euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Plazan da dagoeneko, online irakurgai, La Platako Eguzkia aldizkariaren 2023ko azkena den 24. zenbakia

2023/12/26

Buenos Aires probintziako hiriburu den La Platako Euzko Etxearen 'Eguzkia' hiruhilabetekariaren 24. zenbakiaren azala Hemen da beste behin La Platako Euzko Etxeak hiruhilabatero plazaratzen duen Eguzkia astekaria, La Platan bertan eta mundu zabalean dauzkan irakurleen egarria asetzeko prest. Honakoan 24. zenbakia du, 2023ko laugarren eta azkena, Argentinan oporrak hartu aurre-aurrekoa. Azalean daraman irudiak Euzko Etxeko Denak Bat dantza taldearen Necocheako Euskal Aste Nazionaleko larunbateko galaren aurkezpena jasotzen du, ...

Gehiago irakurri...


Eguraldi txarrari, Jaiotza ona: Tandilgo Gure Etxeko lagunek arrakastaz aurkeztu dute Gabonari lotutako antzezpena

2023/12/26

Tandilgo Euskal Etxearen Jaiotza Bizidunean parte hartu zutenen talde-argazkia, tartean dantzariak, ikasle eta irakasleak, abesbatza... Urtero bezala, Tandilgo Gure Etxea Euskal Etxeak arrakastaz aurkeztu du aurten ere bere Euskal Jaiotza Biziduna, hemen 'pesebre viviente' deitzen dutena. Tandilen klasiko bihurtu den antzezpen honetan Euskal Etxeko taldeak oro izan ziren partaide: dantza taldeak, euskara ikasleak, abesbatza, neska eta mutiko pilotariak, zuzendaritza batzordeko kideak, eta baita familiak eta elkartearen lagunak ere. Aurten ...

Gehiago irakurri...


Zuzendaritza berritu du New Yorkeko Eusko Etxeak, Aitziber Buquek lehendakari lekukoa hartuta Elisa Vidasolo Ancona-ri

2023/12/26

Bere 110 urteekin, New Yorkeko Eusko Etxea Estatu Batuetako euskal etxe zaharrena da, 1913an sortua Abendua ohi da Etxeorratzen Hiriko 'Euzko Etxea of New York' edo New Yorkeko Euskal Etxearen Urteroko Batzarra egiteko eta erakundeko Lehendakaria/Zuzendaritza berritzeko garaia eta halaxe izan da aurten ere, Abenduaren 10ean, igandea, egin zen elkarretaratzea eta kargua berritzeko aurkeztuko ez zela aginduta zeukan orain arteko lehendakari Elisa Vidasolo Anconak halaxe egin zuen, eta hain erraz ...

Gehiago irakurri...


Urtero bezala, gure agiantza eta desira onenekin agurtzen zaitugu, irakurle: Zorionak eta Urte Berri On & Emankorra!

2023/12/24

Olentzero hau merke atera zitzaigun duela pare bat urte, eta aurten ere gonbidatu egin dugu zorion iragarle! Urtero bezala sasoi honetan, Gabon gaua, Eguberria eta, astebeteren buruan Urte Berria iritsita, aukera baliatzen dugu gure agiantza eta desira onenekin zeu agurtzeko, irakurle: Bat gehiago bete dugu, eta oraindik planak ari gara egiten aurtengoan hobekuntza berriak egiteko. Ea guztion nahi eta gurariak, desira eta agiantzak betetzen diren eta, hasteko, berotasunez eta maite gaituztenek inguratuta ospatzen ...

Gehiago irakurri...


Aita Anttonek meza emango du online gaur igandea eta bihar Eguberria Kaliforniako Merced herriko St Patricks-etik

2023/12/24

Aita Antton Egiguren abade frantziskotar bidaniarra AEBko euskal komunitatearen kapilau edo omoniera da 2014 hondarretik Estatu Batuetako euskaldunek kapilau edo omoniera den Aita Antton Egigurenek meza emango du gaur igandea, eta bihar Eguberri eguna, egoitza duen Merced herri kaliforniarretik, bertako St Patricks parrokiatik. Ohi bezala, meza ingelesez eta euskaraz izango da, eta komunitatean hildakoak izango ditu bereziki gogoan. Bi egunetako meza ordua, Kaliforniako 8:45ak izango dira, Euskal Herrian 17:45ak, eta funtzioa Artzai ...

Gehiago irakurri...


Urkullu lehendakaria munduko euskaldunei eta euskal etxe eta komunitateei zuzendu zaie bere Eguberriko mezuan

2023/12/23

Urkullu lehendakaria joan den astelehenean Donostian bildutako munduko euskal etxe eta komunitateen ordezkariei zuzentzen Iñigo Urkullu lehendakariak bere ohiko Eguberri mezua zuzendu die munduko euskal etxe eta komunitateetako euskaldunei, eta oro har Euskal Herritik kanpo bizi diren euskal herritarrei oro. Jakina denez, hau izango da bere postu horretatik urteroko mezu honetan Urkullu Diasporari zuzenduko zaion azken aldia, hastear den urte honetan hauteskundeak izango baitira, eta dagoeneko plazaratu da Urkullu ez dela ...

Gehiago irakurri...


Argentina, Kolonbia, Kuba, Peru, Txile eta Venezuelako 88 onuradun 2023ko premia larriko dirulaguntzen deialdian

2023/12/22

Kuba eta Argentina ondotik Venezuela da premia larriko laguntza gehien jasotzen duen herrialdea. Argazkian, Caracaseko Eusko Etxea eta bertako lehendakari Ibane Azpiritxaga, aste honetan partaide izan dena Euskal Gizataldeen 8. Mundu Batzarrean Donostian Abenduaren 20ko EHAA buletin ofizialean argitaratu du Eusko Jaurlaritzak, Europar Batasuna eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2022ko abenduaren 5eko Ebazpena, Euskal Etxeei dirulaguntzak esleitzen dizkiena atzerriko euskal gizataldeetako kideen artean premia larrian daudenei eta euren laguntza-beharrei erantzuteko 2023ari diokionez.

Gehiago irakurri...


Olentzero mundu bira betean: Uruguaira iritsiko da gaur planeta osoko hainbat euskal etxe eta haur bisitatu ostean

2023/12/22

Mundu osoko euskal etxeetako haurrek Olentzero eta Mari Domingiren bisita jaso dute aurten ere, Quebec, Townsville, Mexiko, Paris, Palma, Bartzelona, Boise, Bordele, Sydney... Gaur ostiral arratsean iritsiko da Montevideora Olentzero, munduko ikazkinik ospetsuena eta Gabonetako euskal tradizioaren protagonista. Ilusio handiz, haur eta helduek 20etan emango diote ongietorria Haize Hegoaren egoitzan. Gabon gaueko topa-egitea baino ordu gutxi lehenago helduko da, Argentinako eta mundu osoko hainbat euskal etxetatik igaro ondoren. Atzo bertan Chascomusen izan zen. Paseoan, ...

Gehiago irakurri...


Trelewetik mundura, “Euskal Berria”, Haraneko Euskal Etxeak arrakastaz amaitu du bere irratsaioaren lehen denboraldia

2023/12/21

“Euskal Berria” Haraneko Euskal Etxearen irratsaioak, maiatzetik,  astero-astero euskal kultura zabaltzeari ekin zion LU20 Radio Chubut irratia bailarako zaharrena eta, ziurrenik, Patagoniako probintziako entzunena. Urte hasieran, Trelewko Haraneko Euskal Etxeko "Euskal Berria" irratsaioa gehitu zuen bere programazioan. Orain, ondo asko amaitu du bere lehen denboraldia, eta itxura guztien arabera datorren urtean ere emititzen jarraituko du. Saioaren ardura Milagros Ibarbiak, Natalia Suárezek, ...

Gehiago irakurri...


Aholku Batzordeko hiru kideak hautatuz azken eguna du gaur Donostian Euskal Gizataldeen 8. Mundu Batzarrak

2023/12/21

Mundu Batzarreko partaideak joan den astelehenean Tabakaleran 'Kalakan' eta 'Aguamadera'ren kontzertua entzun ondoren (argazkia Oihana Villanueva) Joan den astelehenean Urkullu lehendakariak inauguratu ondoren, lau egunez garatu ditu bere saioak Donostiako Londres eta Ingalaterrako Hotelean eta Kursaal Jauregian Kanpoan diren Euskal Gizataldeen 8. Mundu Batzarrak. Atzo eta herenegun lan-saioak Kursaalen egin ostean, gaur azken eguneko programa Londres Hotelera itzuli da eta bertan egingo dira azken ekitaldiak, esan nahi baita Ekintza ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia