euskal diaspora eta kultura

2025/09/10
Euskal musika izan zen protagonista San Nicolasen abuztuaren 15, 16 eta 17ko asteburuan, Diasporako Orkestra Argentinarra (DOA) FEVAko taldearen etorrerarekin. Arrecifes, Maipú, La Plata, Mar del Plata, Tandil, Buenos Aires eta San Nicolás bertako 21 musikari bildu ziren aurtengo bigarren topaketa horretan. Tandilen eskainiko duten Euskal Aste Nazionaleko emanaldiak prestatzeko tailer ...
2025/09/09
Argentinako 2025eko Euskal Aste Nazionalaren (EAN) hasieratik zazpi aste eskasera gaudela, Tandilgo Gure Etxeak hainbat berrikuntza iragarri ditu. Ekitaldiaren webgune ofiziala jarri du martxan, semanavasca2025.com.ar, parte hartu nahi dutenentzat baliabide bikaina, interesatuek EANko egitaraua kontsultatu ahal izango baitute eta, irailaren 22tik aurrera, ikuskizun, kontzertu, erromeria eta amaierako bazkarirako ...
2025/09/08
Irailaren 8a da gaur, Euskal Diasporaren Nazioarteko Eguna. Joan den astean, Noel Abella euskal uruguaitarrak aurkeztu berria duen "El viaje de las palabras-Hitzen bidaia" liburu elebidunaren berri ematen genuen orrialde hauexetan. Bertan, bada "Diasporaren Nazioarteko Eguna" izenburu duen atal labur bat. Liburuan oro har nolakoa izan zen bere hurrerapena zerotik hasita euskara eta ...
2025/09/08
Finlandiako 'Basking Euskal Etxea'k antolaturik, ‘Basking Beat & Bite’ jaialdiak euskal kontzertuek, zinemak eta sukaldaritzak osatutako programa eskaintzen du urtero. Aurreko edizioetan bezala, 2025ko honetan ere abuztuaren bigarren hamabostaldian burutu ziren aktibitateak eta hitzordu nagusiak, Euskal Herriko Dupla eta Neomak taldeen emanaldiak abuztuaren 30an izan ziren. ...
2025/09/05
Markina-Xemeinen egingo da datorren astelehenean, irailaren 8an, Euskal Diasporaren Eguna ospatzeko ekitaldi instituzionala. Pradales lehendakaria buru, Euskal Herriko maila guztietako erakunde eta gizarte eragileak daude gonbidatuta, bat egiteko Diasporarekin eta Euskal Herritik kanpo jaio edo bizi diren hamaika euskaldunekin eta euren euskal etxe, elkarte eta taldeekin. Aurten, gainera, Markina-Xemein-en ...
2025/09/05
‘Salón Internacional de les Sidres de Gala’ sagardoaren inguruko ekitaldia irailaren 25etik 28ra egingo da, Xixonen, Asturiasen, eta mundu osoko sagardo naturalaren hainbat ekoizle bilduko ditu. Argentina ere izango da ekitaldiko parte, ‘Txapela’ko arduradun Xabier Aguirre argentinarraren eskutik, berak aurkeztuko baititu Patagoniako sagarrez egindako bere markako hiru sagardoak: ...
2025/09/04
Bertako Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxea anfitrioi, joan den larunbatean, abuztuaren 30ean, egin zen Arrecifesen 2025eko Euskal Diasporaren Eguneko lehen ospakizun handia Argentinan ezezik mundu mailan. Elkarlanak berriro ere fruituak eman zituen, eta zerua lainoz estalita bazegoen ere, jendetza bildu zen egun koloretsu eta bizia partekatzeko. Jaialdiak kultur eskaintza zabala orioisatu zuen, adin ...
2025/09/04
Noel Abellaren 'El viaje de las palabras-Hitzen Bidaia' liburu elebidunak egun euskara irakasle montevideotarra dena euskal kulturan murgiltzen hasi zenean bizi izandako pasadizo eta istorioak biltzen ditu, batzuk egiazkoak, beste batzuk fikzionatuak, baina guztiak umore, maitasun eta herriminetik sortuak. “Liburua, berez, Maizpiden sortua da, euskara ikasten ari nintzela barnetegiko irakasle ...
2025/09/03
Egun gutxi falta dira datorren astelehenerako, irailaren 8a, eta beraz Euskal Diasporaren Eguna (EDE), izan dadin. Gogora dezagun Eusko Jaurlaritzak irailaren 8a ezarri zuela 2018an urtero EDE ospatzeko data gisa, izan ere egun horretan 1522an amaitu baitzuen Juan Sebastian Elkano nabigatzaile getariarrak munduari emandako lehenengo bira. Aurten ere hala antolatu da ekitaldi instituzionala, ...
2025/09/02
Elena Martín izango da Etxepare Euskal Institutuak Nevada_Renoko Unibertsitatean sustatzen duen Jon Bilbao Katedrako 2025eko ikerlari gonbidatua. Madrilgo Complutense unibertsitatean Arte Ederretan doktoreduna da Elena Martin, Jorge Oteizaren lanari buruzko doktore-tesiaren egilea. 2003tik Oteiza Museoaren kontserbazio-saileko arduraduna da, eta 2017. urtetik Euskal Herriko Unibertsitateko Arte ...
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus