euskal diaspora eta kultura
2016/07/20
Bakersfield hiri kaliforniarrean egoitza duen Kern County Basque Club-ek kontzertu eta ekitaldi bat antolatu du hiriko garagardotegi batean New Orleans-eko musika banda bat protagonista, dirua lortu ahal izateko aurrera daraman Memoria Bizia ekimenerako, CSUB unibertsitateko bekadun bat hartu eta, pertsona finko hori hor, bultzada erabakiorra eman ahal izateko Memoria Bizia programaren bertako atalari.
2016/07/20
Bilera atzo arratsaldez egin zen Gasteizen, Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzan. Iñigo Urkullu lehendakaria buru, partaide izan ziren Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua eta Aizpea Goenaga Etxepare Institutuko zuzendaria, Patronatuko beste zenbait kideen artean bertan zeudela Marian Elorza, Patxi Baztarrika, Josean Muñoz, Lorea Bilbao, Koldo Martinez, Xabi Paya eta Felipe Juaristi, besteak beste.
2016/07/20
Montrealeko Euskaldunak elkarteak 20 urte betetzen ditu aurten eta euskal etxeko bazkideak festa handia ari dira antolatzen data esanguratsua behar den moduan ospatzeko. Ekitaldiak abuztuaren 26an hasiko dira, elkartearen historiari buruzko erakusketa batekin, eta asteburuan zehar luzatuko dira.
2016/07/19
Argazki lehiaketa antolatu du Sao Pauloko Eusko Alkartasuna Euskal Etxeak, gaia 'Gure Euskal Herria' duela eta partaide izan daitezkeela uskal etxeko kideak eta baita bisitariak ere. Lanak aurkezteko epea irailaren 15a da eta saritutako 12 argazki onenekin Eusko Alkartasunaren 2017ko egutegia egingo da. Erakusketa online bat ere zabalduko da interneten zein sare sozialetan.
2016/07/19
Aurten ere Caraboboko Euskal Venezuelar elkarteak San Fermin Eguneko festa jendetsua ospatu zuen, bertaratu zirenen artean Caracasko Eusko Etxeako talde bat ere izan zen, giro ederraz gozatzeko prest. Urtero legez, festako unerik zirraragarriena bigantxak atera zirenekoa izan zen. Ikusi jarraian eguneko argazki galeria.
2016/07/18
Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU-UPV) Udako Ikastaroen baitan, euskal diaspora aztergai gaur eta bihar Donostiako Miramar Jauregian "Euskal diasporaren rol (berria) 21. mendeko Euskadin" izenburupean. Hizlari aditu arituko dira Alexander Ugalde, Asier Vallejo, Guillermo Dorronsoro, Imanol Galdos, Ivan Jimenez, John Ysursa, Josean Muñoz, Marian Elorza, Patrick Fitzgerald, Unai Lauzirika eta Xabier Zubillaga.
2016/07/18
Eneko Atxa bizkaitarrak jatetxea irekiko du Londresen irailean, hiri honetan gero eta zale gehiago dituen euskal sukaldaritzaren modarekin bat eginez. Atxaren jatetxe berria One Aldych izeneko hotelean egongo da eta "Eneko at One Aldwych" izena izango du. Azurmendi euskal sukaldaritzako izen ospetsuenetakoa bilakatu da azken urteotan, eta hiru Michelin izar eskuratu ditu bere Azurmendi jatetxearekin.
2016/07/16
La Platako Euzko Etxean burututako ekitaldi batean, Arrasateko Kooperatiben oinarriak jarri zituen Jose Maria Arizmendiarrieta apaizaren izenarekin bataiatu zuten La Platako Euskal-Argentinar Ikasketa Zentroko kideek euren ikerketa gunea. Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartearen izenean, elkarteko presidente Miguel Angel Laspiur gipuzkoarra argentinaratu zen omenaldian eta antolatutako ekintzetan parte hartzeko.
2016/07/15
Abian da EuskalKultura.com-en zozketa berria. Oraingoan sariak, honakoak: bi liburu: "Modern Basque History: Eighteen century to the present", Cameron Watson egile (Renoko Unibertsitatea) eta "Aita deitzen zen gizona", Joan Errea egile eta Pello Salaburu prestatzaile (Pamiela); bi CD, Burgaintziren "Dantzaz-eke" (Agorrila) eta Sonia de los Santos-en "Mi viaje: de Nuevo León to the NY Island"; eta ikurrinak eta euskal diseinuak dauzkaten eranskailu edo itsasgarri sorta bat.
2016/07/15
Uztailaren 9an ospatu zen Argentina osoan herrialdearen Independentziaren Deklarazioaren Bigarren Mendeurrena; ospakizunak, dena den, joan den asteburu osoa harrapatu zuten hainbat zeremonia eta jaialdi tarteko. Euskal kolektibitateak partaidetza nabaria izan zuen ekintzetan eta ikurrina nabarmen gertaratu zen desfiletara. Hona Independentzia Argentinarraren Bigarren Mendeurreneko ospakizunen argazkia galeria.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus