euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Joseba Aramayo, euskal-argentinarra Valladoliden: "Zorionak eman nahi dizkiet munduko euskal etxe guztiei eta gogor eutsi diezaiotela eskatu"

2016/05/13

Joseba Aramayo Lazcano duela gutxi, musika argentinar talde batekin 'bombo leguero' perkusio instrumentua jotzera aterea (argazkia EuskalKultura.com)

Valladoliden harrapatu dugu Joseba Aramayo. Euskal diasporako partaide, futbolari eta masajista izana da, eta baita perkusiojole eta musikari ere. Euskal Herrian jaioa, Argentinan hazia eta profesional gisa Valladoliden finkatu eta b ertan erretiratua, noiz edo noiz kazetari espainiarren batek egindako "espainiar ala euskaldun?" galderari, "euskal argentinar gazteleratua" erantzun izan dio.

Gehiago irakurri...


Euskal etxeei euskara ikastaroetarako esleitutako dirulaguntzak argitaratu ditu Eusko Jaurlaritzak

2016/05/13

Ebazpena asteazkenean,maiatzaren 11an argitaratu du EHAAk

Euskadiko buletin ofizialak (EHAA) asteazken honetan eman du argitara 2016ko iraila bitarteko euskara-ikastaroengatik euskal etxeei esleitutako dirulaguntzak finkatzen dituen HABEko zuzendari nagusiaren Ebazpena. Orotara 219.996 dira banatu diren euroak, 14 estatutako 30 euskal etxeren artean. Kanadako Zazpiak Bat Euskal Etxeak hartu du gutxien, 1.102,50 euro; eta Argentinako FEVAk gehien, 65.236,50 euro. Hona zerrenda osoa.

Gehiago irakurri...


EuskalKultura.com-en zozketa berria: 'Aita deitzen zen gizona' liburua, Boga-boga, Korrontzi eta eranskailuak

2016/05/12

Sariak: 'Aita deitzen zen gizona' liburua; 'Boga boga' CD eta liburua; 'Korrontzi Getxo' CDa eta euskal eranskailu sorta

Abian da EuskalKultura.com-en zozketa berria. Oraingoan sariak, honakoak: Joan Errearen  'Aita deitzen zen gizona' liburu ederra, labetik atera berria; 'Boga boga' CD eta liburuska, 22 'betiko' euskal marinel kanturekin bakoitza bere doinu, hitzak eta audioarekin; Korrontzi talde getxoztarraren Korrontzi CD bikoitza, euskal aire eta musika alai eta jostagarria bere onenean; eta laugarren saria, euskal eranskailu sorta bat, ikurriña eta euskal koloreekin, autoan edo nonahi ipintzeko. Ez zazu gerorako utzi eta parte hartu gaur bertan.

Gehiago irakurri...


Euskara klaseek bolada berri bat markatuko dute San Pedroko Ongi Etorri EEan erakundearen 11. urteurren urtean

2016/05/12

San Pedroko Euskal Etxeko talde bat hiriburuko lagunekin, 2016ko 'Buenos Airesek Euskal Herria ospagai' jaialdian

San Pedroko euskal gizataldeak, Buenos Aires probintzia argentinarrean, bere euskal etxea berpiztu eta indartu nahi du eta bultzada polit batekin hasi da: oinarrizko euskara ikastaro bat ireki dute, Bego Tisera irakasle sanicolastarra arduradun. Beste proiektu batzuk ere badituzte mahai gainean Ongi Etorri-ko lagunek, tartean, euskal zinema ematea eta hitzaldiak, euren 11. urtebetetzea uztailean ospatzearekin batera, ekintza gastronomiko batekin.

Gehiago irakurri...


Giro ederrean heldu ziren helmugara euskal etxeak antolatu duen Bilbo Bordele 2016 lasterketako txirrindulariak

2016/05/12

Txirrindulariak lasterketaren etapa bateko irteeran, eguneko bidea hasteko irrikaz (argazkia Bordele EE)

Hiru egun eman dituzte errepidean, Bilbotik Bordelerako bidea egiten, Eskualdunen Biltzarra elkarteak antolatu zuen zikloturista lasterketako partehartzaileek. Maiatzaren 21ean heldu ziren Bordelera, eta han harrera bikaina egin zien elkarteak, txaranga eta guzti. Bestalde, euskal etxeak Europako herriei buruzko hitzaldia egin zuen iragan astean, eta lagun asko bertaratu ziren, gaiak erakarrita. Jarraian, bi ekitaldietako argazkiak.

Gehiago irakurri...


Eibar Ameriketara: Filadelfian eta Las Vegasen jokatuko du maiatzean egingo duen biraren barruan

2016/05/11

Eibarrek biraren promozioa egiteko bideo bat jarri du sare sozialetan., #EibarUStour traolarekin

Futbol sasoia amaituta, maiatzaren bukaera aldean Eibar taldeak AEBetarako bidea hartuko du, herrialde honetan bi lagunarteko partida jokatzeko. Maiatzaren 22an Filadelfian izango dira, hango Philadelphia Fury taldearen aurka neurtzeko, eta maiatzeren 25ean Las Vegasen New York Cosmos taldearen aurka jokatuko dute. Elkarteak gonbitea luzatu dio euskal komunitateari partida hauetara joan eta armaginen taldea anima dezaten.

Gehiago irakurri...


Berlinen ere bertako euskaldun eta alemaniarrek Gernikako Bonbardaketa gogoratu zuten, musika eta poemez

2016/05/11

Lore sorta Berlingo Guernicaplatz-en Gernikako Bonbardaketa eta sarraskia gogoan (argazkia AA-BEE)

Berlingo Euskal Etxeko lagunek ongi partekatu digutenez, 79. urteurren honetan ere euskaldun eta alemaniar multzo batek ez zuen Gernikako Bonbardaketaren data alferrik pasatzen utzi nahi izan eta hiriko Guernica Platzen bildu zen, lore eskaintza bat egin eta zuzeneko musika eta poema irakurketa batez gogora ekartzeko euskal hiri horretan 1937ko apirilaren 26an Franco faxista antieuskaldunaren aliatu ziren indar hegazkin nazi eta italiarrek eginiko sarraskia.

Gehiago irakurri...


Euskal taupadak hiriburuaren bihotzean: Ikus ‘Buenos Airesek EH ospagai’ jaialdiko argazki galeria

2016/05/10

2016ko ‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’ jaialdiaren, dantzarien partaidetza: Lomas de Zamorako dantzarien Kaixarranka

Pirinioetatik hamar mila kilometrora, lan ederra egin zuten Argentinako euskal gizataldeko kideek joan den asteburuan Euskal Herriko jai giroa sortzen Buenos Aires erdigunean. Baliabiderik ez zitzaien faltatu; izan ere, dantza, musika, euskara, gastronomia, kirolak, literatura, jantzi tradizionalak eta beste hainbat euskal ikur jendaurretu zuten igandeko festan.

Gehiago irakurri...


Arrakasta ‘Gure Arropa’ erakusketak Montevideon eta Gernika gogoratu dute FIVUk eta Euskaro eta Haize Hegoa euskal etxeek

2016/05/10

Centro Euskaro, Haize Hegoa eta FIVU erakundeetako ordezkariak, Gernikako Bonbardaketa gogoratu zuten

FIVU Uruguaiko Euskal Erakundeen Federazioa babesle, eta uruguaiar hiriburuko Haize Hegoa eta Centro Euskaro Euskal Etxeek antolaturik, ‘Gure Arropa-Nuestra Ropa’ jantzien bilduma iritsi zen Montevideoa eta bertan egon da ikusgai estreineko aldiz. Erakustaldia bukatuta, Gernikako Bonbardaketaren 79. urteurrena gogoan hartuta elkarretaratzea egin zuten montevideotarrek hiriko Gernika Plazan.

Gehiago irakurri...


Zein da Gipuzkoako txokorik ederrena? Proposatu zurea eta parte hartu GipuzkoAround proiektuan!

2016/05/10

GipuzkoAround proiektuaren webguneko irudia

Zeintzuk dira Gipuzkoako bazterrik ederrenak, ikusgarrienak edo esanguratsuenak?  "Dancing in the Basque Country" bideo egin zuten lagunek galdera horiei erantzuna eman nahi diete GipuzkoAround proiektuan eta horretarako laguntza eskatu dute sare sozialetan. Proposatu zure txokoa eta agian Gipuzkoako 89 udalerriak bilduko dituen bideoan agertuko da!

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia