euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zein da Gipuzkoako txokorik ederrena? Proposatu zurea eta parte hartu GipuzkoAround proiektuan!

2016/05/10

GipuzkoAround proiektuaren webguneko irudia

Zeintzuk dira Gipuzkoako bazterrik ederrenak, ikusgarrienak edo esanguratsuenak?  "Dancing in the Basque Country" bideo egin zuten lagunek galdera horiei erantzuna eman nahi diete GipuzkoAround proiektuan eta horretarako laguntza eskatu dute sare sozialetan. Proposatu zure txokoa eta agian Gipuzkoako 89 udalerriak bilduko dituen bideoan agertuko da!

Gehiago irakurri...


Gaur hasiko da Buenos Airesen Euskal Argentinar Merkataritza Ganberak eratutako Euskal Sukaldaritza Astea

2016/05/09

Argentinako Euskal Sukaldaritza Astearen lehenengo edizioaren logoa

Hirian atzo egindako 'Buenos Airesek EH ospagai' jaialdiaren oihartzunak oraindik airean, gaur astelehenetik aurrera funtzioaren bigarren atala. Euskal Sukaldaritzaren lehenengo Astea maiatzaren 9tik 15era garatuko da, Argentinako zenbait hiritako chef eta jatetxe ospetsuak partaide. Astean zehar hiru urratseko (platereko) menuak eskainiko dituzte hainbat jatetxek, prezio egokituan eta euskal giro barnean.

 

Gehiago irakurri...


20 bat mila lagunek bizi izan zuten euskal kultura barru barrutik 2016ko ‘Buenos Airesek EH ospagai’ jaialdian

2016/05/09

20.000 inguru lagun bildu ziren atzo ‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’ jaialdiaren 5. edizioan (argazkia EuskalKultura.com)

‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’ jaialdiaren bosgarren edizioa ospatu zen atzo Argentinako hiriburuko Mayo etorbidean eta, antolatzaileen arabera, 20 mila inguru lagun partaide. Eguerdian hasita, eta arratsaldeko 6ak arte, hainbat kultur adierazpen aurkeztu eta erakutsi zizkion euskal kolektibitateak Buenos Aires hiriari, dantzak, musika, sukaldaritza, kirolak, euskara eta jantzi tipikoak barne.

Gehiago irakurri...


Euskal kultura zabaltzen Medellinen: Gure Mendietakoak euskal etxeak standa jarriko du liburu azokan

2016/05/09

Iazko Medellingo Liburuaren Egunak azokan ere jarri zuen standa euskal etxeak. Irudian, John Ricaurte elkarteko kidea, ator urdinez

Asteburu honetan, zehazki ostiralean eta larunbatean, Antioquiako Gure Mendietakoak Euskal Etxea eta CEVA (Antioquiako Euskal Ikasketa Zentroa) Medellinen izango dira, euskal kultura zabaltzen. Elkarteek standa jarriko dute "Días del Libro" liburu azokan, eta Euskal Herriko historia, kultura, hizkuntza eta Diasporari buruzko liburuak eskainiko dizkiete bisitariei. John Alejandro Ricaurte, elkarteko kide eta historialaria, han izango da standean bertaratzen direnen galderei erantzuteko.

Gehiago irakurri...


Carina Barajas, Utah-ko euskalduna: "Jende gogorrak hazi nau, bereziki izpiritu gogorreko emakumeek"

2016/05/06

Carina Barajas bere margolanetako bi atzean dituela

Carina Barajas du izena eta 23 ute dauzka. Kalifornian jaio bazen ere, Utah 'Mormoien Estatuan' hazia da. Marraztea, margotzea eta diseinatzea gustatzen zaizkio eta amaitu berriak ditu --joan den astean-- Arte Ederretako ikasketak. Euskal gogo handikoa, bereziki maite du bere amatxi, Marie, Ezterenzubitik Salt Lakera emigratua, eta bere inspirazio euskalduna.

Gehiago irakurri...


Mexikoko baztandarrek festa jendetsu eta alaiarekin ospatu zuten aurten ere Baztango Eguna

2016/05/05

Baztango Egunaren antolatzaileak (argazkia Baztango Eguna Mexico)

Iragan maiatzaren 1ean Mexikoko baztandarrek berain eguna ospatu zuten, eta beste behin ere festak arrakasta itzela izan zuen. Badu zeozer berezia Baztango Egunak, urtero urtero jendetza biltzen baita Euskal Etxera. Agian zerikusia du eguneko menuak, Baztango jaki tipiko eta goxoek osatua, bertakoen oroimena kitzikatzen duena; edo agian giroa, beti ere aparta izan ohi dena. Jarraian, argazki galeria.

Gehiago irakurri...


2016ko ‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’: behin betiko programa eta ordutegia datorren iganderako

2016/05/05

2016ko ‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’ jaialdiaren afixa

[PROGRAMA 2016-05-05ean 15:30etan EGUNERATUA AZKEN ALDIZ] Dena prest daukate igande honetan ‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’ jaialdian parte hartuko duten euskal etxe eta erakundeek. Laurak Bat antolatzaile, euskal jai erraldoia ospatuko du argentinar hiriburuak Mayo etorbidean, eguerditik aurrera. Buenos Airesen edo Buenos Airesetik hurbil bazaude, ez zazu zalantzarik izan eta hurbil zaitez giro paregabeko festa berezi honetara!

Gehiago irakurri...


"Elkokoak, the Basques of Elko" online erakusketa sareratu dute zenbait kultur erakunde amerikarrek

2016/05/05

"Elkokoak, the Basques of Elko" webgunearen irudi bat

Datorren ekain-uztailean Washington hiriburuan euskaldunei eskainita gauzatuko den 2016 Smithsonian Folklife Festival "Berrikuntza kulturaren bidez" ekimenarekin bat eginez, Nevada iparraldeko zenbait erakundek "Elkokoak, the Basques of Elko" online erakusketa plazaratu dute, apurka-apurka euskaldunek Elko aldean egin duten ekarpena eta daukaten errealitatea jendaurretu nahirik. 

Gehiago irakurri...


Standak Concordia erdian euskaldunen jarduerak zabaltzeko eta larunbat honetan, afaria euskal etxean

2016/05/05

Concordiako Euskal Gizataldea Euskal Etxeko kideak Aberri Eguneko mezan

Euskal kolektibitateak egiten dituen ekintzak eta Euskal Herriaren berri zabaltzeko asmoz, stand kulturalak antolatuko ditu Concordiako Euskal Etxeak, hilean behin, hiriko 25 de Mayo plazan. Berri honekin batera gonbite bat ere luzatzen dute lagunek: larunbat honetan urteko lehenengo afaria egingo dute euskal etxean.

Gehiago irakurri...


Jaiaren logo lehiaketa eta urte osoko programa Chascomuseko Euskal Etxean, bere 25. urteurrena ospatzeko

2016/05/04

2015ean Chascomuseko lagunek Olentzeroren bisita jaso zuten

Chascomuseko Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeko kideek erakundearen 25. urtemuga ospatuko dute aurten eta mota askotako ekintzak biltzen dituen egitarau bat ari dira osatzen behar bezala ospatzeko. Festaren publizitatea egiteko, irudi berezi bat nahi dute chascomustarrek eta hori dela eta Euskal Etxearen 25. Urteurren logo lehiaketan parte hartzeko deialdia ere plazaratu dute. Lanak bidaltzeko epea uztailaren 10ean bukatuko da.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia