euskal diaspora eta kultura
2016/06/08
Bilbo Zaharra euskaltegiak urtero antolatzen duen Klasikoen Irakurketa Jarraituak Franz Kafka idazlearen "Metamorfosia" lana aukeratu du aurten. Eleberri honek mendeurrena betetzen duela aitzaki hartuta, ekitaldiak itzulpenaren garrantzia eta balioa aldarrikatuko ditu. Ohi bezala, euskal etxeetako euskara ikasleek ere parte hartuko dute ekitaldian, aldez aurretik grabatutako bideoekin.
2016/06/08
Txingudiko badian irailean egingo diren Mexiko-Euskadi estropaden harira, atzo aurkeztu ziren Gipuzkoako Lezoko Patxiku-Enea jatetxean Mexiko-Euskadi Kopako Jardunaldi Gastronomikoak. Mexikotik etorritako Cesar Sanchez Serna sukaldariak eta Celayako Unibertsitateko bere lau ikasle arduratuko dira herrialde mexikarreko zaporeak dastarazteaz. Hiru jatetxe gipuzkoar, Lezo, Donostia eta Hondarribian, eta Lapurdiko bat, Hendaian, izango dira ekitaldi hauetako partaide eta gertaleku.
2016/06/08
Lehiaketaren bosgarren edizioan den honetan, gaia eta generoa libreak dira. Lanak uztailaren 25era arte jasoko dira eta sariak Euskal Etxearen egoitzan irailean egingo den ekitaldi batean banatuko zaizkie irabazleei. ‘Gernikako Arbola’ literatura lehiaketan parte hartzeko deialdia maiatzaren 21eko afarian egin zuten chivilcoytarrek. Jaiaren baitan etxeko dantzariek ‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’ festan aurkeztutako koreografia dantzatu zuten.
2016/06/08
Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak Euskal Etxe eta Federazioentzako 2016ko deialdi orokorra onartu zuen atzo Gasteizen eginiko ohiko Gobernu Kontseiluan. Guztira 862.307 euro banatuko dira, iaz baino 80.000 euro gehiago. Atzokoarekin, euskal etxeek erne behar dute egon, onarpena azken urratsa baita deialdia EHAA buletinean argitaratu aurretik. Egun gutxi barru deialdia argitaratzen denean, orduan hasiko da korritzen eskabideak aurkezteko hilabeteko epea.
2016/06/07
Bira urriaren 14an hasiko da Buenos Airesen eta Argentinako hainbat tokitaraino eramango ditu Patxi Perez eta bere musikariak. Ikastaro batzuk baieztatuta daude jadanik, hala nola, Buenos Aires, Corpus Christi eta Necochean egingo den Euskal Aste Nazionalekoak. Ibilbidea, hala ere, osatzen ari da. Beraz, tailer horietako bat zure euskal etxera ekarri nahi baduzu, jarraian azalduko dizugu nola.
2016/06/07
Koldo Ordozgoitiren liburuak Groix pailebotean 43 errefuxiatuk bizi izan zuten odisea kontatzen du. 1940ko ekainaren 12an itsasoratu ziren Bordeletik Buenos Aireseko bidean, Frantzia nazien esku erori bezperatan. Hamabost eguneko bidaia izan behar zuena zazpi hilabete luze iraun zuen abentura bilakatu zen. Liburua Buenos Airesko Ekin Euskal Argitaletxeak eman du argitara eta bihar aurkeztuko da Tolosako (Gipuzkoa) Udaletxeko Bilkura Areto Nagusian.
2016/06/07
Pozik agertu dira "Agirre in Berlin" jardunaldietako antolatzaileak ekitaldion emaitzarekin. Etxepareko Mari Jose Olaziregiren esanetan, "The legacy of Lehendakari Agirre's Government" mintegiak Agirre buruzko ikerketa akademikoak sustatzen eta zabaltzen lagundu du. Bestalde, Berlingo Euskal Etxeak azpimarratu egin du jardunaldiek Alemaniako zein Euskal Herriko komunikabideetan izan duten oihartzuna. Jarraian, argazki galeria.
2016/06/07
Babarrun edo indaba gorriak prestatzeko arduradunak etxeko sukaldari Arantxa Solaruce eta Itziar Aguirre izan ziren. Bazkari berean, Maiatzaren Iraultza eta San Prudentzio eguna ospatu zituzten rosariotarrek. Berri honekin batera, ekainaren 11an Argentinako banderaren omenezko tea egingo dute etxeko Emakume Abertzale Batzako andreek.
2016/06/06
EuskalKultura.com-en ekain honetako zozketak badauzka irabazleak. Sariak leku hauetara doaz: Balear Uharteetara ('Aita deitzen zen gizona' liburua), Caracasera ('Boga boga' CD eta liburuska), Maipú-ra (Korrontzi folk talde getxoztarraren 'Korrontzi Getxo' CD bikoitza), San Miguel de Tucumán-era (Euskal eranskailu edo itsasgarri sorta) eta Chañar Ladeado-ra (bigarren eranskailu sorta). Zorionak bostoi eta gainerakoei, adi, egun gutxi barru abiatuko baitugu beste zozketa bat.
2016/06/06
Ekainaren 14an Mexiko Hiriko Colegio de la Vizcaínas zentroak euskal eta nafar presentziari buruzko nazioarteko bigarren mintegia egingo du. Topaketa honetan euskaldunek Mexiko eta Ertamerikako historian utzitako arrastoa aztertuko da, XVI. mendetik XX. mendea arte.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus