euskal diaspora eta kultura
2016/07/15
Antzinako, Euskal Herriko genealogiazaleen elkartearen bidez jakin dugu, sarean dela Argentinako immigranteei buruzko datubase berri bat: Entradadepasajeros.com.ar du izena eta bertan XIX. mendean Argentinara heldu ziren 340.825 bidaiarien datuak jaso dituzte. Bolondres talde batek sareratu ditu datuok, eta doan kontsulta daitezke.
2016/07/14
Buenos Airesen ari dira antzezten. Hiriburu argentinarreko Balvanera auzoan, zaborrean aurkitutako argazki eta beste hainbat materialetan dago oinarrituta antzezlana. Irudien eta gutun baten bidez, astronomoek kosmosa behatzeko erabiltzen dituzten printzipio berekin, familia honen jatorria eta historia saiatzen da berregiten Adrian Pascoe zuzendariaren lana. ‘Astronomos Vascos’ ostiralero ikus daiteke El Excéntrico de la 18º izeneko Buenos Airesko antzokian.
2016/07/14
Mota askotako ekintzak egin dira azken asteburuan Diasporan Iruñeko jai nagusia ospatzeko. Eta guztiek izan dute antzeko ezaugarri bat: hainbat zapi gorrik inguratu dituzte txupinazoak, buruhandi eta erraldoiak, eta dantzariak. Argentinako euskal eta nafar etxeek ere bat egin zuten iragan asteburuan festarekin, eta eguneroko lanetan eten bat eginez, kopak –edo zahatoak– jaso zituzten Santua goratuz.
2016/07/14
Udako hilabeteak euskal jaialdia ospatzeko probesten dituzte AEBetako euskal etxeek, eta piknik sasoiak etenik gabe darrai, Euskal Herrian udako herrietako festen antzera. Asteburu honetan festen lekukoa Renoko Zazpiak Bat elkarteak eta Goodingeko Basque Associationek hartuko dute. Renon Zazpiak Batek bere 49. Euskal Jaialdiari ekingo dio bihar bertan, eta Goodingen Euskal Piknika egingo dute igandean.
2016/07/13
Oinkari Basque Dancers taldearen azken asteak oso mugituak izan dira: uztailaren hasieran Washingtoneko Smithsonian Folklife Festival jaialdian parte hartu zuten, eta han amaituorduko, hegazkinean ziren Euskal Herrirako bidean. Taldea Iurretan izan da, bertako alkateak Boisera egin zuen bisita itzuliz eta bertako Mikel Deuna Dantza Taldearekin Iurretako Erregelak dantza ikasten.
2016/07/13
Hilabeteak daramatza Maipuko euskal gizataldeak bere Euskal Etxearen 40. urtebetetzea antolatzen. Azkenean eguna iritsi eta “den-dena ondo baino hobeto atera zen, espero genezakeen bezala”, adierazi diote EuskalKultura.com-i Euskal Etxetik. Jaiak lau hamarkada hauetan Euskal Etxea eraiki eta zutik mantentzen lagundu duten pertsonak bildu zituen. Eta komunitate osoa lekuko, merezitako saria jaso zuen bakoitzak.
2016/07/13
Euskal Pilota Nazioarteko Federazioak 30 metroko Frontoi Koparen VI. Mundu Kopa Txileko Santiagon jokatuko dela azaroaren 19tik 27ra baieztatu du. Mapochoren hiriburuan bi frontoi izendatu dituzte hitzorduko egoitza legez, esan nahi baita Euzko Etxea euskal etxeko instalazioak eta Las Condesen, Estadio Español izeneko elkartearenak. Halaxe bildu du Santiagoko Euzko Etxeko Berriketari informazio buletinak.
2016/07/12
Igande honetan, uztailaren 17an, Alexander Garate elgoibartarraren Zingaros taldeak kontzertua emango du Gasteizen, Europan zehar egin duen bira luzearen amaieran. Polonian, Alemanian, Danimarkan, Austrian eta Eslovakian izan dira, eta azken hiru kontzertuak Euskal Herrian eskainiko dituzte. Garate fisika irakaslea da eta eskusoinua jotzen du, eta 1999an Argentinako Cordoban bizitzen gelditzea erabaki zuen. Zingaros taldea 2004an sortu zen Argentinan, eta zingaroen musika bertako tangoa doinuekin uztartzen ditu.
2016/07/12
EHAA buletin ofizialak atzo eman zuen argitara Gaztemunduren 2016ko deialdia, eta beraz gaurtik aurrera hasten da korritzen eskabideak aurkezteko hilabeteko epea. Euskal gastronomia izango da aurtengo ikastaldiaren ardatza. Eskabideko parte, hautagaiek bideo bat aurkeztu beharko dute gastronomi proposamen bat eginez. 25 dira eskainitako lekuak, urriaren 1etik 16 bitartean Donostian garatuko den edizioan.
2016/07/12
Bi ospagai nagusi izan ditu Argentinako euskal diasporak joan den asteburuan: batetik, San Fermin, aurten ere zuriz eta gorriz tindatuta kaleak eta euskal erakundeen egoitzak; bestetik, Independentzia Argentinarraren Bigarren Mendeurrena, uztailaren 9an, eta hainbat euskal etxek bat egin dute jai honekin ere. Elkarte batzuek batera ospatu dituzte, eta beste batzuek bi ospakizun eginda. Hona Argentinako 2016ko Sanferminetako lehenengo irudi kronika.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus