2025/05/07

Londresko Basque Society-Euskal Elkarteak maiatz honetan hiriburu ingelesean partekatu ahal izango diren hiru hitzorduren berri eman du, bertaratzera gomendatuz. Esan nahi baita Euskaraldia ospatzeko antolatutako bazkaria Goodinge Community Centre-n; Amets Arzallus eta Ibrahima Balderen 'Miñan' liburuaren aurkezpena British Library-n, Ane Roteta kazetaria moderatzaile; eta Bea Asumendi kantari ...
Gehiago irakurri...
2025/05/07

Boiseko Euskal Museo eta Kultura Etxeak, Boise Basque Museum and Cultural Center-ek, lan eskaintza bat plazaratu du, pertsona baten bila ari baitira, Museoa eta bere ia 30.000 mila artikuluraino heldi diren bere edukiek gero eta jende gehiago erakartzen baitute, eta hobetu beharrean baitaude hauek errezibitu eta, oro har, bertako eta euskal kultura eta historia zabaltzen garatzen duten lana, euren Heziketa ...
Gehiago irakurri...
2025/05/06

'Casa Guernica' Gobernuz Kanpoko Erakundea antolatzaile, aurten apirilaren 26tik maiatzaren 2ra luzatu da Sao Pauloko Gernika Bizirik Astea. Hasierako programari, beste hitzordu bat gehitu zitzaion, izan ere asteazken honetan, maiatzaren 7an, gauzatuko dena: Gernika Collage Experience erakusketa arratsaldeko 6etan inauguratuko da Sao Pauloko Cervantes Institutuan, André Hellmeister, Cezar Almeida eta ...
Gehiago irakurri...
2025/05/06

Mexiko Hiriko Euskal Etxeak ateak ireki dizkie 'Lauburu México' Pilota Eskolako arduradun eta ikasleei. Pilotari mexikar gazteek ‘Pelota sin Fronteras’ (Mugarik gabeko pilota) programari begirako sailkatzeko partidak jokatu zituzten Euskal Jai frontoian, hain zuzen pre-benjamin, benjamin, alevin eta infantil izeneko umeen kategorietan. Partiden bigarren faseko irabazleek ...
Gehiago irakurri...
2025/05/06

Buenos Aires hirian, 1895eko azaroan, "Centro Orfeón Gayarre" deitu zuten elkarte bat sortu zen. Urtebete pasatxo ondoren, 1897ko martxoan, izena aldatu eta egundaino iraun duen Nafar Etxea ezarri zioten. Datorren azaroan, 130 urte beteko ditu Buenos Aireseko Nafar Etxeak, eta jarduera programa batez ospatuko dute, hilabetez hilabete, egun gutxi barru ofizialki aurkezteke. Jardueretako bat berezia ...
Gehiago irakurri...
2025/05/05

Aurtengo Euskal Aste Nazionaleko anfitrioi izango den Tandilgo Gure Etxea bera izan zen Argentinako Euskal Etxeetako dantza taldeen zuzendarien azken Tailer eta Bilerako anfitrioi. FEVA antolatzaile, apirilaren 26 eta 27an, larunbat eta igandez. 37 dantza zuzendari bildu ziren, hogei euskal etxetik gora ordezkatuz. Dantza Tailerreko koordinatzaile, Eusko Jaurlaritzaren ...
Gehiago irakurri...
2025/05/02

Sartu gara beste urte batez maiatzean, eta Estatu Batuetan —aurten ohi baino lehenago— urteko euskal piknik eta festen sasoian; izan ere larunbat honetan bere Euskal Besta egingo baitu Fresnoko Euskal Etxeak, hasiera emanez urriraino luzatuko den AEBko urteroko uda giroko elkarretaratzealdi honi. Euskal Herrian herriko festak direna, Estatu Batuetan herri bakoitzeko euskal piknik edo festa dute ...
Gehiago irakurri...
2025/04/30

Nafarroako Gobernuko Ana Ollo lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilari Ana Ollo bertan zela kontzertua eman zuen joan den larunbatean Bartzelonako Nafarren Etxean Doneztebeko Mendi Abesbatzak "Navarra Canta-Nafarroa Kantari" izenpean Espainiar Estatuan barrena garatuko den zikloaren baitan. Nafarroako Abesbatzen Elkartea lankide. Ondoren ...
Gehiago irakurri...
2025/04/30

Asteburuan bukatu da Liman bertako Euskal Etxea antolatzaile izan duen 2025eko Mercomus eta begirada guztiak Txilera daude orain jarrita. Alde batetik, Alonso Mendiburu eta Francisco Martínez bikote txiletarrek irabazi duelako Txapelketa, María Angélica Cofre eta Mariano Larrañagak osatutako bikote venezuelatarra bigarren. Eta bestetik, ekitaldia bukatu zenean ...
Gehiago irakurri...
2025/04/29

Tres Arroyos hiriak 141 urte bete zituen joan den ostegunean eta bertako Hiru Erreka Euskal Etxeak aktiboki hartu zuen parte ospakizun ekitaldi ugarietan. Ostegunean bertan, La Estación Kultur Etxean, Pablo Garate intendentea buru zela, omenaldia egin zitzaien komunitateko pertsona nabarmenei, ikurrina gainerako gizataldeetako banderekin batera partaide. Ostiralean, apirilaren 25ean, Juan ...
Gehiago irakurri...