euskal diaspora eta kultura
2016/07/26
Igande honetan, uztailaren 31n, San Inazio eguna ospatuko da. Euskal etxeetan tradizio handiko festa da Bizkaiko eta Gipuzkoako patroiaren eguna, eta elkarte askok hainbat ekitaldi eta jarduera antolatu dituzte. Aipagarria da bereziki Boiseko euskal komunitatearen festa, AEBetako hiri honetan hitzordu handia delako eta hiru eguneko luzapena izango duelako. Horrez gain, jarduerak egingo dira Txileko Santiagon, Mexikon, Argentinako Necochea, Arrecifes, Roldan, Corpus Christin... Jarraian, hitzordu horietako batzuk.
2016/07/26
Euskal sukaldarientzako bi lanposturen berri iritsi da EuskalKultura.com-en erredakziora azken egunotan, Bartzelonatik bat eta Buenos Airestik bestea. Bartzelonakoa bertako Euskal Etxetik dator eta 2016-2017 ikasturterako deia da, dagoeneko dauden langileekin batera Euskal Etxeareen Txokoa gobernatzeko. Bigarrena, berriz, Buenos Airesko Montserrat auzoko euskal jatetxe sendotu baterako da, eta sukaldaria eta sukalde-laguntzailea eskatzen ditu, bereziki arrainetan iaioak. Ikus gehiago.
2016/07/25
Etzidamu, osteguna, azkeneko eguna da EuskalKultura.com-en uztaileko zozketan parte hartzeko. 5 sari: bi liburu: "Modern Basque History: Eighteen century to the present", Cameron Watson egile (Renoko Unibertsitatea) eta "Aita deitzen zen gizona", Joan Errea egile eta Pello Salaburu prestatzaile (Pamiela); bi CD, Burgaintziren "Dantzaz-eke" (Agorrila) eta Sonia de los Santos-en "Mi viaje: de Nuevo León to the NY Island"; eta ikurrinak eta euskal diseinuak dauzkaten eranskailu edo itsasgarri sorta bat. Ez utzi gerorako eta eman gaur bertan izena!
2016/07/25
Valencia hiria hiriburu duen Venezuelako Carabobo estatuan, bertako euskal komunitatearen eta Eusko Etxearen baitan jaio zen Itxaso Uzkanga. Aita Begoñakoa eta ama Bediakoa, bederatzi urte dira 'itzuli' zela Euskal Herrira, amodioaren deiari jarraituz. Urko bere senarrarekin bizkien guraso, Ekin Harriari izeneko diseinu enpresako burua da. Euskal Herriko, eta bereziki Bizkaiko sinbolo eta irudi tradizionaletan oinarritutako irudien egile da, tartean elastikoak, pitxiak, poltsak edo bestelako osagarriak.
2016/07/22
Euskal dantzari buruzko ezaguera zabaltzeko asmoarekin sortu du Azkue Fundazioak "Soka" aplikazioa. App honen oinarrian dago Euskal Kultur Erakundeak egin duen "Soka, euskal dantzaren urratsetan" erakusketa, eta www.dantzan.eus webguneko edukinak ere baliatu dira aplikazioa garatzeko. Bi atal ditu aplikazioak: batean, Euskal Herriko dantza emankizunen mapa eta egutegia, eta bestea, dantzari buruzko galde-erantzunen jolasa. Doakoa da eta iOS eta Android sistementzako eskuragarri.
2016/07/22
Bukatu zela ia pare bat aste pasatuta, sarean etengabe segitzen dute agertzen ekitaldiko argazki, bideo eta iruzkinek. Euskal Herrikoentzat berezia, euskal-amerikarrentat oso berezia izan zen. Lorea Bilbaok barrutik bizi izan zuen.
2016/07/22
Oporretara joan da Valladolideko Gure Txoko Euskal Etxea, baina udaran ateak itxi baino lehen azken jarduera bat egin zuen ekainean, San Juanetako bazkari bat. Aurretik, koruak ikasturteko azken emanaldia egin zuen Toro hirira egin zuen txangoan. Koruak kantaldia eman zuen Toroko San Julian elizan, eta emanaldiaren ostean bazkaria egin zuten elkarteko bazkideek, inguru horretako ardo ezagunak dastatuz.
2016/07/21
Datorren asteko osteguna, gaur zortzi, azkeneko eguna da EuskalKultura.com-en uztaileko zozketan parte hartzeko. Sariak: bi liburu: "Modern Basque History: Eighteen century to the present", Cameron Watson egile (Renoko Unibertsitatea) eta "Aita deitzen zen gizona", Joan Errea egile eta Pello Salaburu prestatzaile (Pamiela); bi CD, Burgaintziren "Dantzaz-eke" (Agorrila) eta Sonia de los Santos-en "Mi viaje: de Nuevo León to the NY Island"; eta ikurrinak eta euskal diseinuak dauzkaten eranskailu edo itsasgarri sorta bat. Eman gaur bertan izena!
2016/07/21
Aurtengo uztaila benetan mugitua izan da Korrontzi folk taldearentzat; izan ere, makina bat herrialdetan izan dira bizkaitarrak euren musika aurkezten. Uztail hasieran Washintonen izan ziren, Smithsonian Museoaren Folklife Festivalean, AEBetako euskaldunekin batera, eta harrezkero Kroazian, Italia, Eslovenian eta Hungarian izan dira. Etzi Warwick-en itxiko dute bira.
2016/07/21
"Etxetik at.Euskal Diaspora" izenpean, erakusketa Bizkaiko Foru Aldundiak antolatuta urrian egingo diren "Etxetik at. Migrazioak eta kultur ondarea" izeneko Ondarearen Europako Jardunaldien aurrerapena izango da, aurten hogeita bost urte betetzen ari den Gernikako Euskal Herria Museoan. Erakusketaren inaugurazioa gaur arratsaldeko zazpietan egingo da Museoaren egoitzan.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus