euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Batzar Nagusia Necocheako Euzko Etxean: Kiti Zubillagak Iñaki Bilbaori pasatu dio lehendakaritzaren lekukoa

2025/07/21

Necocheako Euzko Etxeko Zuzendaritza Batzorde berria, Iñaki Bilbao lehendakaria, ezkerretik hasita hirugarrena lehen lerroan eserita Necocheako Euzko Etxeak uztailaren 11n egin berria du elkartearen Urteroko Batzar Nagusia. Bertaratutako bazkideek 2024ko urteko txostena eta urtealdi horretako balantzea onetsi zituzten eta Zuzendaritza Batzorde berria bozkatu zuten, aldaketa ekarriz lehendakaritzan, bertan aurkezpenik behar ez duen Iñaki Bilbao hautatu baitzuten lehendakari berri, orain arteko Kiti Zubillagaren ordea harturik 81. ...

Gehiago irakurri...


Gaztemundu 2025 deitu dute: azaroaren 30etik abenduaren 14 izango da, euskal instrumentu eta jotzaileei eskainia

2025/07/21

Gaztemunduko partaideak 2024ko edizioan Gasteizen, jaurlaritzako Manu Meaurio (lehenengoa ezkerrean) gidari dutela Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globalaren Idazkaritza Nagusiak Gaztemundu Programaren 2025eko edizioa kaleratu du. Azaroaren 30etik abenduaren 14ra bitartean egingo da eta aurtengoan euskal instrumentu tradizionalak eta jotzaileak izango ditu arfatz. Parte hartu ahal izango dute 18 eta 35 urte bitarteko gazte musikariak, euren euskal etxeetan banaka edo taldeka dihardutenak, dantza taldeentzat ...

Gehiago irakurri...


Munduko unibertsitateetako 13 Euskara eta Euskal Kultura irakasle Etxepare Institutuaren 8. Irakurle Topaketan

2025/07/21

Etxepare Euskal Institutuak antolatutako Irakurleen 8. Topaketan, Irene Larraza eta Monika Madinabeitia unibertsitateetako irakasleekin Munduko unibertsitateetan Euskara eta Euskal Kultura irakasten duten hamahiru irakasle bildu ziren joan den uztailaren 11an Donostiako Tabakaleran, Etxepare Euskal Institutuak antolatutako Irakurleen topaketaren 8. edizioan. Egun osoko bilerak, irakasleok elkar agurtu eta elkarrekin solasteko eta beren esperientziak aipatu eta trukatzea izan zuen helburua eta, aurreko urteetan bezala, elkarrengandik ...

Gehiago irakurri...


Jaialdi 2025: Boisek euskal diaspora eta kulturari buruzko "Zortziak Bat" Sinposioa abegituko du uztailaren 30 eta 31n

2025/07/18

Euskal diaspora eta kulturari buruzko "Zortziak Bat" Sinposioa uztailaren 30 eta 31ean egingo da Boisen, Jaialdi 2025en aterkipean Uztail amaieran Boiseko Jaialdi 2025ekin batera antolatu diren ekimenen artekoa da "Zortziak Bat" Sinposioa. "Elkarrekin Arraunean, euskal diaspora eta kultura adierazpenei buruzko nazioarteko sinposioa" izen eta lelopean, nazioarteko hainbat aditu, ikertzaile, irakasle eta ikasle, eta dibulgatzaile bertaratuko dira BSU (Boise State University) unibertsitatera, euskal ikasketen hainbat ataletako ...

Gehiago irakurri...


Dantzari Ohiaren Festa Handia larunbatean Mar del Platako Denak Baten, 82 urteko historia, geroa lantzeko pario betean

2025/07/18

Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeko Beti Alai dantzari taldeak 50 kide ditu bere hiru taldeetan, txikiak, ertainak eta handiak. Irudietan iazko Aralarko San Migel Astean Katedral aurrean eskainitako emanaldiko postalak Francisco "Patxi" Valencia ilusioz beteriko Zuzendaritza Batzorde berriko buru dela, Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak ospakizun bikoitza antolatu du asteburu honetan: elkartearen 82. urteurreneko festa eta Dantzari Ohiaren Festaren edizio berria. Larunbatean, 21etatik aurrera, zenbait belaunalditako dantzari mardelplatatarrak, eta baita euskal etxe lagunetakoak ere, elkartu ...

Gehiago irakurri...


Jaialdi 2025: Egun gutxi falta ekitaldia uztailaren 29an has dadin, Boise euskal diasporaren munduko hiriburu bihurtuz

2025/07/17

Jaialdi 2025 uztailaren 29tik abuztuaren 3ra bitartean egingo da Boisen. Saileko zortzigarrena da eta jendetsuena izatea espero da Luze egin diren hamar urte joan dira azkeneko Jaialditik. Normalean Boisek bost urtean behin egiten duen jai hau bete-betean harrapatu zuen 2020an Covidaren pandemiak, eta 2021ean eta 2022an egiten saiatu baziren ere, berehala konturatu ziren batean zein bestean zuhurtzia zela egun horietan ondoan izateko lagunik onena, eta hala kantzelatu zituzten bi saiakera horiek ere hurrenez hurren. Itxaropen handiak eta ...

Gehiago irakurri...


Uda musika betean Mexikon: Sanferminak, Izaro eta Nokono ostean, Euskal Etxeak Kaleko Urdangak iragarri du abuztuan

2025/07/17

Mexikoko Euskal Etxeko hainbat lagun azaldu ziren eta atera zuten argazkia Izarorekin, mallabiarrak Tonal aretoan eman zuen kontzertuan Uda aurrera doa eta Mexiko Hiriko Euskal Etxeak ez du atsedenik hartzen. Uztaila bizi-bizi ari da izaten, batetik urtero bezala hilabete hasiera Sanferminen garaia delako eta aukera dutelako entzierroak distanzian baina aldi berean (eta teknologiari esker) gertu-gertutik jarraitzeko. Bere kide eta lagunen artean multzo handi bat nafarrak dituen erakunde honek bat egiten du urtero gogo eta izpiritu ...

Gehiago irakurri...


Villa Mariako Euzko Etxeak bere bizitza instituzionala indartu du 2026an antolatuko duen Euskal Aste Nazionala gogoan

2025/07/16

Villa Mariako Euzko Etxeko lehendakari Gerardo Echeverria alboan Zuzendaritza Batzordeko kide eta lehendakari ohiak dituela Ezohiko Batzar Nagusia egin du joan den ostegunean, uztailaren 10ean, Villa Maríako Euzko Etxeak. Hainbat gai instituzional jorratu zituzten eta Zuzendaritza Batzordearen berritze partziala burutu. Erakundearen egoitzan egin zen eta erregistratutako bazkideek hartu zuten parte. Aho batez 2024ko ekitaldiko kontabilitate dokumentazioa onartu eta aldaketak onetsi zizkioten aurreko Ohiko ...

Gehiago irakurri...


Mundu osoa Sanferminetan eta Sanferminak mundu osoan… Diasporako San Fermin 2025 irudiak, Shanghaitik Caracasera

2025/07/16

Shanghaiko Euskal Etxeko gazteak giro ederrean ospatu zuten uztailaren 12an euren 'Shang Fermin' festa sanfermineroko 2025ko edizioa Euskal jaien artean gutxi dira sanferminak bezain jendetsu eta nazioartekoak. Uztailaren 6tik aurrera ehun milaka lagun biltzen dira Iruñean, jatorri ezberdinetakoak munduan eta motibo desberdinek erakarrita: batzuek zezenen aurreko adrenalina bizi nahi dute; beste batzuek, berriz, jai giroa dute gustuko. Zezenak eta jai giroa ardatz edo aitzaki, Diasporan ere ospatzen dira Sanferminak. Eta herrialde askotan ...

Gehiago irakurri...


New Yorkeko Txikito euskal jatetxea hirugarren urtez segidan sartu dute NYTeko hiriko 100 jatetxe onenen artean

2025/07/15

Txikito jatetxea, Alex Raij, argentinar jatorriko estatubatuarra, eta Eder Montero bilbotarra sukaldari bikoteak New Yorken dauzkaten jatetxeetako bat da Alex Raij eta Eder Montero sukaldari bikoteak New Yorken gobernatzen duen Txikito euskal jatetxea hirugarren urtez segidan sartu da New York Times egunkari ospetsuak urtero osatzen duen hiriko 100 jatetxe onenen gidan. Chelsean, Manhattanen bihotzean kokatua, jatetxea duela ia 16 urte ireki zuten eta oso izen ona dauka gastronomia maite dutenen artean eta NY bezalako hiri batean, egiazko gilda ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia