euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

“Non dago Mikel?” dokumentala Buenos Airesko Gaumont zineman ikusgai, Jasone Agirre legebiltzarkidea partaide

2023/11/10

Astelehenean, azaroaren 13an, Gaumont zinema aretoan “Non dago Mikel?” dokumentala proiektatuko da. Mikel Zabalza gazte nafarraren desagerpenaren kronika Amaia Merinok eta Miguel Ángel Llamasek zuzendu dute. Jasone Agirre Eusko Legebiltzarreko EH Bilduko parlamentari bizkaitarra partaide, "Non Dago Mikel?" dokumentala edatorren astelehenean, azaroak 13an, eskainiko da hiriburu argentinarreko publiko orokorraren aurrean, 17etan, Gaumont zineman. Amaia Merino eta Miguel Angel “Pitu” Llamas zuzendari dituen filmak Mikel Zabaltza gazte nafarraren desagerpenaren istorioa kontatzen ...

Gehiago irakurri...


Argentinako euskal erkidegoetan grabatutako 'Transmisioa' emango dute datorren igandean Pariseko Euskal Etxean

2023/11/10

Olentzeroren Lagunak-ek euskaldun makila oparitu zion La Pampako Macachinen bertako Iñaki Unamunori bere lankidetzaren oroigarri Pariseko Euskal Etxeak euskal diaspora argentinar kutsu apur bat bat hartuko du satorren igandean, arratsalde partez, 15:00etan, herrialde hegoamerikar horretan 2022an grabatutako 'Transmisioa' dokumentala pantailaratuko baitute, euskal tradizio batzuk bertako euskal diasporan nola bizi diren erakutsiz. Baionako 'Olentzeroren Lagunak' elkarteak, teknika lanetan Comedia ekoiztetxearekin, ...

Gehiago irakurri...


Garaiz zaude oraindik Valentziako Euskal Etxeak hil amaieran Calles herrian antolatu duen barnetegian izena emateko

2023/11/09

Asteburu bat euskaraz praktikatzen igarotzeko prezio eskuragarria duen proposamena Euskara erabili eta praktikatzeko barnetegi berri bat antolatu du Valentziako Laurak Bat Euskal Etxeak euskara ikasleentzat, mintza praktika lantzeko helburuarekin, egun batzuk euskaraz bizi daitezen, murgiltze sisteman, beraz, horretarako aukera gutxi baitago bestea Euskal Herritik kanpo. Udazkeneko ikastaro trinko hau azaroaren 24, 25 eta 26an gauzatuko da Valentziako Calles herrian.

Gehiago irakurri...


Arriagaren obra estreinatuko du bihar Buenos Airesko Colón Antzokian Concentus BAk, Ricardo Sciammarella zuzendari

2023/11/09

Ezkerrean, Ensamble Concentus BA, Ricardo Sciammarella zuzendari Buenos Airesen irailean eskainitako kontzertuan. Eskuinean, Colón Antzokiko biharko kartela Juan Crisóstomo Arriagaren lanekin Bilbon jaio eta Parisen gazterik oso, 20 urteak betetzeke biriketako gaitz batez hil zen Juan Crisostomo Arriaga (1806 - 4826) musikagile bilbotar handiaren lana lehenengoz entzungo da zuzenean Buenos Airesen, bertako Ensamble Concentus BAren eskutik, Ricardo Sciammarella zuzendari argentinarraren batutapean, bihar ostirala, azaroaren 10ean, Colón Antzokiko Urrezko Aretoan, iluntzeko ...

Gehiago irakurri...


Atera da! Hona EHan abenduaren 11tik 21era egingo den Gaztemundu 2023rako hautatuak izan direnen zerrenda

2023/11/08

Gaztemunduko aurreko edizio bateko kideak bisita egiten Gasteizen Lehendakaritzara argazkian Urkullu lehendakariarekin EHAA Buletin Ofizialak gaur asteazkena azaroaren 8ko bere zenbakian eman du argitara Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariaren Ebazpena, 2023ko abuztuaren 30ekoa, adieraziz 2023ko Gaztemundu programan parte hartzeko hautatuak izan diren munduko Euskal Etxeetako gazteen izenak. Programa, jakina denez, datorren hilean, abenduaren 11etik 21era gauzatuko da, Euskal Gizataldeen VIII. Mundu-Batzarreko saioak ...

Gehiago irakurri...


Necocheako Euskal Asteko Liburutegien 22. bilerak 'Artxibo historikoak' landuko ditu eta YouTubez segitu ahal izango da

2023/11/08

“Artxibo historikoak” izango du gai nagusia Euskal Asteko Liburutegien 22. Bilerak, YouTubez jarraitu ahal izango da Euskal Aste Nazionalaren baitan urtero egiten den Euskal Etxeetako Liburutegien ohiko topaketak berritasun garrantzitsua aurkeztuko du aurten. Bertaratzeaz gain, larunbat goizean egingo den 22. Liburutegi Topaketa YouTubez ere segituko ahal izango da eta txat bidez parte hartzeko aukera eskainiko du. Oraingo honetan, topaketak “Artxibo Historikoak” gaia jorratuko du. Eta, ohi bezala, liburutegi ...

Gehiago irakurri...


Euskadiren eta Habana Hiriko Historialariaren Bulegoaren arteko 25 urteko lankidetza liburu batera ekarriko da 2024an

2023/11/08

2024an argitaratuko den liburu batek euskal kooperazioak Habanako Historialarien Bulegoarekin egindako lanak bilduko ditu eLankidetza-Garapenerako Lankidetzako Euskal Agentziak azterlan bat aurkeztu zuen joan den ostiralean euskal lankidetzaren eta Habana Hiriko Historialariaren Bulegoaren arteko harremana arakatuz. Lanak 1997tik Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politikak sailaren menpekoa den agentzia honek etengabe eta modu egonkorrean lagundutako birgaitze- eta ondare-ekimenak eta sustapen ...

Gehiago irakurri...


Valladolideko Euskal Etxeak 40 urte: Gure Txokoko abesbatzak Begoñako Basilikan kantatuko du larunbatean Bilbon

2023/11/07

Valladolideko Euskal Etxeko abesbatzak kontzertua emango du datorren larunbatean Bilbon Begoñako Basilikan Valladolideko Gure Txoko Euskal Etxeak 40 urte bete ditu aurten.  "Ugariak izan ziren fundatzaileek egindako lanak, jo ta ke, gogotsu, ilusio eta dedikazioz, gaur egun guztiok balia dezakezun ahalegina handi bat. Elkarte bizia gara, eta bazkide eta lagunei euskara eskolak eskaintzen dizkiegu, eta ohiko festak ospatzen ditugu, tartean Diasporaren Eguna, Korrika, Olentzero...", azaldu dio ...

Gehiago irakurri...


EuskalKultura.eus-eko zuzendari Joseba Etxarrik euskara klase irekia eskaini du Buenos Airesko Nafarroako Etxean

2023/11/07

EuskalKultura.eus-eko zuzendari Joseba Etxarri Buenos Airesko Nafar Etxean izan zen eta euskarari buruzko hitzaldia eskaini zuen Necochean garatzen ari den Euskal Aste Nazionalerako bidean, Argentinako euskal etxeak Euskal Herriko kultura munduko kide ugariren bisita jasotzen ari dira egunotan. Musikariek, dantzariek, agintari politikoek eta baita hedabideetako kideek ere diasporako jendearekin bildu eta harreman zuzena izateko baliatu ohi dute aukera. Halaxe ari da egiten EuskalKultura.eus-eko zuzendari Joseba Etxarri ere. Joan den ...

Gehiago irakurri...


Jarduera ostiral honetan Necochean Euskal Astearen baitan: "Euskal diaspora esperientziak partekatzen", sarrera libre

2023/11/06

 Necocheako 2023ko Euskal Aste Nazionalaren baitango Jardunaldien programa Necochea eta Argentinako eta beste herrialde batzuetako euskal ordezkariak, tartean AEB, Uruguai eta Argentinako euskal federazioateako presidenteak, hurrenez hurren Jean Flesher, Juan Pedro Arin eta Arantxa Anitua daudela, hartuko dute parte Eusko Jaurlaritzako ordezkariekin, Kanpoan dagoen Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez buru, euskal diasporako ordezkari gehiagorekin datorren ostiralean ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia