euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gogoratu uztailaren 2an bukatuko dela Diasporaren Legearen aurreproiektuari iradokizunak egiteko epea

2026/06/17

Pradales Lehendakariak euskal etxe guztietara bidalitako aurreproiektua egun dagoen moduan, iritzi eta proposamenak biltzeko
Pradales Lehendakariak euskal etxe guztietara bidalitako aurreproiektua egun dagoen moduan, iritzi eta proposamenak biltzeko

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Gogoratu zabalik segitzen duela, orain uztailaren 2ra arte luzatuta, egun aurreproiektua den Diasporaren Lege berriari iradokizunak egiteko epea, edozein herritarrak hori egin dezakeela. Zer den lege hori? Euskal Herria eta bere diasporaren arteko harremanak eta arkitektura osoa arautzen duen eta ahalbideratzen duen Eusko Legebiltzarraren Legea. Egitura horren gainean dago eraikita azken hiruzpalau hamarkadetan Diaspora deitzen dugun alorrean eraiki den guztia, zuzenean ala zeharka. Testuingurua jartzen du, markoa, harremanbidea, laguntza ematen du, sostengua eskaintzen die jendeei eta ekimenei, orain arte lau urtean behin egiten ziren Kanpoan diren Euskal Gizataldeen Mundu Batzarren sorburua da...

Oraindik indarrean dagoen "8/1994 Legea, maiatzaren 27koa, Euskal Autonomi Elkarteaz kanpoko euskal gizalde eta etxeekiko harremanenak arautzen dituena"ren ordea hartuko du Eusko Jaurlaritzako eta Eusko Legebiltzarreko tramiteak pasa eta bertako organoetan moldaketa eta aldaketak jasan ondoren Legebiltzarrak onartu arte. Legebiltzarrean dauden alderdien gehiengoaren oniritzia beharko du. Hiru probintziako legebiltzarreko legea izango bada ere, eragina Euskal Diasporaren osotasunaren gainean izango du, bere kideen artean Euskal Herriko zazpi probintzietako herritarrak dituzten euskal etxe eta komunitateen gainean.

Hau da Legearen aurreproiektua (lehenik osorik euskaraz, ondoren gaztelaniaz)

Emaiozu begiratua eta iradokizunik, proposamen edo iruzkinik bururatzen bazaizu, helarazi.

- Hona formularioa
- Tramitazioa online identifikazio elektronikoarekin, presentziaka, Euskadiren Ordezkaritzetan...

Kontsultak: Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza (euskaletxeak@euskadi.eus), tel (+34) 945018127



hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia