euskal diaspora eta kultura

2025/09/02
2016an, Saladilloko euskal jatorriko zenbait familiek osatutako talde batek aukera izan zuen bidaia ahaztezina egiteko Euskal Herrira, Itxaropen Euskal Etxeak antolatzaile. Handik gutxira, 2020an beste talde bidaia bat proposatu, baina COVID-19 pandemiaren ondorioz bertan behera utzi behar izan zuten. Arbasoen lurrera itzultzeko ametsak, ordea, bizirik jarraitzen zuen eta gauzak horrela, Euskal Etxeak ...
2025/09/01
Asteburuan iritsia da Euskal Herrira Saint Pierre eta Mikeluneko 'Orok Bat' euskal dantza taldea. Larunbatean atera eta atzo igandea ailegatu ziren, eta irailaren 12ra arte egongo dira, Azkaine oinarri. Batetik, Donibane Lohizunen harreman estua daukaten Begiraleak taldearekin dantza tailer bat egingo dute, baina datorren asteburuan, igandearekin, Urruñako (Lapurdi) Pestetan arituko dira ...
2025/09/01
Euskal Populuaren tradizioen izpiritua eta iraganari geroa ekartzeko konpromisoa ozen hegaltatu ziren General Belgranon joan den abuztuaren 16an, bertako 'Gure Etxea' Euskal Etxeak, Udaleko Kultura Idazkaritza eta Buenos Aires probintziako euskal etxe pare bat lagun, "Belgrano Celebra al País Vasco" (Belgrano Celebra al Pais Vasco) topaketaren lehen edizioa egin baitzuen. Hiriko Espainiar ...
2025/08/29
Ipar Amerika Mendebaldean artzain ibili ziren euskaldunak biltzen dituen 'Euskal Artzainak Ameriketan' elkarteak, Donezteben egingo du, urriaren 5ean, 2025eko artzain ohi amerikanoen urteroko besta handia. Iaz Berueten eta duela bi urte Urdazubin egin zen, elkartea 2006an antolatzen hasi zen topaketa hau. Gehienbat Nafarroaren bi aldeetako artzain ohiak biltzen ditu, eta emigrante izandakoen ...
2025/08/28
Urtero sasoi honetan bezala, London Basque Society-k bere euskara ikastaroetara izena emateko epea zabalduko du iraila hastearekin. Eskolak online emango dira eta, mailaren arabera, 17.00etatik 19.00etara edo 19.00etatik 21.00etara, urritik aurrera. Aurten maila bakoitzak gramatika eta mintzamen saioak izango ditu. Zuretzat edo Londresen edo Bretainia Handian dagoen norbaitentzat informazioa lortu nahi ...
2025/08/27
"More than sheepherders, the American Basques of Elko County, Nevada" (Artzainak baino gehiago, Nevadako Elko konderriko euskal amerikarrak) da Joxe Mallea-Olaetxe historialariak argitara eman duen azken titutlua. Izenburuaren ondoan darama "Jess Lopateguiren laguntzarekin" eta "Anita Anacabe Franzoiaren eta Mercedes Mendiveren ekarpenekin" hezurmamitu duen liburua dela, Nevada-Reno ...
2025/08/26
Australiako euskaldunei buruzko "Basques in Australia" erakusketa ia aldi berean inauguratuko dute datorren larunbatean, abuztuaren 30ean, Australiako Ingham-en, eta astelehenean, irailaren 1ean, Bilbon. Ez dago, baina, tartean ubikuitate konturik, erakusketa beraren bi kopia edo bertsio baizik. Gogora dezagun Australian abuztuaren 17an hasi zuela erakusketak bere ibilbidea Townsvillen, North Queensland ...
2025/08/25
Deialdia luzatu dute AEB Mendebaldeko Baztan Haran nafarrean jaiotakoek eta euren ondorengo Kalifornian sortutakoek, bazkari baten inguruan bildu eta elkarrekin egun goxo bat pasatzeko. Datorren azaroaren 1ean izango da eta aspaldi ikusi gabeak agurtu, bertaratutakoak elkarrekin solastu eta elkarren berri izateko aukera izatea besterik ez da ekimenaren helburua. Baztandar asko dago munduan barreiatuta, AEB ...
2025/08/22
Gorri, berde eta zuriz jantziko da aurten ere Montreal hiriko Le Ber parkea ‘Euskaldunak Quebec’ Euskal Etxearen urteroko jaialdiaren egoitza bilakatuta. Euskal Bestak Quebec-eko euskal gizataldeak eskualdean historikoki izan duen eta egun ere daukan presentzia agerian uztea du helburu nagusi eta hori egitearren, elkarteak urtean zehar garatzen dituen ekintzen ‘collagea’ ...
2025/08/21
Pozik eta gustura jaso dute Townsvilleko Euskal Etxeko —North Queensland Basque Clubeko— bazkide eta lagunek "Basques in Australia" erakusketaren zabalera euren hirian, euskal elkartearen egoitzan. Paneletan, euren historia, euren familiek eraikitakoa agertzen da. Joan den igandean inauguratu zen, igande honetan ireki eta larunbat honetan, hilak 23, itxiko dena. Hala ere, ...
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus