euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Su handiek argitu eta berotu zituzten Argentinako euskal etxeen San Juan gaueko ospakizunak

2016/07/01

San Juan Sua, Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak Euskal Etxearen eskutik

Munduko bazter askotan ospatzen da San Juan bezperako suaren tradizioa. Azken urteetan, ez dira gutxi aintzineko tradizio hau bereganatu duten Argentinako euskal etxeak eta jai politak, koloredunak eta komunitateari begira antolatzen dituzte askok, neguari ongietorria emateko. Artikulu honetan, Buenos Aires, Comodoro Rivadavia, Cañuelas, Pergamino eta Trenque Lauquen hirien aurtengo ospakizunen erreferentzia eta argazki galeria.

Gehiago irakurri...


Asteburu honetan ospatuko dira Chinon, NABOren Biltzarra eta Southern California Basque Club-en 70. Piknika

2016/06/30

Southern California Basque Club elkarteak webgunean ematen du asteburuko jardueren berri

Asteburu honetan NABOk, Ipar Amerikako Euskal Etxeen Federazioak, bere urteroko Biltzar Nagusia egingo du Kaliforniako Chino hirian, Southern California Basque Club elkarteak antolatuta. Aldi berean euskal etxe kaliforniarrak bere 70. Euskal Piknika egin eta urteurrena ospatuko du. Asteburuan zehar euskal giro aparta izango da Chino aldean. Hona egitaraua.

Gehiago irakurri...


Eguraldi ederra lagun hasi zen atzo Washingtonen euskaldunen Smithsonian Folklife Festival 2016 (II)

2016/06/30

Kepa Junkeraren emanaldia atzo arratsaldean Festivalaren eremuan, Kapitolio aurrean, jendea dantzari (argazkia EuskalKultura.com)

Aurreko gauean izandako eurijasaren ostean, Washingtonek eguraldi opari ederra eskaini zion atzo euskaldunei eskainitako Smithsonian Folklife Festivalari, egun osoa eguzkia lagun pasatu baitzen. Egunik jendetsuenak asteburukoak eta bereziki Uztailaren 4a --datorren astelehena-- izatea espero bada ere, inaugurazio ekitaldia ederto pasatu zen eta estreineko egunak giro ona eta espektazio altuak baitetsi zituen, bisitarien eta erakusleen arteko intees eta konplizitate handiz. Hona argazki kronika.

Gehiago irakurri...


Boiseko Ikastola zuzendari bila ari da: proposamenak uztailaren 15aren aurretik behar dira aurkeztu

2016/06/30

Boiseko Ikastolako haur taldea artxiboko irudi batean

Zuzendari bila ari da Boiseko Ikastola eta uztailaren 15era arte zabaldu du kargurako proposamen eta eskabideak aurkezteko epea. Boiseko Euskal Museo eta Kultur Zentroaren baitan, pertsona hautatuak eskolaurreko euskal erakunde boisetar honen ardura hartuko du alor guztietan, tartean pedagogikoa eta ekonomikoa eta eguneroko martxa finkatu, dinamizatu eta jarraituko du. Euskara jakitea gogoan hartuko da baina ez da ezinbestekoa.

Gehiago irakurri...


Azken ikutuak emanik, guztia prest Washingtonen 2016ko Smithsonian Folklife Festival-ak ateak zabal ditzan

2016/06/29

Euskaldunen 2016 Smithsonian Folklife Festivala Washingtongo Obeliskoaren (irudian) eta Kapitolioaren artean zabaltzen da (argazkia EuskalKultura.com)

Guztiak lanean ziren atzo asteartea Washington hiriburuko National Mall-en, azken ikutuak ematen gaur asteazkena, goizeko 10etan (Euskal Herrian arratsaldeko lauak direla) 2016ko Smithsonian Folklife Festival-i hasiera emateko, euskaldunak eta Euskal Herria aurtengo edizioko ardatz. Inaugurazio ekitaldi ofiziala goizean, Kapitolioa albo batean zelatari muntatu den Euskal Herri txikiak Kepa Junkera eta Sorginak-en emanaldia bizituko du iluntzean. Hona inaugurazio aurreko azken argazkiak. Zero eguna gaur da.

Gehiago irakurri...


2016ko Gaztemundu euskal sukaldaritzari buruzkoa izango da eta urriaren 1etik 16ra egingo da Donostian

2016/06/29

2014ko Gaztemundu programako partehartzaileei harrera Lehendakaritzan (argazkia Irekia)

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak Gaztemundu programaren aurtengo deialdia onartu zuen atzo. Euskal sukaldaritza izango da aurten euskal etxeetako gazteei zuzenduriko trebakuntza programaren ardatza, eta guztira 25 lagunek parte hartu ahalko dute. Eskabideak aurkezteko epea deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ostean irekiko da.

Gehiago irakurri...


Armstrong herriko Eusko Txokoak, Santa Fe probintzian, sukaldaritzaren bidez zabaltzen du euskal izena

2016/06/29

Elorriaga sendia Armstrong-eko Gizataldeen Jaian

Eusko Txokoa euskal jatetxe eta euskal etxea da. Duela hamabost urte sortu zuen Armstrong-eko Elorriaga familiak eta zalaparta handirik egin gabe, euskal giroa sustatzen du bere inguruan, batez ere gastronomiaren bidez. “Proiektu familiarra da, euskal etxea gure etxea da”, adierazi dio EuskalKultura.com-i familiaren burua den Norberto Elorriagak. “Dena den, asko gustatuko litzaiguke Argentinako euskal kolektibitatearekin kontaktatzea”.

Gehiago irakurri...


Smithsonian Folklife Festival 2016: Washington hiriak ohorez hartuko ditu Euskal Herria eta euskaldunak

2016/06/28

Aurreko Folklife Jaialdiaren edizio bat, 2014koa, Txina eta Keniari eskainia (argazkia Francisco Guerra-Smithsonian Institution)

Gutxitan izango dute euskaldunek aste honetan eta datorrenean Washingtonen gauzatuko den aukera hau bezalakorik Estatu Batuen bihotzean sartzeko, sukalderaino, amerikarrek eurek antolatutako ekitaldi batean, Smithsonian bezalako erakunde prestigiotsu baten eskutik. Antolatzaileek, milioi bat bisitari aipatu dituzte urtero egiten den hitzordu honetara, aurten, baina, euskaldunak ardatz, Kapitolioaren aurrean, hiriak bisitari gehien bereganatzen duen Uztailaren 4ean. Egun bakarra falta da estreinurako.

Gehiago irakurri...


Javier Canteras sukaldariak Urdaneta izeneko jatetxea irekiko du Portlanden, telebistan irabazitako sariarekin

2016/06/28

Javier Canteras sukaldaria (ezk) eta Ryan Spragg bazkidea (esk) (argazkia Facebook/The Basque Supper Club)

Javier Canteras sukaldaria arrakasta lortu du aspaldion Portland-en The Basque Supper Club izeneko pop-up jatetxearekin. Orain, baina, beste pauso bat emango du eta egoitza fisiko finkoa duen jatetxea irekiko du, Urdaneta izenarekin, uztailaren erdialdean. Jatetxea abian jartzeko dirua era bitxi batean lortu zuen Canterasek, telebistako "Restauran Startup" saioa irabazita. Hau de bere istorioa.

Gehiago irakurri...


Guillermo Larregui EEak bere 27. urteurrena ospatu du eta urteko bigarren seihileko betea iragartzen du

2016/06/28

27. urteurren jaian, Etxeko neskatxak izan ziren gaueko protagonistak

Berrehundik gora lagun bildu zituen Chacabucoko Euskal Etxeak bere urtebetetze jaian, tartean Cañuelas eta Pergaminoko euskal etxeetako ordezkariak. Euskal etxeen arteko harremanak ondo asko landu nahi dituzte Guillermo Larregui-ko kideek eta ildo horri tiraka uztail honetan Pergaminon egingo den Dantzarien Topaketan hartuko dute parte. Urteko bigarren zatirako, bsteak beste, Nekazaritza Elkarteko erakustaldia, hileroko elkarretaratzeak eta Euskal Herrirako bidaia dauzkate esku artean chacabucotarrek.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia