du Caracaseko zinemazaleen gozamenerako. Filmeen proiekzioak Chacao-ko Kultur Zentroan eta Paseo Trasnocho Cultural zinemetan burutzen dira.
Gehiago irakurri...