euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bost euskal idazlek MAC literatura jaialdian parte hartuko dute Txekia, Polonia, Eslovakia eta Ukranian

2016/06/27

Aurreko edizio bateko irakkurraldia bat (foto www.autorskecteni.cz)

Europa ekialdean izango dira datozen egunetan Harkaitz Cano, Miren Agur Meabe, Rikardo Arregi, Karmele Jaio eta Eider Rodriguez idazleak, "Egileen irakurketa hilabetea" (MAČ, txekierazko siglen arabera) literatura jaialdian parte hartuz. Lau herrialdetan barrena egiten da jaialdia: Txekia, Polonia, Eslovakia eta Ucrania. Etxeparek Euskal Institutuak lagunduko du bidaia.

Gehiago irakurri...


Euskal Gizataldeen 2016ko Munduko Mus Txapelketa Donostian izango da urriaren 8tik 15era

2016/06/27

2016an zehar. mundu mailakoan partaide den herrialde bakoitza bere egoera eta ezaugarrien araberako mus txapelketa nazionala antolatzen joan da, izan ere bere bikote irabazlea bidali ahal izateko mundu mailako txapelketa. Herrialde gehienetan prozesu nazionala bukatua da eta ezagutzen dira mundialera etorriko diren bikote parte hartzaileen izenak. Euskal Gizataldeen arteko 2016ko Munduko Mus Txapelketa Donostiako Silken Amara Plaza Hotelean gauzatuko da urriaren 8tik 15era. Webgunea ere prest dute.

Gehiago irakurri...


Zine Zikloaren azken emanaldia eta San Fermin Jaia asteburu honetan Posadasko Euskal Jatorri Euskal Etxean

2016/06/27

Posadasko Euskal Jatorri Euskal Etxeak San Fermin jaira eta bere tailerretara gonbidatzen du

Bolada bizia ari da izaten Misiones probintziako Euskal Jatorri Euskal Etxea bere kideen elkarlanari esker. Aurtengo proiektu nagusia haurrei zuzendutako tailerra da; baina komunitate osoari begira ere badaude proposamenak, tartean hileroko janari salmentak eta urtean behin egiten den zine zikloa. Jai ospakizunak ere badaude Euskal Etxearen lehentasunen artean eta datorren larunbatean, hain zuzen, sanferminak ospatuko dituzte posadastarrek, Rotary Clubean, afari batekin.

Gehiago irakurri...


Buletin Ofizialak atzo argitaratu zuen Euskal Etxeentzako 2016ko dirulaguntzen deialdi orokorra

2016/06/24

2016ko deialdia atzo eman zuen argitara EHAA buletinak

EHAA buletin ofizialak atzo eman zuen argitara Euskal Etxeei zuzendutako dirulaguntzak, haien jarduera, ekintzak eta azpiegitura gastuak finanziatzeko 2016ko deialdia. Gaurtik aurrera, beraz, hilabeteko epea hasten da eskabideak aurkeztu ahal izateko. Deialdiak 862.307 euroko zuzkidura dauka, gehiena IV. kapitulurako (782.307 euro) eta 80.000 euro VII. kapitulurako. Eskabideak aurkezteko azken eguna uztailaren 26a da [ALDAKETA: data hori aldatu egin da eta behin-betiko uztailaren 23an finkatu da]

Gehiago irakurri...


HABEko teknikari Kinku Zinkunegi AEB eta Kanadako irakasleekin bilduko da, Mexiko eta Kubakoekin bildu ostean

2016/06/24

Euskara irakasleen barnetegia Boisen, HABEren Euskara Munduan egitasmoaren baitan (argazkia HABE)

HABEko teknikari Kinku Zinkunegi Amerikako zenbait euskal etxeei bisita egiten ari da egunotan, Euskara Munduan programako ikastaroen jarraipena egiteko. Kuban eta Mexikon izan ostean, asteburuan San Frantziskon izango da eta bertan AEB eta Kanadako euskara irakasleen bileran parte hartuko du.

Gehiago irakurri...


Azulgo EEko Zuzendaritza berriak Graciana Goicoechandiaren hitzaldira eta San Fermin Afarira gonbidatzen du

2016/06/24

2016ko San Fermin Afarian parte hartzeko gonbitea

Gaur zortzi hasiko da uztaila eta diasporako euskal erakundeak ere hasiak dira San Fermin jaiak antolatzen. Azulgo Gure Txokoak 7an bertan egingo du ospakizuna eta komunitate osoari luzatu dio festan parte hartzeko gonbitea. Bide batez, 2016ko Global Teacher Prize saria jasotzeko hautagai geratu zen Graciana Goicoechandiak Gure Txokoa bisitatuko du bihar. Irakaslea bere lanaz eta Saria dela eta azken hilabeteotan bizi izandakoaz mintzatuko da.

Gehiago irakurri...


Jean-Louis Iratzoki, Euskal Herria batzen duen diseinatzailea: artikulua New York Times egunkariak argitara emana

2016/06/23

Jean Louis Iratzoki diseinatzaile euskalduna Alki-rako eginiko Kuskoa Bi modeluko aulki bati so (argazkia Mito-The NYT)

The New York Times egunkari estatubatuarrak duela gutxi argitaratutako artikulua da, Stephen Heyman-ek sinatua Jean-Louis Iratzoki diseinatzailea aipatzen duena. Iratzoki, Ipar Euskal Herritik ari da lanean eta lankide da eta elkarrekin ari da lanean Hegoaldeko beste diseinatzaila batekin, Ander Lizasorekin. Bi euskaldun elkarrekin, natural lanean. Artikulu originalak, ingelesez, "Diseinatzaile bat Euskal Herria batzen" titulua darama. Gaztelaniazko bertsioak, NYTek berak eginik, "Dibisio politikoei aurre egiten dien diseinatzailea". Hona artikulua.

Gehiago irakurri...


Bordeleko Euskal Etxeak udarari ongi etorria eman zion dantzan eta kantuan, Musikaren Bestarekin

2016/06/23

Jendez lepo egon zen Place des Basque gunea Bordeleko Euskal Etxearen Musikaren Besta ospatzeko (argazkia Bordele EE)

Musikaren Besta Bordeleko Euskal Etxearen urteko hitzordu nagusienetako bat da eta urtero lagun asko biltzen ditu Euskaldunen Plazara bertan euskal kultura eta udaren etorrera ospatzeko. Aurten, eguneko egitarauak Bestalariak abesbatzaren emanaldia, euskal eta okzitaniar dantza erakustaldiak eta Baga Biga taldearen kontzertua eskaini zituen. Eta festa bere helburua lortu zuen: bertara bildu zirenak dantzan eta kantuan jartzea! Jarraian, argazki galeria.

Gehiago irakurri...


Negu gorri-gorrian San Juan Suak gaurik luzeena berotuko du Hego Amerikako hainbat euskal etxetan

2016/06/23

Cañuelas eta Chivilcoy hirietako euskal etxeetako festara joateko gonbitea

Gaurtik hasita eta asteburuan zehar Argentina eta Uruguaiko hainbat euskal etxek neguko solstizioa ospatuko dute, mota askotako ekintzekin. Guztietan San Juan Sua izango da erakarpen nagusia; baina ikuskizuna osatzeko, euskal dantzak, musika, eta edari beroak ere eskainiko zaizkie bildutakoei. Hona, Buenos Aires, Bahia Blanca, Cañuelas, Chivilcoy, Necochea, Trenque Lauquen eta Montevideon egingo diren ekitaldien informazioa.

Gehiago irakurri...


Altzoko erraldoiaren istorio hunkigarria Mexikora helduko da uztailaren 2an izen bereko haurrentzako opera bihurtuta

2016/06/22

"Altzoko erraldoia" operaren emanaldia bat (argazkia figurat.net)

Datorren uztailaren 2an Mexiko Hirian estrenatuko da "El gigante de Alzo" haurrentzako txontxongilo opera. Benetako istorioa du oinarrian lanak: Altzo herriko Migel Joakin Eleizegi Arteagarena (1818-1861). Migel Joakinek 2, 47 metroko garaiera zuen, gaisotasun batek eraginda, eta horrek bere bizitza markatu zuen. Lan hunkigarri honek bakardadea, gizatasuna eta naturari maitasuna jorratzen ditu, besteak beste. Musika David Azurzak egin du, testuak Koldo Izagirrek, eta txontxongiloak Nestor Basterretxeak sortu zituen.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia