euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Artzainak Ameriketan elkartearen festa irailaren 3an egingo da Izaban, "Urrinean biltruk" lelopean

2016/07/29

Euskal Artzainak Ameriketan elkartearen aurtengo festaren kartela

Erronkarieraz, "Urrinean biltruk" leloarekin deitu du Euskal Artzainak Ameriketan urteroko "amerikanoen" besta ospatzera Izaban. Jaia irailaren 3an egingo da eta bertara bilduko dira urtetan Ameriketan artzain ibilitako euskaldunak eta euren senitartekoak. "Urrinean biltruk" leloarekin elkarteak "hain desberdinak diren bi lurretan, bizitza eta lana modu berdinean egin ahal izana" goraipatu nahi izan du. 

Gehiago irakurri...


Utahko Euskal Etxearen ahalegin eta kemena bitarteko, bikain joan da aurtengo Udaleku

2016/07/29

Udaleku 2016-ko kamiseta ofizialak ere arrakasta itzela izan du. Non lortu dezakegu bat? (argazkia Udaleku 2016)

Utah Basque Club euskal etxea elkarte txikia da, familia gutxi batzuk osatua, baina Udaleku 2016 antolatzeko erronkak ez zituen Utahko euskaldunak kikildu, eta orain, gaztetxoen egonaldia amaitu ostean, esan daiteke aurtengo edizioa arrakasta handia izan dela. Bi astez AEBetako euskal etxeetako 81 neska-mutil izan dira Salt Lake City-n, euskal kultura ikasten eta lagunartean disfrutatzen. Ikus jarraian argazki albuma. 

Gehiago irakurri...


Argentinako CONICET eta Etxepare Institutua irailean hasiko dira elkarren arteko proiektuak burutzen

2016/07/29

Kongresua eta Ikastaroa iragartzeko afixak

CONICETek eta Etxepare Euskal Institutuak sinatutako akordio baten baitan Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultateko dekanoa den Iñaki Bazan katedratikoak Erdi Aroko ikasketei buruzko Nazioarteko Kongresuan hartuko du parte irailean Buenos Airesen. Kongresua amaituta, ikastaro bat ere eskainiko du Bazanek Buenos Airesen. Bi ekintzak unibertsitateko ikasle eta adituei daude zuzenduta eta CONICETeko instalazioetan izango dira, Saavedra kaleko 15. zenbakian.

Gehiago irakurri...


Benan Oregik 'Zutik Ozta-Ozta Nator' liburua aurkeztuko du gaur arratsaldean Boisen

2016/07/28

Benan Oregiren "Zutik ozta-ozta nator" liburuaren azala, bere aitaita (aitona) Benantzio Iñurrietaren bizitzan oinarritua

"Txikitatik ezagutu genituen amamaren logelan kartoizko kutxa batean sartuta ehundaka karta. Orain urte batzuk digitalizatu egin nituen eta osaba guztiei banatu, papera ez baita betiko. Gerora etorri zitzaidan zerbait gehiago egiteko gogoa. Xabier Irujori erakutsi nion materiala eta berak animatu ninduen aurrera egitera. Ordurako idazten hasia nintzen zerbait". Honela azaldu digu Benan Oregik liburua idaztearen hasiera. Soraluzen gerraurrean zinegotzi jeltzale ian zen aitaita Benantzio Iñurrietaren eta jazarkundea gertutik ezagutu zuen belaunaldi oso baten berri ematen digu 'Zutik Ozta-Ozta Nator'ek.

Gehiago irakurri...


Necocheako Euzko Etxeak azaroaren 7tik 13ra izango den Euskal Astearen voucherren prezioak plazaratu ditu

2016/07/28

2016ko Euskal Aste Nazionala Necochean izango da, azaroaren 7tik 13ra

Macachinen hartu zuen lekukoa Euzko Etxeak eta ordundik buru belarri dabiltza Necocheako euskaldunak aurtengo euskal diaspora argentinarraren jai handiena antolatzen. Programa prestatze prozesuan, ekintza batzuk dagoeneko baieztatuta daude. Eta euskal etxeetako ordezkaritzak euren partaidetza prestatzen hasteko, Astearen prezioak jakinarazi dituzte antolatzaileek. Bestakde, eta azaroari begira lan egiteari utzi gabe, Hator Hona programak aurrera darrai egun hauetan Necochean.

Gehiago irakurri...


Jaialdi 2020 uztailaren 28tik abuztuaren 2ea arte izango dela oroitarazten dute antolatzaileek

2016/07/28

Jaialdi 2020 Facebook orria

"Marka ezazu zeure egutegian! Plazerez adierazten dizugu Jaialdi 2020 uztailaren 28tik abuztuaren 2ra bitartean izango dela". Honelaxe erantzun diote sare sozialetan Jaialdi 2020eko antolatzaileek bost urtean behin Estatu Batuetako Boisen gauzatzen den euskal-amerikar festa erraldoi honen datei buruz eginiko galdera bati. Erantzu animatzekona ongi datorkigu data horiek gogoan hartzeko eta aholkuari segitzeko eta, agian, ahal duenari animatzeko agian hurrengo edizio horretan Boisen parte hartzaile izan dadin.

Gehiago irakurri...


Azkeneko deia: bihar azken eguna EuskalKultura.com-en liburu, CD eta eranskailu zozketan parte hartzeko

2016/07/27

Azken deia da: bihar azkeneko eguna da EuskalKultura.com-en uztaileko zozketan parte hartzeko. 5 sari: bi liburu: "Modern Basque History: Eighteen century to the present", Cameron Watson egile (Renoko Unibertsitatea) eta "Aita deitzen zen gizona", Joan Errea egile eta Pello Salaburu prestatzaile (Pamiela); bi CD, Burgaintziren "Dantzaz-eke" (Agorrila) eta Sonia de los Santos-en "Mi viaje: de Nuevo León to the NY Island"; eta ikurrinak eta euskal diseinuak dauzkaten eranskailu edo itsasgarri sorta bat. Ez utzi gerorako eta eman gaur bertan izena!

Gehiago irakurri...


Arantxa Anitua euskal-argentinarra Diasporako ordezkari Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Batzordean

2016/07/27

Bilkuraren ikuspegia. Arantxa Anitua laugarrena da eskuinetik

Aurretik Lehendakariaren Kanpoan diren Euskal Gizatalde gaietarako Aholku Batzordeko kide zen, horretarako Euskal Gizataldeen Mundu-Batzarrak hautatua. Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxeko eta FEVAko lehendakariorde ere baden emakume honek Lehendakariaren Kanpo Harremanetarako Aholku Batzordeko lehenengo bileran parte hartu zuen atzo Gasteizen, honetarako Lehendakariak hautatua. Nazioartetze gaietan "Jaurlaritzaren eta gizarte zibilaren arteko topagunea izatea" du helburu organo berriak.

Gehiago irakurri...


Pergaminoko Euskal Etxeak hiri erdigunean, aurrekaririk gabeko jai batekin ospatu zituen Sanferminak

2016/07/27

Kolorezko txupinazo batek eman zion hasiera Pergaminoko San Fermin Festari

Eta erantzun ezin hobea jaso zuen herritarrengandik. Jende ugari bildu zen oinezkoentzako San Nicolas kalean eta euskal ikuskizun batez gozatu ahal izan zuten, dantza eta musika barne. Chacabucoko Guillermo Larregui eta Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat euskal etxeetako lagunek bat egin zuten Pergaminoko Euskal Etxearen ospakizunarekin.

Gehiago irakurri...


Arrakastaz burutu dira Argentinako Mendozan Euskara Munduan-en Barnetegia eta Irakasleen Trebakuntza

2016/07/26

2016ko Neguko Barnetegiko talde argazkia

HABEk kudeatzen duen Euskara Munduan programaren 2013-2016 tarteko zortzigarren barnetegia bukatu berria da Mendozako Denak Bat Euskal Etxea eta FEVA antolatzaile. Uztailaren 16tik 23ra kuzatu den Ikastaro trinkoa bukatuta, euskal etxeetan irakasle aritzen direnei begirako jardunaldi pedagogikoak ere egin ziren 23an eta 24an. Programako kideekin elkartu eta programari babesa adieraztearren, FEVAko lehend akari Hugo Andiazabal propio bertaratu zen Mendozara.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia