euskal diaspora eta kultura
2016/06/22
Donostiako Aquarium-en egin zen atzo 'Somos Vasco-Argentinos. Recuperación de la Memoria Histórica' liburuaren aurkezpen-birako azkeneko saioa, aurretik Baionan eta Bilbon egin ostean. Magdalena Mignaburu eta Josu Legarretaren lana Eusko Jaurlaritzak diaspora gaiei eskainitako Urazandi bilduman eman da argitara, 29. zenbakiarekin eta Argentinako euskal gizatalde eta euskal etxeek hainbat kongresutan ekoitzitako hitzaldi, gogoeta, proposamen eta materialak biltzen ditu.
2016/06/22
18 urte bete ditu aurten Trenque Lauquen hiriko Euskal Etxeak eta instituzioko kide guztiak batu zituen gonbidatuei afari ederra eskaini ahal izateko. Afariaren baitan Celia eta Jose Echaniz bazkide fundatzaileak omendu zituen Zuzendaritza Batzordeak. Ospakizunek asteburu honetan jarraituko dute Euskal Sustraiak-eko kideen eskutik: igande arratsaldean, San Juan Suaren inguruan euskal dantza ikuskizuna eskainiko diote euskaldunek komunitateari.
2016/06/21
Iragan ekainaren 11n Habanan izan zen William A. Douglass antropologo eta euskaltzale estatubatuarra, "Vascos en Cuba" liburua aurkezteko. Liburu honetan iaz Kuban egin zen Euskal Herrria Mugaz Gaindi mintegiko ikerketak jaso ditu Douglassek. Aurkezpen ekitaldian Douglassekin batera parte hartu zuten Asier Vallejok, Kanpoan diren Euskal Komunitatearentzako zuzendariak, eta Kubako Euskal Etxeko presidente Renato Garcia Eguskizak.
2016/06/21
‘Vasca’ taberna Montevideoko Punta Carretas auzoan dago kokatuta, 60 pertsonarentzako lekua dauka eta menuko berezitasunak tortila patata, muskuilu kroketak eta azpizuna euskal erara dira. Honekin batera, proposamen begetarianoak ere eskaintzen ditu euskal eta Uruguaiko sukaldaritzak nahastea helburu duen jatetxe berriak.
2016/06/20
Madrilen izan da asteburuan Doniene Abesbatza eta bi kantaldi eskaini ditu San Inazioa elizan, Madrilgo Euskal Etxeak gonbidatuta. Emanaldiotan, Leioako koralak bere errepertorio zabala erakutsi du, entzuleen gozamenerako: elizako abestiak, euskal kantu herrikoiak, opera, zarzuela eta baita munduko musika ere, txalo zaparrada jasoaz.
2016/06/20
Martxoan iritsi zen Iraia Elias aktore zarauztarra Buenos Airesera bertako eskola batean Lecoq Antzerki Metodologian trebatzeko. Asier Altunaren “Amama” pelikularen protagonista iritsi bezain laster jarri zen kontaktuan euskal diasporarekin eta euskal etxeek gonbidaturik filmaren zenbait emanalditara bertaratu zen, publikoarekin solastu eta harremantzeko. EuskalKultura.com-ekin hizketan, euskal diaspora argentinarra nola ikusten duen kontatu digu akotore gazteak.
2016/06/20
Joan den ostegunean, ekainaren 16an, 91 zituela hil da Isidro Legarreta eta bere heriotzak oihartzun zabala izan du, Argentinan bereziki, lan handia egindako pertsona baitzen, Hernanitik argentinaratuta finkaleku izan zuen Tandil-en eta baita herrialde osoan ere. Euskal Herrian ere, Eusko Jaurlaritzaren laguntzaile, sostengu- eta aholku-emaile izan zen beti, frankismopean zein ondoren, Tandildik eta Argentinatik euskal instituzioen, euskal kulturaren eta euskal gizataldearen zerbitzuko.
2016/06/17
Datorren larunbatean Gatibu taldea Ameriketara abiatuko da, Estatu Batuetan eta Mexikon kontzertu bira bat egiteko. Taldeak kontzertuak iragarri ditu NY, Mexiko, San Frantzisko, Chino (LA) eta Washington-en, azken honetan Smithsonian Folklife Festival jaialdi handiaren barruan. Horrez gain, taldeak EuskalKultura.com-i aurreratu dio kontzertu gehiago egongo direla eta Kaliforniako Visalia herrian eta Mexikoko Tijuanan ere izango direla.
2016/06/17
17. mendean AEBetara iritsitako eskoziarren ondorengo, bizitzak --"Jainkoak" dio berak-- Euskal Herrian finkatzera eraman zuen, emazte eta hiru haur txikirekin. Gipuzkoako Anoetan zazpi urte egin eta gero, 2001ean Ameriketara itzulirik Boisen finkatu zen, euskaldun artean. Misiolari ebanjelikoa da, euskaldun eta euskaltzalea.
2016/06/17
Inguruko euskal etxeetako ordezkariak ez ezik, FEVAko lehendakari Hugo Andiazabal ere bertaratu zen 20. urteurreneko jaian parte hartzeko. Bazkarian paella erraldoi ederrez gozatu ahal izan zuten bildutako 150 gonbidatuek eta bazkalostean erromeria “lehertu” zen, zuzeneko musikarekin. “Festa ederra izan da, ohi dugun euskal giro goxoa sortuta denon artean”, laburbildu dio pozik Toki Eder-ko lehendakari Maria Angeles Oñederrak EuskalKultura.com-i.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus