euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

San Martin de los Andes hiria, Patagonia Argentinarreko Euskal Etxeen Topaketaren egoitza izango da

2016/05/19

Patagonia Argentinarreko Euskal Etxeen I. Topaketarako gonbitea

Ekitaldia ekainaren 23tik 25era izango da San Martin de los Andeseko Euskal Txokoa elkartea antolatzaile eta FEVAko lehendakari Hugo Andiazabalek baieztatu du bere partaidetza, baita Argentina-Mercosur-erako ordezkari Sara Pagolak ere. Asteburu berean, Euskal Etxeak hilabetean zehar garatuko duen Zine Zikloaren azken emanaldia egingo du eta instituzioaren bigarren urteurreneko jaia ere programaren baitan ospatuko da.

Gehiago irakurri...


Enrique Yarza euskal uruguaitarraren azken liburua aurkeztuko dute gaur Montevideon, euskaldun batez Ameriketan

2016/05/18

Montevideon gaur aurkeztu den liburuaren azala eta Enrique Yarza Rovira egilearen argazkia (irudia EuskalKultura.com)

Egilea kide duen Uruguaiko Ikasketa Genealogikoen Institutuak deiturik, Enrique Yarza Rovira euskal uruguaitarraren "Un Vasco Anónimo en la Aventura Americana" (Euskaldun anonimo bat Abentura amerikarrean) liburua gaur arratsaldean aurkeztuko da Montevideoko Euskal Erria Euskal Etxean. Hiriburu uruguaitarreko Rumbo argitaletxeak plazaratu duen liburuak egilearen arbaso izan zen Juan Martin Beracoechearen emigrazioa aipatzen du Uruguaiko Minas mendi inguruetara.

Gehiago irakurri...


Euskal sukaldaritza chef baten bila ari dira Bordelen; Ikerbasquek 10 ikertzaile posizio eskaintzen ditu

2016/05/18

Ikerbasqueren 2016ko deialdia fundazioaren webgunean

Elkarrekin zerikusi gutxiko bi lan deialdi bildu ditugu artikulu honetara. Batetik, euskal sukaldaritza menperatzen duen chef baten bila ari dira Bordelen, akitaniar hiriburuko euskal jatetxe baterako. Proposamenak aurkezteko epea maiatzaren 31ean bukatzen da. Bestetik, Ikerbasque fundazioak, 10 ikertzaile posizio betetzeko deia egin du, nazioartean ari diren eta euren ikerkuntza lana Euskal Herrian egin nahi luketen goi mailako hamar ikertzaile eta zientzilarientzako.

Gehiago irakurri...


Gari Otamendi dantzari donostiarrak dantza lantegiak eskaini ditu bi astez Saint Pierre eta Miquelonen

2016/05/17

Gari Otamendi Saint Pierre eta Miquelonen dantzan Errebal taldearekin (argazkia SPM EE)

Ternua inguruan izan da Gari Otamendi dantzaria berriki, zehazki Saint Pierre eta Miquelon uhartetan, hango euskaldunei dantza ikastaroak ematen. Diaspora ondo ezagutzen du, eta bere esanetan Zortzigarren Probintziari "izen hutsetik areago izate hori onartu behar diogu, euskal kultura eta komunitatea zenbait belaunalditan mantendu eta hedatu dituztelako. Azken batean, guztiak gara estaturik gabeko nazio bateko kide, ezta?".

Gehiago irakurri...


Kaleratu da 2016ko Hator Hona programan parte hartuko duten Euskal Herriko gazte zerrenda

2016/05/17

Necocheako Euzko Etxearen Hator Hona programaren logoa

Hautatu bezain laster jakinarazi dizkiote buletin honi Necocheako Euzko Etxea-ko gazteek Hator Hona-ren aurtengo edizioan parte hartuko duten bost lagunen izenak. Gazte Alai dantza talde necocheatarreko kideek kudeatzen duten programa uztailaren 15etik abuztuaren 7ra arte luzatuko da aurten, Necochean Euskal Herriko hainbat kultural adierazpen zabaltzeko asmoarekin, tartean euskara, dantza, musika eta kirola.

Gehiago irakurri...


Urteurreneko hiru logo eta urtebetetzeko festetarako gonbitea Maipuko Anaitasuna Euskal Etxearen eskutik

2016/05/17

Maipuko Anaitasuna Euskal Etxearen 40. urteurrena ospatzeko  hautatutako logoak

40. urteurreneko irudia sortzeko deialdia egin zuen Maipu hiriko Anaitasuna Euskal Etxeak. Jasotako lanak aztertu ondoren hiru aukeratu dituzte etxeko kideek urtemuga berezi hau irudikatzeko. Berri honekin batera, gonbite bat luzatzen dio Euskal Etxeak komunitateari: uztailaren 10ean, Urteurren Bazkaria egingo dute maiputarrek; urriaren 8an, berriz, Urteurren Jaia.

Gehiago irakurri...


75 urte ondoren Agirre Berlinera itzuliko da, bere ekarpena aztertuko duten hainbat jardunaldien eskutik

2016/05/16

Agirre lehendakariak idatzi zituen egunerokoen irudia, "Agirre in Berlin" webgunearen azalean

1941ean Agirre lehendakaria Berlinera heldu zen, erbestera bidean ihesi, pasaporte faltsu batekin. Mendebaldeko Europa Hitlerren mendean zegoen eta Agirre, otsoaren gordelekuan sartu zen askatasunerako bidean, une historiko horren lekuko. Orain, ekainaren hasieran, Berlingo Euskal Etxeak eta Etxepare Institutuak antolatutako ekitaldiek gogora ekarriko dituzte egun horiek, Agirreren ekarpena aztertzeko arlo politiko, historiko eta kulturaletik.

Gehiago irakurri...


Bizkaiko merkatal ordezkaritza Boisen bisitari, Idahoko enpresari talde bat Bizkaira etorriko da 2017an

2016/05/16

Boiseko eta Bilboko Merkataritza Ganberen arteko akordioa Bizkaiko Aldundiak joan den astean Idahora egin duen enpresa-misioan egituratu da. Foru erakundeko Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko diputatua buru izan duen bidaian Bizkaiko hamar enpresak hartu du parte eta 70 bat bilera egin dira sektore energetikoko, automozioko eta elikaduren industriako Idahoko enpresa nagusienetako batzuekin.

Gehiago irakurri...


Gure Esku dagok presentzia izan zuen 'Buenos Airesek ospagai'n, Euskal Herriko ekainaren 5eko kontsultak babestuz

2016/05/16

Gure Esku Dago herri dinamika 2016ko 'Buenos Airesek Euskal Herria ospagai' jaialdian

Antolatzaileek gonbidaturik, eta aurreko bi edizioetan bezala, Gure Esku Dago herri dinamikako erreferenteek parte hartu zuten 2016ko ‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’ jaialdian jendearen txalo eta algara artean. Aurtengo proposamena, Euskal Herriko 34 herritan ekainaren 5ean egingo diren kontsultei babesa ematea ‘boto sinboliko’ baten bidez.

Gehiago irakurri...


Eibar eta Realeko jokalariak ezagutu nahi, AEBetako biran? Las Vegaseko Lagun Onak antolatu du topaketa dagoeneko!

2016/05/13

Eibar USA peñako Jonathan eta Emily Ipuruan izan ziren partido bat ikusten eta Jonathanek ezkontzeko eskatu zion Emilyri zelaiaren erdi-erdian!

Bi euskal talde, Reala eta Eibar, AEBetan izango dira datozen asteetan, lagunarteko partidak jokatzen. Bisita hauek baliatuz, AEBetako zaletuek euren taldeak ikusteko aukera probestuko dute, eta batzuk, esaterako Las Vegaseko Lagun Onak elkarteak, jokalariekin topaketa bat ere antolatu dute. Zuk ere zeozer antolatu nahi baduzu, taldeekin nola kontaktatu esango dizugu. Izan ere, Diasporako zaleak bertakoak bezain sutsuak dira, agian gehiago: EibarUSA peñako Jonathan-ek, adibidez, ezkontzeko eskatu zion Emily neskalagunari Ipuruako zelaian (ikus bideoa, jarraian).

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia