euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Macachingo Euzko Alkartasuna Euskal Etxeak 'Dantzari Jai' gogoangarri batez ospatu zuen bere 50. urteurrena

2009/12/21

Hirurehundik gora lagun elkartu ziren Macachin-go Euzko Alkartasuna Euskal Etxean Dantzari Jaian parte hartzeko (argazkia EE) Mende erdi bat joan da La Pampa probintzia argentinarreko Macachin herriko euskaldunak lehendabizikoz bildu zirenetik euskal etxea sortzearren. Argentinako Mus Txapelketa eta lehendabiziko Zuzendaritza Batzordeari eginiko afari omenaldia urteurrena ospatzeko egitarauko parte dira. Abenduaren 13an, 300dik gora jendek hartu zuten parte bazkari erraldoi batean. Hitzorduan, omenaldia egin zitzaion Raul Mujika zenari, erakundeko Kultur Gela-ri bere izena jarriz, bere seme-alaben aurreskuak edertutako ekitaldian. Beste herri batzuetako euskaldunek ere hartu zuten parte, Bahia Blanca, Puerto Madryn, Villa Mercedes, Laprida eta Santa Rosakoak batzuk aipatzearren. Pozik emaitzarekin, 'ez zen jai arrunta izan, Macachin-go euskal etxearen marka izan zuen', azaldu diote EuskalKultura.com-i antolatzaileek.

Gehiago irakurri...


Buenos Airesko Denak-Bat Kultur Elkarteak Gabon Kontzertu batez amaituko du trinkoa izan den urtea

2009/12/18

Xabier Iñaki de Arza Blanco Denak-Bat Kultur Elkarteko lehendakari eta zuzendari artistikoa da. Jaurlaritzak onetsi berria du elkartea euskal etxe gisa; beste zenbait talderekin batera, Domusantu Abesbatza ere zuzentzen du Oso trinkoa eta emaitza artistiko politez betetako urtea amaituko du datorren igandean Buenos Airesko Denak-Bat Kultur Elkarteak. Amaitu ere, kontzertu batekin amaituko du, Ntra. Sra. de Valle delako Parrokian, duela 70 urte Luis Mallea aitaren eskutik Lagun Onak Abesbatzaren sorreraren lekuko izan zen parrokia; aita Francisco Madina bildu zuena, hortxe emango du Eguberri Kontzertua, Denak-Bat Kamerataren eta Domusaindu Abesbatzaren urtealdiari azkena ipiniz. Rodolfo Arizaga, Arcangelo Corelli eta Antonio Vivaldiren obrak eskainiko dituzte.

Gehiago irakurri...


10. urteurrena ospatzeko 'Maral' taldeak bere disko berrirako abestiak proposatzera gonbidatu du publikoa

2009/12/18

Buenos Airesko San Telmoko Plaza Defensan Maral Taldeak emandako emanaldian (argazkia EuskalKultura.com) Maral talde argentinarrak hamar urte beteko ditu 2010ean eta urtemuga ospatzeko oso proposamen polita atera du jarraitzaileentzat. 'Esaidazu abesti bat… eta CD bat irabazi ahal izango duzu' leloarekin gonbidatu dute publikoa disko berrirako kanta bat, gaztelaniaz nahiz euskaraz, hautatzera. Jendearen erantzuna eskertzeko, hamar cd zozkatuko dituzte parte hartzen duten lagunen artean. Abestien izenak bidaltzeko epea abenduaren 31an bukatuko da, eta datuak Facebook edo e-mailez bidali daitezke. Lan berria otsailaren bukaeran kaleratuko da.

Gehiago irakurri...


Txileko Nafar Etxeko dantzariek San Frantzisko Xabier egunean ospatu zuen euren 5. urteurrena

2009/12/18

Txileko Nafar Etxeko Dantza Taldea San Frantzisko Xabier egunean eginiko erakustaldia, elizkizunetik atera ostean Txileko Nafar Etxeko Dantza Taldeak abenduaren 3a, San Frantzisko Xabier eguna eta Nafarroako Eguna, aukeratu zuen sortu zenetik 5 urte igaro direla ospatzeko. Ospakizuna Santiagoko Estadio Españolean egindako elizkizun batekin hasi zen, José Goyena apaiz tafallarraren eskutik, predikuan San Frantzisko Xabierren urtetako atzerriko lana goraipatuz. Meza bukatzean, Nafar Etxeko Musika eta Dantza taldeek emanaldia eskaini zuten eguna ohoratuz parte hartzen ari zirenentzat.

Gehiago irakurri...


Villa Mercedesko EEak Gernikako Arbolaren Gunea inauguratuko du igandean hiriko San Martin plazan

2009/12/18

Ezkerrean, forjazko burdin itxitura ederra, 'Gernikako Arbola' dion seinalearekin, erdian kimua dagoela, Villa Mercedesko San Martin plazan. Villa Mercedesko Euskal Etxeak antolaturik, Gernikako Arbolaren Monumentua deitu izan dutena inauguratuko da datorren igandean hiri puntano honetako San Martin plazan. Egiazki, forjazko burdinez eginiko itxitura artistiko bat inauguratuko da, 2006an Ordiziako Udaleko ordezkariak hemen egon zirenean oparitutako Gernikako Arbolaren kimuaren inguruan ezarri dena, hura zaindu eta babestuagoa egon dadin. Inaugurazio ekitaldean, EEari atxikitako Camerata de la Luna abesbatza arituko da kantari, Ariel Ramirez-en Meza Criolloa kantatuz, besteak beste. Euskal dantzariak ere arituko dira, eta baita perkusio talde bat ere.

Gehiago irakurri...


'Gogora ekarriz...' ekimena daroate La Platan, "egungo Euskal Etxera nola iritsi ginen ongi ezagut dezagun"

2009/12/18

Lan garrantzistua da, EEetako liburutegi eta Kultura Batzordeetatik egin edo bultzatzeko, edozeoin motako lekukotasunak biltzea, ahozkoak, grafikoak, eta abar, gurte historia ahal eta hobekien ezagut dezagun Joan den larunbatean, abenduaren 12an, Urte Hondarreko festaren testuinguruan gauzatu zen Argentinako La Platako Euzko Etxean "Gogora ekarriz: geure iraganeko pasadizo eta oroitzapenak" izeneko topaketa, lan-talde batek Erakundeko Historia Gordailus sortzeko bidean garatutako ekimena. Elkarretaratzeak 2010erako iragarri den ziklo baten hasiera adierazi zuen, helburua, "guztiek ongi jakin dezagun nola iritsi ahal izan den Euskal Etxea gaur egun dena izatera".

Gehiago irakurri...


AEBetan, Boiseko 'Idaho Statesman' egunkariak editoriala eta gogoeta dedikatzen dio Egunkariaren aferari

2009/12/17

Atzo orrialdeotan argitara emandako albiste batean, Egunkariaren auziak Estatu Batuetako Idaho estatuko prentsaren arreta merezi izan duela aipatzen genuen, bertan egunkari nagusia den Idaho Statesman aipatuz. Euskal Komunitate zabala duen Idahon, eta bertako hiriburu Boisen, euskaldun batzuk pertsonalki ezagutzen zuten auzipetutakoetako bat, Martxelo Otamendi, eta epaiketaren hasten zela-eta protestatu nahi izan dute, "gehiegikeria", "hizkuntza eta kultura bati egindako erasoa" eta "adierazpen askatasuna urratzea" bezalako hitzak erabiliz. Egun bat geroago, Idaho Statesman-ek Egunkaria auziari eskaini dio editoriala, adierazpen askatasunaren zinezko garrantzia aipatuz, Egunkaria auziaren harira.

Gehiago irakurri...


Santiago Lazo ohoratuz bukatu ditu Venezuelan Los Castores Kooperatibak bere 50. urteurreneko ekitaldiak

2009/12/17

Ezkerretik eskuinera: Jon Garay, Santiago Lazo (omendua) eta Eduardo Franqueza Mende erdia darama Los Castores kooperatibak euskal kultura eta batez ere euskal pilota zabaltzen Venezuelan, 1959an sortu zenez geroztik. Urrats berri bat emanez, Kooperatibak Euskal Pilota Kluba sortu zuen 1970ean eta horren bitartez Venezuelako pilotari harrobia lantzen berebiziko lana egin du. Mende erdia ospatzeko kooperatibak zenbait ekitaldi egin ditu urtean zehar eta, azkenekoan, pilota partidu bat jokatzeaz gain Santiago Lazo pelotari eta kooperatibako kidea omendu dute.

Gehiago irakurri...


140 bat euskaltzalek Euskararen Eguna eta Urte Bukaera ospatu zuten Buenos Airesko Mexiko kaleko Euskaltegian

2009/12/17

Etxeko areto nagusia jendez gainezka Euskara Egunaren ospakizunean (argazkia EuskalKultura.com) Buenos Airesko Euskaltzaleak erakundeak aurten inoiz baino ikasle gehiago izan ditu. Hori, besterik gabe, ospakizunerako oso arrazoi ona da. Horregatik ikasleak, irakasleak eta euskaltegiaren lagunak bildu ziren joan den abenduaren 5ean Mexiko kaleko euskal egoitzan eguna ospatu eta aldarrikatzeko. Izan ere, eta instituzioaren lehendakari Teresa de Zavaletak esan zuenez, 'Euskal Herrian gaur euskarak eta euskaldunak eraso asko jasaten ari dira, eta testuinguru honetan zaila da jai bat egitea. Hala ere, etxe honetan lan handia egiten dugu gure hizkuntzaren alde, gero eta gehiago gara eta hau da euskarari eusteko guk dugun modua'. San Frantzisko Xabier-en egunarekin batera, urte amaiera dator Hego Amerikan, beraz festa, ikasleek prestatutako esketxak, abestiak eta jolasak agertoki ezinhobea bihurtu ziren larunbat gauean.

Gehiago irakurri...


Egunkariaren kasua AEBetako Idahora iritsi da eta oihartzuna dauka bertako euskaldunen artean eta prentsan

2009/12/16

Martxelo Otamendi, Egunkariako zuzendari ohia, Berriako zuzendaria eta bost auzipetuetako bat (argazkia El Punt) Idahoko prentsak, eta bertako egunkari nagusia den 'The Idaho Statesman'ek, arreta ipini dio astearte honetan Madrilen Egunkariaren aurka hasia den epaiketari. Izan ere, Egunkariako zuzendaria, Martxelo Otamendi, ibilia da Boisen eta lagunak ere baditu bertan. Aldietako batean, euskal jatorrikoa den Dave Bieter Boiseko alkatearen etxean egin zuen lo. Gure irakurleentzat interesa izan dezakeelakoan, hona ekarri dugu egunkari iparamerikarrak atzo argitara eman zuen artikulua.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia