euskal diaspora eta kultura
2016/05/27
Valentziako "Laurak Bat" Nafar eta Euskal Etxeak (Nafarroako Gobernuaren zein Eusko Jaurlaritzaren sareetako parte da) Foru Gobernuaren eskutik datorren "Nafarroa Artesautza Gourmet" izeneko ekimena inauguratu zuen joan den astean. Izan ere, elkarretaratze eta erakusketa honek "Reyno Gourmet" eta "Nafarroako elikagai artesauak" marka daramaten kalitateko eligaiak sustatzea dauka helburu, eta nafar etxe edo elkarterik daukaten Espainiako estatuko hiriak ari da bisitatzen modu ibiltarian.
2016/05/27
Caracasko euskal etxeak iragan maiatzaren 21ean egin zuen bere Batzar Orokorra, eta bilkuran elkartearen zuzendaritzak 2015 urtean zehar egindako kudeaketaren berri eman zuen. Aipatutako lanen artean, azpiegituratan egindako lana azpimarratu zuten, eta komunikazio arloan ere estrategia berri eta arrakastatsuak sustatu direla jakinarazi zuten.
2016/05/26
Azken egunotan bi euskal talde, Eibar eta Reala, Estatu Batuetan bira egiten izan dira eta lagunarteko zenbait partida jokatu dituzte, denboraldia amaitzeko. Bidaia AEBetako euskal komunitatearekin biltzeko ere baliatu dute bi taldeek eta irudi gogoangarriak utzi dizkigute. Jarraian, bi argazki galeria - bat talde bakoitzeko- irudi horietako batzuekin.
2016/05/26
Egoitza propiorik ez duenez, akordio bat egin du Euskal Jatorri Euskal Etxeak Posadasko Rotary elkartearekin bere ekintzak klubeko instalazioetan egin ahal izateko. Euskal Etxeak hilero antolatuko ditu janari-salmentak Clubean, bildutako diruarekin egoitza egokitzeko. Lehenengo salmenta erabat arrakastatsua izan da: 150tik gora anoa saldu ziren.
2016/05/26
Diasporako euskaldun batek, Bryan Osorok, Utah-ko Euskal Etxeko kideak, Everest mendia igo zuen joan den igandean. Gailurra egitearekin, gainera, bost kontinenteetako zazpi gailurrrik altuenak igotzeko proiektua bete zuen. Satelite telefonoz mintzatu gara berarekin.
2016/05/25
Ekitaldia Estatu Batuetako hiriburuaren bihotzaren erdi-erdian garatuko da, ekainaren 29tik uztailaren 4ra eta uztailaren 7tik 10era. Non? Bada, hori: hiriaren bihotzean, aurrean izango baitu, alde batetik, Estatu Batuetako Kapitolioa; eta, atzean, Washington Monument (Obeliskoa), atzean; eta alboetan, AEBetako Arte Galeria Nazionala, batetik, eta, bestetik, Aire eta Espazioaren Smthonian Museo Nazionala. Horien erdian, euskaldunek euren kultura aurkeztuko dute, Smithsonian erakundea antolatzaile.
2016/05/25
“La Odisea de Xabiertxo. El Último Paquebote” argitaratzearekin iaz hasitako berpizteari eutsiko dio argitaletxeak. Izan ere, Argentinan hogei bat urte argitaratu gabe emanik, iaz hiru titulu, --“Contraviaje. De Nueva York a Gernika pasando por Berlin”, “Martín Ugalde. Cartografías de un Discurso”, eta “Historia de Radio Euskadi”-- plazaratu zituen. Proiektuko zuzendari Maria Elena Etcheverryk EuskalKultura.com-i adierazi dionez “azken urteetan argitalpenetan etenik jasan badugu ere, Ekin Argitaletxeak duen garrantziak jarraipena ematera behartzen gaitu”.
2016/05/25
Nazioarteko 21 herrialdeko bidaia-agentzietako ordezkaritza zabal bat Euskal Herrian da egunotan, "Meet the Basque Country" topaketan parte hartzen. Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziak antolatu du topaketa, eta ostirala arte luzatuko da, Euskadi nazioarteko enpresa turistikoen artean ezagutzera emateko asmoz. Donostian inauguratu zen, gaur Gasteizen dira partehartzaileak eta bihar Bilbon amaituko da topaketa.
2016/05/24
Iruñeko Condestable jauregian ikusgai da ekainaren 8a arte "Euskal Diaspora artisten begiradan" erakusketa. Emigrazioaren gaia oinarri hartuta, erakusketak biltzen dituen 21 lanek munduko euskaldunen bizipenei buruzko hausnarketa egiten dute. Horrekin batera, hainbat hitzaldik osatzen dute proposamena. Bihar bertan, Argitxu Camus historialaria izango da Iruñean Diasporari buruz solasteko.
2016/05/24
‘DonOstia’ jatetxea Mendozako Godoy Cruz herrian dago kokatuta, Mendoza probintzia argentinarrean. Mikel Tena Goicoechea zarauztarraren ardurapean, proposamen oparoa eskaintzen die bere bezeroei; baina dudarik gabe, itsaskiak dira menuko izarrak. “Gure txibierroak Mendozako onenak omen dira”, jakinarazi digu, txantxetan, Goicoechea sukaldariak.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus