euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Jai handia egingo da Parisen asteburu honetan, "Paris-Basque 2016" izenarekin

2016/06/16

Aurtengo "Paris-Basque" azokaren afitxa

Asteburu honetan Pariseko Txikito de Kanbo frontoiak euskal festa handi bat hartuko du, "Paris-Basque" topaketari esker. Egitaraua zabala da eta oso anitza: badira euskal dantzak, euskal gastronomia erakustaldiak, musika, herri kirolak, pilota partidak, errgubia etxeko txikientzat eta futbola ere, telebista bidez Eurokopako partiduak jarraitzeko aukera emango dutelako.

Gehiago irakurri...


Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzan arituko diren lau bekadunak ebatzi ditu Eusko Jaurlaritzak

2016/06/16

Ebazpena Ekainaren 14ko EHAA buletin ofizialean

Ekainaren 14ko EHAA buletin ofizialak eman ditu argitara datorren urtebetean Eusko Jaurlaritzaren Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzan arituko diren lau bekadunen izenak. Pertsona hauetatik bi Zuzendaritza horrek Gasteizen dauzkan bulegoetan arituko dira, eta bi, berriz, Ameriketan, Eusko Jaurlaritzaren Ordezkaritzen barnean, Argentinan eta Estatu Batuetan hain zuzen. Bekadunek gaur osteguna ekingo diote bekari

Gehiago irakurri...


Paella lehiaketa, zinema, musa, aberri jaia, 72. urteurrena, dantza, hitzaldia eta bozkak La Platako Euzko Etxean

2016/06/16

La Platako Euzko Etxeak antolatutako Paella Lehiaketaren 4. edizioko irabazleak

Ekainaren 10ean egin da La Platako Euzko Etxearen paella lehiaketa famatuaren laugarren edizioa eta zortzi izan dira talde partaideak. Lehenengo saria etxeko dantzari helduek bereganatu eta bigarrena, bi taldek konpartitu dute: Etxeko kirolariek eta Casal de Catalunya-ko kideen taldeak. Hainbat ekimen garatuta, hilabete lanpetu samarra ibili dute La Platako Euzko Etxekoek: Gaurko, ‘Begiradak’ filma ikustera gonbidatzen dute, maiatzean egindako ekintzen berri ematen dutela.

Gehiago irakurri...


Jazoera buletinak gogora ekarri du "La Txalupa", 13 urtez Venezuelatik klandestinitatean egin zen euskal irratsaioa

2016/06/15

"La Txalupa" irratsaio klandestinoan parte hartu zuten Venezuelako euskaldunetako batzuk (argazkia Jazoera)

Bizkaiko Foru Aldundiak "Bizkaitar Argia-Ilustre de Bizkaia" saria eman dio aurten Radio Euskadiri, bere sorreraren 70 urteak ospatuz, eta ekitaldian frankismo garaian irratia bizirik mantendu zuten euskal-venezuelarren ekarpena azpimarratu zuten. Jazoera berri buletinak artikulu sorta ederrarekin ekarri du gogora "La Txalupa" haren abentura: "Miterrandek Baionako Radio Euzkadi itxi zuenean, inork ezin zuen amestu irrati klandestino batek Caribetik egunean hiru aldiz euskaraz eta gaztelaniaz ordu erdiko saioa egingo zuenik".

Gehiago irakurri...


Bizitza osoa Rosarion, Ignacio Unzueta abadiñoarra sorterrira dator 80 urteak ospatzera Zazpirak Bat-eko koadrila lagun

2016/06/15

Unzuetari Rosarion egindako agur bazkarian:ezker-eskuin, Ignacio Unzueta bera, Juan Carlos Lasalle, Enrique Otaño, Julio Zubillaga, Luis María Barrandeguy eta Guillermo Sías

16 urterekin joan zen Argentinara eta 80 urte betetzen ditu aste honetan. Data biribila ospatzeko, lagunentzako bazkari bat antolatu du jaioterrian, Abadiñoko Mendiolan. Bere asmo hori jakin bezain laster, Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeko 'Miercolinos' lagunarteko bere lagunek Euskal Herrira bidaiatu eta eguna lagunarekin ospatzea erabaki zuten. Bazkaria datorren igandean da eta, urtebetetzea ospatuta, turismo apur bat egingo dute euskal-rosariotarrek Euskal Herrian zehar.

Gehiago irakurri...


Izaera juridikoa lortu berria, Roldango Euskel Biotza Euskal Etxeak eginda du FEVAko kide izateko eskabidea

2016/06/14

Roldango Euskel Biotza Euskal Etxea hiriaren 150. urteurren kabalkadan

Berri onak dakartzagu Santa Fe probintziako Euskel Biotza Euskal Etxeak. Alde batetik, hiriak antolatutako garrantzi handiko bi ekitalditan hartu du parte euskal gizataldearen ordezkari; eta bestetik, bere egoera juridikoa ofizialduta, FEVAn sartzeko eskabide eta paperak bideratu ditu. Egunotan ere, San Inazio egunari begira, jai horren antolaketa lanetan ari dira roldandarrak. Hauteskundeak maiatzaren 28an eginik, Sebastian Ignacio Martin da elkarteko lehendakaria.

Gehiago irakurri...


Lau euskal jatetxe munduko 25 onenen artean, "Restaurant" aldizkariaren urteroko zerrendaren arabera

2016/06/14

"Restaurant" aldizkariak urtero egiten du munduko 50 jatetxe onenen zerrenda

Beste behin ere, euskal sukaldaritzak leku oso berezia lortu du "Restaurant" aldizkariak urtero egiten duen munduko 50 jatetxe onenen zerrendan. Aurten, bi jatetxe euskaldun ageri dira munduko 10 onenen artean: Adurizen Mugaritz (7. postuan) eta Victor Arguinzoniz-en Etxeberri Erretegia (10. postura igo da aurten). Jarraian datoz Eneko Atxaren Azurmendi (19.tik 16. postura igo da) eta Arzak, 21.postuan.

Gehiago irakurri...


Euskal Herrirako bidaia berria ari dira antolatzen Argentinan, urrian eta Juan de Garay Fundazioaren eskutik

2016/06/14

Bask in Motion Turismo Agentziak Hernanin du egoitza

Buenos Airesko Juan de Garay Fundazio euskal argentinarra eta Euskal Herriko Bask in Motion turismo agentzia hernaniarra talde-bidaia ari dira antolatzen elkarrekin. Taldea urriaren 2an aterako da Argentinatik eta bi aste igaroko ditu Euskal Herrian "bertako bazter politenak ezagutzen". Lekua erreserbatzeko 643 euroko aurrerapena egin behar dute interesatuek ekainaren 16aren, aste honetako ostegunaren, aurretik. Prezio hau tokia erreserbatzen duten lehenengo 14 pertsonentzat izango da.

Gehiago irakurri...


Magdalena Mignaburuk eta Josu Legarretak Argentinako euskal komunitateari buruzko liburua aurkeztuko dute

2016/06/13

Magdalena MIgnaburu eta Josu Legarreta (argazkia PO/EuskalKultura.com)

Asteazken honetan Magdalena Mignaburuk eta Josu Legarretak "Somos vasco-argentinos" liburua aurkeztuko dute Baionako Euskal Museoan. Urazandi bildumaren barruan argitaratu da lana eta bertan egileek Argentinako euskal komunitatearen lana aztertu dute, herrialde honetan egin diren Euskal Batzarren historia bilduz.

Gehiago irakurri...


Bizkaia Talent-ek bere bederatzigarren Be Basque Talent antolatu du, joan den asteburuan Hanburgon

2016/06/13

Joan den astebutuko partaideak Hanburgon Bizkaia:talent-en Be Basque Talent Conference-ren bederatzigarren saioan

Ekimena Bizkaiko Foru Aldundiak, Bizkaia Talent-en bidez, kanpoan dauden kualifikazio altuko ikertzaile eta profesionalak erakarri eta atzera lotzeko networking profesional zerbitzuaren baitan kokatzen da. Orain arte 340 bat profesional eta 37 enpresa izan dira partaide Be Basque Talent Conferences delakoetan, Bizkaia:talent-ek Munich, Bartzelona, Stuttgart, Hannover, Tolosa, Amsterdam edo Dublin bezalako hirietan antolatuak.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia